Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Gure gaiak

Katalunia, estatu propioaren alde

Katalunia, estatu propioaren alde

2012ko Diada gogoangarria izan zen, Kataluniaren independentziaren alde 1,5 milioi laguneko manifestazioa egin zutelako Bartzelonan, ANCk antolatuta. 2012ko abenduan CiUk eta ERCk galdeketarako bide orria zehaztu zuten. 2013ko urtarrilean subiranotasun adierazpena onartu zuen parlamentuak, eta abenduan, kontsultarako data (2014-11-09) eta galderak finkatu zituen. 2013ko Diadan 1,6 milioi laguneko giza katea egin zuten, 2014koan 1,8 milioiko bilkura. Argazkian, 2012ko Diadako martxako une bat.

Albisteak

Nazioa idazten segitzeko luma

2016-01-10

Carles Puigdemont (Amer, 1962). Gozogileen seme da, eta ezin hobeki ezagutzen ditu Kataluniako barrunbeak: 2011tik da Gironako alkate, eta uztailetik, AMI Independentziaren Aldeko Udalerrien Elkarteko presidente.

Udaberri berrien bila

2016-01-05

Inbestiduraren auzian, ez aurrera eta ez atzera geratu dira alderdi independentistak; inork ez badu azken unean ustekabeko pausorik ematen, bozak egin beharko dituzte berriz. Zer du bakoitzak jokoan?.

Independentzia kulturala

2014-04-24

Kataluniako kultura arloan, prozesu subiranistaren aldeko ekinbideak pertsonalak izan dira gehienetan. Kulturak prozesu horretan daukan garrantzia nabarmendu dute hiru idazlek.

Independentziari buruz galdetuko dute azaroaren 9an

2013-12-13

"Nahi duzu Katalunia Estatu bihurtzea?" izango da lehen galdera; baietz badiote, independentziaren alde egin ahalko dute. Rajoyk ez du onartuko galdeketa egiterik, "Konstituzioaren aurkakoa" delako.

Herrialde Katalanak, bai; gero

2013-12-11

Mugimendu subiranistak argi eta garbi zehaztu du Katalunia dela martxan den prozesuko subjektu politikoa. Beste herrialde katalanetatik, oro har, ondo hartu dute hori. Baina ez dute nahi ahazterik beraiek ere hor direla.

Independentzia eskutik eskura

2013-09-11

Milioi erdi lagunek baino gehiagok eman dute izena Biltzar Nazional Katalanak antolatutako giza kate independentistan. Ordezkaritza zabala bidali dute Euskal Herri osoko alderdi, sindikatu eta erakundeek.

Kateetatik askatzeko katea

2013-09-01

Diada eguneko ohiko manifestazioez beste, independentziaren aldeko giza katea antolatu du ANCk aurtengo irailaren 11rako. Subiranismoaren aldeko leloak tirabirak eragin ditu CiU eta PSC alderdien barruan.

Galdeketa legeari begira

2013-01-25

Burujabetzari buruzko adierazpena onartu ondoren, hurrengo urratsa Kataluniako Legebiltzarrak galdeketa legea onartzea da. Juridikoki ezertara behartzen ez duen galdeketarako mekanismoak lantzen ari dira

Subiranotasun adierazpenaren bederatzi puntuak

2013-01-24

Kataluniako herritarren gehiengoak demokratikoki adierazi duenaren arabera, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko prozesuari ekitea adostu du Kataluniako Parlamentuak, Kataluniako herritarrek euren etorkizun politiko kolektiboa erabaki dezaten

Bi heren subirano

2013-01-23

Kataluniako Parlamentuak gaur bozkatuko du Kataluniaren erabakitzeko eskubidea eta subiranotasuna aitortzen dituen agiria. Azkenengora arte negoziatu arren, PSCk eta CUPek ez dute proposamen nagusia sinatu

Subiranotasun aitorpena adostu dute CiUk eta ERCk

2013-01-11

Erabakitzeko eskubidea hauteskunde programan jasoa zuten alderdiei helarazi diete zirriborroa. Urtarrilaren 23ko osoko bilkuran onartuko dute adierazpena. PSCk iragarri du ezetz bozkatuko duela.

