Gure gaiak

Kataluniako prozesu indenpendentistaren kontrako epaiketa

Kataluniako prozesu indenpendentistaren kontrako epaiketa

Albisteak

Arantxa Elizegi Egilegor

Artur Mas: "Ez nuen uste Espainiak hain adimen gutxirekin jokatuko zuenik"

Arantxa Elizegi Egilegor

2019-02-27

Erreferenduma prestatzeko bilerei buruz, eta Carles Puigdemont orduan Generalitateko buru zenarekin izandako bilerei buruz galetu diote Artur Mas presidente ohiari. Hark berretsi du azkenera arte Espainiarekin akordioa lortzen ahalegindu zirela, eta uste zutela hark Erresuma Batuak Eskoziarekin bezala jokatuko zuela.

Hodei Iruretagoiena

Tarda: "Mendekuan oinarritutako epaiketa bat da hau"

Hodei Iruretagoiena

2019-02-27

Katalanez egiteko eskubiderik ba ote zuen galdetu dio epaileari Joan Tarda ERCko diputatuak. Argi erantzun dio: "Ez". Herri mobilizazioa aldarrikatu du "ideia sozialak aurrera eramateko" tresna modura.

Arantxa Elizegi Egilegor

"Ni ez naiz politiko presoa, preso politikoa naiz"

Arantxa Elizegi Egilegor

2019-02-26

Jordi Cuixartek hartu du hitza Espainiako Auzitegi Gorenean. Fiskalaren galderak erantzutea onartu du Omniumeko buruak, baina ez nolanahi, haren baieztapenak etengabe zalantzan jarriz baizik. Lehenik eta behin bere estatusa gogorarazi dio fiskaltzari, nabarmenduz bera ez dela preso dagoen politikaria, preso politikoa baizik, eta, beraz, ez duela parlamentuak onartutako legeei buruzko informazio zehatzik, ez behintzat beste edozein herritarrek baino gehiago.