2022ko argazki bilduma

/ 2022-12-29

Argazki Bildumak

Emakumezkoa, dantzan

XV. mendetik dantzatu da kaxarranka Lekeition, San Pedro egunean. Aurten andre bati egokitu zaio, estreinakoz: Ane Maruri lekeitiarrari, Etorkizuna dantza taldekoa.

2022-06-29

ARITZ LOIOLA / FOKU

26. EHZ

26. Euskal Herria Zuzenean festibala egin zuten Irisarrin (Nafarroa Beherea). Musikaz gainera, proposamen anitz ekarri zituen festibalak. Irudian, Sarini Zirko konpainiaren ikuskizuna.

2022-07-02

Sabina Hourcade / IPARLA

Argiak Pirinioetan

«Herrien borondate demokratikoa» errespetzeko eskatu zuten Pirinioetan milaka herritarrek, Euskal Herriaren eta Kataluniaren burujabetzaren aldeko mobilizazioan. Irudian, Jaizkibel.

2022-07-03

Andoni Canellada / FOKU

Johnsonen dimisioa

Uztailaren 7an dimititu zuen Boris Johnson 2019ko uztailetik Erresuma Batuko lehen ministro izandakoak. Diputatu toryak aspalditxotik ari zitzaizkion esaten Downing Streeteko 10. zenbakitik alde egin behar zuela; eskandaluez hitz bat bera ere esan gabe eta alderdikideak akusatuz iragarri zuen bazihoala Downing Streeteko 10. zenbakitik.

2022-07-07

TOLGA AKMEN / EFE

Shinzo Abe, tiroz hilda

Shinzo Abe Japoniako lehen ministro izandakoa tiroz hil zuten uztailaren 8an, kalean mitin bat ematen ari zela, Nara hirian. Konorterik gabe eta bihotz-biriketako geldialdian eraman zuten ospitalera, helikopteroz; ordu batzuk geroago hil zen.

2022-07-08

THE ASAHI SHIMBUN / EFE

Ipar Euskal Herria, blokatuta

Beste ekintza bat egin zuten Bakegileek uztailaren 23an: errepide eta trenbide nagusiak blokeatu zituzten 2.000 herritar inguruk; 26 atxilotu zituzten. Abenduan hasi zen bederatziren aurkako epaiketa; beste 11 otsailean epaituko dituzte. Irudian, Bakegileak A-63 errepidean, Baionan, Miarritzeko noranzkoan.

2022-07-23

ARITZ LOIOLA / FOKU

Martinez, azkarrena

Asier Martinez atletak urrezko domina irabazi zuen Munichen, Europako Txapelketan. 110 metroko hesidunean bere markarik onena hiru ehunenekotan hobetu zuen: 13,14 segundo.

2022-08-17

RONALD WITTEK / EFE

Mahsa Aminiren heriotza

Istiluak hasi ziren Iranen, buruko zapia gaizki jarria zuelako atxilotu zuten emakume baten heriotza dela eta. Mahsa Amini zuen izena, eta 22 urte zituen. Poliziak atxilotu ostean hil zen. Irudian, Mahsa Amini, Irango egunkari bateko azalean.

2022-09-14

ABEDIN TAHERKENAREH / EFE

Idor baino idorrago

Lehorteak azalera atera ditu urtegietan urte luzez urpean egon direnak. Udan izandako beroa handiek eta prezipitaziorik ezak areagotu egin dute aurtengo lehortea, eta aspaldiko mailarik txikienean izan dira urtegi asko. Irudian, Esako urtegia, edukieraren %15ean.

2022-09-20

JESUS DIGES / EFE

Donostiako 70. Zinemaldia

'Los reyes del mundo'-k irabazi du 70. Zinemaldiko Urrezko Maskorra. Laura Mora zuzendari kolonbiarrak bere herrialdeko bost gazteren istorioarekin eskuratu zuen jaialdiko sari nagusia.

2022-09-24

ANDONI CANELLADA / FOKU

Eskuin muturra, Italian

Italiako eskuin muturrak lehen aldiz irabazi zituen parlamenturako hauteskundeak, irailaren 26an. Meloniren FdI Italiako Anaiak, Matteo Salviniren Legak eta Silvio Berlusconiren FI Forza Italiak osatu duten aliantzak botoen %44 inguru bildu zituen. Abstentzioa inoizko handiena izan zen: %36.

2022-09-26

ETTORE FERRARI / EFE

Nord Streamen isuriak

Berlinek eta Moskuk «sabotajetzat» jo zituzten Nord Streameako isuriak. Ez zuten eragin Europarako gas horniduran, zerbitzuz kanpo baitziren Nord Stream 1 eta 2 gasbideak. Denera, lau isuri agertu ziren: bi Danimarkaren eremuan ziren; beste bi, Suediarenean. Hilabete inguru geroago, Suediak baieztatu zuen lehergailuen arrastoak topatu zituztela.

2022-09-28

SWEDISH COAST GUARD / EFE

Ernaux, Nobelduna

Annie Ernaux da 2022ko Literaturako Nobel sariduna. Suediako Akademiak saritu zuen «memoria pertsonalak dituen muga kolektiboak, urruntasunak eta sustraiak azaleratzeko duen ausardiagatik eta zorroztasun klinikoagatik».

