Gure gaiak

Londresko Olinpiar Jokoak

Londresko Olinpiar Jokoak

Uztailaren 27tik abuztuaren 12ra izango dira 2012ko Olinpiar Jokoak, Londresen.

Albisteak

Yanki, ederki

2012-08-04

Hiru final irabazi dituzte estatubatuarrek: tximeleta estiloan, Phelpsek; bizkar estiloan, Missy Franklinek eta 800 metroan, Katie Leckeryk; 50 metroan, Florent Mannadouk.

�Londres, Londres eta Londres�

2012-08-04

Olinpiar Jokoetara ordezko gisa bi aldiz joan da, baina gaur lehiatzeko aukera izango du Zuriñe Rodriguezek (10:00). Azken lau urteetan, 2012ko uda bakarrik izan du buruan, eta helburua lortu du.

�Aurrean egon naitekeela ikusi dut aurten�

2012-08-04

Hirugarren Olinpiar Jokoak �garairik onenean� iritsi zaizkio. Europako txapeldunorde izan da, eta baikor dago. Lasterketa buruan du, eta nahi duen bezala joaten bada diploma lortzeko lehian egon daitekeela uste du.

Ezin du burutik kendu

2012-08-04

Gaur eta bihar jokatuko da 100 metroko proba. Usain Boltek gogotik egin beharko du korrika urrea berriro irabazteko. Oso-oso gertu du Yohan Blake.

Sarrera gabeko adituak

2012-08-04

Zaleentzako gune ofiziala Hyde Parken dago. Hiru pantaila erraldoi kokatu dituzte eta kontzertuak daude egunero, tartean, Blur eta Amy McDonald.

Jainkoak izan ginenekoak

2012-08-04

Los Angelesko eta Seulgo jokoetan aritu zen Dionisio Muñoz. Batzuetan, dena zen distira; besteetan, xalotasuna; eta itzalean, dopina ere bai.

Nahi ez zuen horretan

2012-08-04

Burua keirinean zeukan arren, abiadura proban ariko da gaur Hodei Mazkiaran, azken orduko aldaketa bat dela tarteko (11:00). Prestaketa zehatzik gabe, diploma lortzeko helburua ere oso zail dauka altsasuarrak.

Pena apur batekin

2012-08-03

Maialen Chourrautek brontzezko domina irabazi du ur bizietako piraguismoko K-1 mailan, eta segundo eskas batera geratu zaio urrezkoa. Lehen domina da euskal kirolarientzat Londresen.

"Oso pozik nago, baina urrea nahi nuen"

2012-08-03

Gorago begira zegoen Maialen Chourraut, baina zoratzen ospatu du brontzezko domina kolkoratu izana. Gaur itzuliko da etxera, eta gurasoekin Martin Berasategiren jatetxean bazkaltzeko planak egiten ari da dagoeneko.

Marrazo bat eta bakarra

2012-08-03

Phelpsek zeresana ematen jarraitu nahi du, eta Lochte herrikidea menderatu egin du lau estiloetako 200 metrokoan; 400 metrokoan ere kale egin du Lochtek; Rebecca Soni izan da jardunaldiko onena.