Bagoaz

2012-12-23

Vicent Partal

Presidente baldintzatua

2012-12-22

ERCren botoei esker, bigarrengoz hautatu dute Kataluniako presidente Artur Mas; bien arteko akordioak zehaztuko du bidea. Nazio auzia eta ekonomia nahastuta «itun baztertzaile bat» egitea leporatu die ICVk

Debatearen muina, galdeketa

2012-12-22

Erabakitzeko eskubidearen alde kolore askotako indarrak biltzen dira Kataluniako Parlamentuan, eta CiUk eta ERCk hitzartu duten akordioa ez dute begi onez ikusten horietako batzuek. Ez dira fio.

Erronka handietarako garaia

2012-12-20

CiUk eta ERCk galdeketa 2014an egiteko akordioa izenpetu dute, eta dei egin diete alderdiei parte har dezaten prozesuan. «Azken hiru mendeotako operazio nazional handiena» dute aurretik, Masek dioenez

2014an izango da galdeketa

2012-12-19

Kataluniak autodeterminaziora bidean «gobernu egonkorra» behar duela iritzita, ERCk Mas babestuko du ostiraleko saioan. Galdeketaren eguna atzeratzeko bi aldeen oniritzia beharko dutela adostu dute

Bi bide orri, helburu bera

2012-12-19

Katalunia Europako estatu berria izan dadin, CiUk eta ERCk bide orria aurkeztu dute. ANC Biltzar Nazional Katalanak ere aurkeztu zuen berea.

Estatu katalanaren bide orria, gertu

2012-12-15

ERCk Artur Mas babestuko du inbestidura saioan, baina gobernatzeko akordioa ixteko erreferenduma gehiago zehaztu nahi du. CiUk hitzarmena «une labainkor eta traszendentalenean» dagoela onartu du

Bera gobernatuko dute

2012-11-27

Espero izandako gehiengo osotik oso urrun, Masek aitortu du CiUk ezin duela bakarrik gobernatu Kataluniako Parlamentuan. ERCk erreferenduma babestuko du, baina oposizioan jarduteko asmoa dauka

Eutsiko al dio?

2012-11-18

Estatu berriaren bideragarritasunaren gaineko eztabaida bihurtu da aldeko zein kontrakoen arma nagusia Katalunian. Aurreikuspenak oso kontrajarriak dira.

Partida ez da amaitu

2012-10-11

Independentzia. Zaharkitutako ideia ei zena indarrez sartu da XXI. mendeko plaza politikoan. Katalunia joko horretarako zelai garrantzitsu bilakatu da. Eskozian, bi urte barru jakitekoak dira hango partidaren emaitza.

Kataluniako sozialisten arrakala

2012-09-29

Biltzar Nazionalean aukeratuko du PSCk bozetarako zerrendaburua, erreferendum ebazpenak sortutako banaketaren erdian. Ernest Maragall ez da egongo zerrendan, «beste joera batera bideratua» dagoelako

Serio

2012-09-27

Iritzia: Idurre Eskisabel

Katalunia, itun berri bila

2012-09-21

Masek amaitutzat jo du itun fiskalaren bidea Raxoik ezezkoa eman ondoren, eta erabaki garrantzitsuak iragarri ditu. Katalanen artean «eztabaida sakona eta lasaia» egin ostean etorriko dira erabakiak

Ezezkoa aurreratu du Raxoik

2012-09-20

Espainiako presidenteak esan du «konstituzioa aplikatu» besterik ez duela egingo, itun fiskala ez dagoela negoziatzerik. CiUren arabera, «erabakigarria» izango da gaurko bilera; ondorioak izango ditu

Diada

2012-09-15

Plazatik: Andoni Egaña

Independentzia edo erdibidea

2012-09-13

Kataluniako Diadaren biharamunean, «dena posible» dela erran du Masek, baina Espainiarekiko zerga itunaren alde ere egin du. PSCk jarrera argitzeko eskatu dio Masi, eta ERCk dio martxaren mezua argia dela

Batasunerako Diada

2012-09-11

ANC Biltzar Nazional Katalanaren arabera, Generalitateak erabakiak hartu beharko ditu Bartzelonako martxa «jendetsua bada». Independentziaren aldarria indartzeak alderdiak iritzia ematera behartu ditu

Estatua

2012-09-11

Hizpidea: Iñaki Petxarroman

Azken muga

2012-09-09

Ekonomiaren gainbeherak itolarrian utzi du Katalunia. Zenbaitek Itun Fiskalean ikusten dute azken aukera; izan ere, horrek porrot eginez gero, alternatiba bakarra geratzen zaie: egunetik egunera indartzen doana, independentzia.

Diada

2012-09-09

Leku-lekutan: Urtzi Urrutikoetxea