2022-10-06

CHRISTOPHE PETIT TESSON / EFE

Ofizialtasunaren eske

Pilotariek euskal selekzio gisa jokatzea eskatu zuten, Munduko Txapelketaren atarian. ‘Mundiala bai, Euskal Herria ere bai’ eta ‘Inposaketarik ez, ofizialtasuna’ lelopean elkartu ziren dozenaka lagun, Durangon (Bizkaia). Elkarretaratzearen deitzaileek arazo politikotzat jo zuten euskal selekzioa ez izatearena, eta alderdiei eskatu zieten ofizialtasunaren aldeko urratsak egiteko.

2022-10-12

RAUL BOGAJO / FOKU

45 eguneko agintaldia

Liz Truss Erresuma Batuko lehen ministroak urriaren 20an eman zuen dimisioa, kargua hartu eta 45 egunera. Azken 50 urteotako zerga jaitsierarik handiena proposatu zuen Trussek, eta horrek dardarka jarri zituen merkatuak. Egindako «hutsegiteek» eta toryen kaosak bultzatuta. Irudian, Truss, Downing Streeteko 10. zenbakiaren atarian.

2022-10-20

ANDY RAIN / EFE

«Zentsura» salaketa EITBn

EITBko enpresa batzordeek «zentsura» zegoela salatu zuten. EITBko zuzendari nagusi Andoni Aldekoak aitortu zuen berak agindu zuela Maddalen Arzallusek Ion Paroti buruz egindako bertsoak erretiratzeko. Irudian, 50 bat langileren elkarretaratzea EITBk Bilbon duen egoitzaren aurrean.

2022-10-24

ARITZ LOIOLA / FOKU

Lula, garaile

Luiz Inacio da Silva ‘Lula’-k irabazi zituen Brasilgo hauteskundeak, bigarren itzulian, urriaren 29an. Ezkerreko hautagaiak botoen %50,9 lortu zituen, Jair Bolsonaro jarduneko presidente eta eskuin muturreko hautagaiari ia bi ia bi punturen aldea ateraz. Lulak «demokrazia» aldarrikatu zuen, eta «bakearen berrezartzea» eta pobreziaren aurka borrokatzea ezarri lehentasun gisa.

2022-10-29

SEBASTIAO MOREIRA / EFE

Irulegiko Eskua

Aranzadi zientzia elkarteak Irulegiko Eskuaren aurkikuntza aurkeztu zutenekoa. Hizkuntza baskonikozko idazkunik zaharrena aurkitu zuten, K.a. I mendekoa, Arangurenen (Nafarroa). Lau lerro ditu eskuak, eta lehen hitza transkribatzea lortu dute oraingoz: ‘sorioneku’.

2022-11-14

IÑIGO URIZ / FOKU

Udalerri baten deiadarra

Bizkaiko Batzar Nagusiek azaroaren 23an onartu zuten Usansolo Bizkaiko 113. udalerri bilakatzeko eskaera. EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos alde agertu ziren; PSE-EE, kontra; eta PP abstenitu egin zen. Egun horretan amaitu zen hiru hamarkada luze iraun zuen prozesua.

2022-11-23

MARISOL RAMIREZ / FOKU

Eskisabel buru zuela

Euskalgintzaren Kontseiluaren 25. urteurreneko ekitaldia, lehena Idurre Eskisabelen gidaritzapean. Euskara arloan adostasuna eta «letra larriko politika» aldarrikatu zituen idazkari nagusi karguan egin zuen lehen hitzaldian. Durangoko (Bizkaia) San Agustin kulturgunean egin zuten ekitaldia, mende laurden lehenago Kontseilua aurkeztu zuten leku berean.

2022-12-06

MARISOL RAMIREZ / FOKU

Durangoko Azoka, beteta

Pertsona oldeek hartu zuten Landako gunea, Durangoko 47. Azokaren lehen egunean. «Oso jendetsu», pandemia aurretik bezain jendetsu eta salmenta handiagoekin joan zen azoka, Gerediaga elkartearen hitzetan.

2022-12-07

MARISOL RAMIREZ / FOKU

Castillo, atxiloan

Abenduaren 7an Pedro Castillo Peruko presidente ohia atxilotu zuten, kongresua desegin eta salbuespenezko gobernua ezartzen saiatu ostean. Fiskaltzak astebete ingururako atxilotu zuen; gero, atxiloaldia 18 hilabetez luzatu zioten. Dina Boluarte izendatu zuten presidente gisa, eta krisi politiko betean, hauteskundeak aurreratzea erabaki zuen 2024ko apirilera (berez 2026ra arte goberna zezakeen).

2022-12-07

RENATO PAJUELO / EFE

Adio Mondragoni

Ulmako eta Oronako bazkideek Mondragon taldea uztea babestu zuten abenduaren 16an egindago galdeketetan. Bi kooperatibetako 4.500 bazkide inguruk parte hartu zuten bozketan. Ulman, %80,52k bozkatu zuten taldetik irtetearen alde; Oronan, %71,9k. Irudian, Oronako bazkideak batzarrera iristen, Hernanin (Gipuzkoa).

2022-12-16

JON URBE / FOKU

Argentinaren Munduko Kopa

Argentinak Frantziari nagusitu, eta hirugarrenez bihurtu zen munduko txapeldun. Penaltietan irabazi zion etsaiari (4-2), luzapena 3-3 amaitu ondotik. Frantziaren eta Argentinaren final gogoangarriagatik oroituko da Qatarko Munduko Kopa, baina baita herrialdea aukeratzeko prozesuan izandako ustelkeriagatik eta giza eskubideen zapalkuntzagatik.

2022-12-18

RONALD WITTEK / EFE

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.