Gure gaiak
Eusko Jaurlaritzaren V. Inkesta Soziolinguistikoaren datuak aztertu ditu BERRIAk.
2012-07-28
Nafarroan oso mantso ari da handitzen euskaldunen kopurua, bereziki gazteen artean, baina erabilera ez da hazten ari. Herritarren erdiek desegokitzat jo dute Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politika
2012-07-27
Euskararen amiltzea ez da geratu Ipar Euskal Herrian, baina gazteenen artean handitzen hasi da elebidunen kopurua. Lau elebidunetik hiruk ez dute euskara erabiltzen; %2k soilik erdara baino gehiago
2012-07-26
Euskalduna da bi gipuzkoarretik bat, eta euskaraz egiten dute hamarretik lauk; Donostian asko jaisten da euskararen pisua. Oraindik, euskaldun zaharrek eragin handia dute, biztanleriaren herena adina baitira
2012-07-25
Bizkaiko gazteen %53k badakite euskaraz; baina helduen %74,3 erdaldunak dira, eta batez bestekoa %25era mugatzen du horrek. Helduek baino gehiago egiten dute gazteek euskaraz, baina gaztelaniarekin nahasiago
2012-07-24
Euskal Herriko batez bestekoaren azpitik segitzen duten arren, elebidunak hirukoiztu egin dira Araban 1991tik; orain, %16,8 dira. Gazteen ia erdiak euskaldunak dira, baina %7 soilik aritzen dira euskaraz normalean
2012-07-17
16-24 eta 25-35 adin tarteetan dauden elebidunek orain bi hamarkada baino gutxiago egiten dute euskaraz gaur egun. Kopurua jaitsi egin den arren, hamar herritarretik ia sei erdaldunak dira oraindik. V. Inkesta Soziolinguistikoa aurkeztu du Jaurlaritzak
Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.