Gure gaiak

Londresko Olinpiar Jokoak

Londresko Olinpiar Jokoak

Uztailaren 27tik abuztuaren 12ra izango dira 2012ko Olinpiar Jokoak, Londresen.

Albisteak

Hasiera ekitaldiko euskal ukitua

2012-07-29

Hasiera ekitaldiak izan zuen euskal ukitu txiki bat, Iban Sanz iruindarrak parte hartu zuelako, musikari gisa. Muhammad Alirekin geratu zen txundituta.

Eskarmentuaren bermearekin

2012-07-29

Iker Martinezek eta Xabi Fernandezek hirugarren domina nahi dute, baina ez dute behar bezala prestatzeko astirik izan, Volvo Ocean Race lehiaketan aritu baitira duela hiru astera arte.

Hegoak ez ditu erantzi

2012-07-28

Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen lehen euskal emakumea da Ibone Belaustegigoitia; Londresen izan zen,

Stratfordeko gotorlekua

2012-07-28

Baimen edo sarrerarik gabe ezer gutxi egiteko dago olinpiar ingurunean. Poliziek eta soldaduek merkataritza gunea ere gertutik zaintzen dute.

�Bizitzaren oparia da�

2012-07-28

Azken orduan deitu zioten Jonathan Castroviejori Londresko Olinpiar Jokoetan lehiatzeko, Samuel Sanchezen lesioa tarteko. Errepideko proban eta erlojupekoan ariko da.

Hasieran dute langa

2012-07-28

Zazpi euskal jokalarik hartuko dute parte eskubaloian, emakumezko eta gizonezko Espainiako selekzioetan. Bi taldeek dominen lehian egoteko maila dute, baina zozketan ez zuten zorterik izan, eta multzo zailak egokitu zaizkie.

Chourraut: �Dominarik gabe ez naiz gustura itzuliko�

2012-07-28

Munduko sailkapeneko bigarren postuarekin �erabat harro�, bi zenbakiarekin ekingo dio etzi lehiari Maialen Chourrautek. Londreserako aurreikuspen zehatzik ezin dela egin dio, baina faboritoen artean sartu du bere burua.

�Pekingoa baino askoz kirolari helduagoa naiz�

2012-07-28

Laugarren postua eskuratu zuen orain lau urte, Pekingo Olinpiar Jokoetan, eta badaki hori hobetzeko eskatuko diola inguruak Londresen. Erronka hori gogo onez onartu, eta ez dela urruti ibili aitortu du, konfiantzaz gainezka.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.