Gure gaiak

Londresko Olinpiar Jokoak

Londresko Olinpiar Jokoak

Uztailaren 27tik abuztuaren 12ra izango dira 2012ko Olinpiar Jokoak, Londresen.

Albisteak

Ilusioa sortu du

2012-07-31

Maialen Chourrautek denborarik onena eginda lortu du etziko finalerdietarako txartela, K-1 mailan. Domina lortzeko erronka indartu du emaitzak.

Aspirinak izan ziren

2012-07-31

Juanjo Aranburuk 20. postuan bukatu du 'skeet'-eko lehen eguna. Gaur, azken bi txandak jokatuko ditu, eta oso zail du finalean eta diplomen lehian sartzea.

Amorrazioaren malkoak

2012-07-31

Sugoi Uriartek eskura izan zuen herenegun brontzezko domina, 66 kiloz azpiko mailan, baina epaileen erabaki eztabaidagarri batek utzi zuen dominarik gabe.

Uematsu, hasterako kalera

2012-07-31

Segundo gutxi falta zirela Yuko bat lortu du bizkaitarrak, baina epaileek baliorik gabe utzi diote azkenean.

Lochte? Ez; Sun? Ez; Agnel

2012-07-31

Frantziarrak erakustaldia eman du 200 metro libreetan, eta Lochte dominarik gabe utzi; zilarra Sun eta Parkentzat, denbora berarekin; Meilutytek, urrea 15 urterekin.

Garaiezinaren kondaira

2012-07-31

Uchimura japoniarra da izarra gimnastikan. Taldekakoan urrea nahi zuen, eta zilarra lortu du, larri-larri. Buruz burukoan, 2009tik ez du galdu lehiaketarik.

Taldekideek kaleratua

2012-07-31

Wieber munduko txapelduna buruz burukora sailkatu gabe gelditu da, bi herrikidek gainditu dutelako. Gaur, horiekin batera ariko da taldekako finalean.

Bai? Zer? Barkatu? Nola?

2012-07-31

Dominak irabazi osteko prentsaurrekoetara ere iristen da jokoen handitasuna. Itzultzaile guztiak ondoan jarrita, eromen handi samarra sortzen da.

Errautsen gainean hegan

2012-07-31

Luis Felipe Areta seigarren izan zen luzerako jauzian Tokioko 1964ko Jokoetako egun euritsu batean. Hiru jokoetan parte hartu zuen, eta, behin erretiroa hartuta, apaiz bidea hartu.