Erlea: nekazaritzatik aldenduta, hobeki

  • 211 hitz
  • Albistea entzun

Gizakiaren esku hartzeak eragina du erleen mikrobiotan edo mikroorganismo multzoan: erlauntzak zenbat eta leku naturalagoan egon, orduan eta osasun hobea izanen dute mikrobioei dagokienez.

«Erleen dibertsitate genetikoa geroz eta txikiagoa izan, ingurura egokitzeko aukera ere txikiagoa da», esan du Iratxe Zarraonaindia Ikerbasqueko ikerlariak. Erleen dibertsitate genetikoa aztertzen hasi ziren duela 10-12 urte, eta Beehope eta Smartbees proiektuekin batera, Europako subespezieetan zer-nolako dibertsitate genetikoa zegoen aztertzeari ekin zioten. Mikrobiotari buruzko ikerketan, talde horiekin ere aritu ziren; horren emaitza da orain argitara eman dutena [Nature aldizkarian], eta June Gorrotxategi EHUko ikerlariaren tesiaren oinarria da.

Bakterioek, onddoek, legamiacloseKarbohidratoen hartzidura egiteko gai diren hainbat onddo mikroskopiko.
k eta abarrek osatzen dute mikrobiota, gorputzeko zenbait lekutan egoten dira —hesteetan batez ere—, eta izakien osasunean garrantzi handia dute. «Nekazaritzak eta monolaborantzacloseLandare espezie bakar baten laborantza.k eragina dute mikrobiotan, eta horrek eragina du erlauntzaren osasunean», zehaztu du Zarraonaindiak. Hori dela eta, mikrobiotaren azterketa egiteari ekin zioten, antropizazioacloseGizakiak ingurumenean egiten duen eraldaketa, dela biotopoan nola biomasan.
k erleen osasunari nola eragiten dion ikusteko. 

Mendebaldeko erle arrunta arriskuan dago gizakien menpe dauden eremuetan jasaten dituzten zenbait estres faktorerengatik.

Izan ere, Mendebaldeko erle arrunta arriskuan dago gizakien menpe dauden eremuetan jasaten dituzten zenbait estres faktorerengatik: besteak beste, nutrizio txarra, pestizidak eta patogenoak. Erleen heriotza tasa asko handitu da; beraz, horrelako azterketak garrantzitsuak dira. «Garrantzitsua da ikertzea ingurumenak eta antropizazioak, oro har, zer eta nola eragin dieten erleei eta polinizatzaileei. Melifera erleacloseApis mellifera, Europako erle arrunta.
k, gainera, ez dira soilik garrantzitsuak gure ekosistemarentzat, inpaktu ekonomikoa ere badaukate», esan du Gorrotxategik.

Gizakiengandik urruti bizi diren erleak aztergai

Ikerketa egiteko Kroaziara jo zuten. Unije irlan garai batean erlauntzak paratucloseJarri. zituzten, baina gizakiak ez du eskurik hartzen. Irla inguru naturala da, eta ez da nekazaritzarik inguruan. «Nahiz eta gaixotasunak eta barroa akaroa badauden, erlauntza horiek luzaz irauten dute, esku hartzerik gabe», esan du Zarraonaindiak. Haien hipotesiak testatzeko baliagarri ikusi zuten.

EHUko eta Kroaziako ikerlariak Unije irlan, ikerketarako erlauntzak prestatzen. MARIN KOVACIC / OSIJEKEKO UNIBERTSITATEA


Alderaketa egiteko, bi erlauntza sortu zituzten erregina genetiko beretik zetozenak, genetikoki berdinak izan zitezen. Horiek nekazaritza oso intentsiboa duen gune batean paratu zituzten, eta, aurrerago, bi horietako bat eremu erdi natural batera eraman zuten, parke natural bat dagoen lekura. Emaitza argia izan zen: «Oso-oso argi Ikusi genuen gradiente bat zegoela mikrobiotan: eremu naturalean mikroorganismo onuragarri gehiago genituen, eta horien funtzioak ere onuragarriagoak ziren immunitatean, digestioan eta abarretan. Nekazaritza eremuan onura horiek asko jaisten ziren, eta estres funtzioak asko handitu. Eremu erdi naturala bi horien artean zegoen».

«Eremu naturalean mikroorganismo onuragarri gehiago genituen, eta horien funtzioak ere onuragarriagoak ziren immunitatean, digestioan eta abarretan. Nekazaritza eremuan onura horiek asko jaisten ziren».

Iratxe Zarraonaindia (Ikerbasqueko ikerlaria)

Ez hori bakarrik; nekazaritza intentsiboko eremutik eremu erdi naturalera eramandako erlauntza aztertzean, honako hau antzeman zuten: «Hamasei egunen buruan aldatu genituen eremu erdi naturalera. Nahiz eta hamasei egun bakarrik pasatu, ohartu ginen mikrobiotak aldaketa handia izan zuela, eta gehiago ari zela gerturatzen Unijeko egoerara». Zarraonaindiak uste du emaitza hori interesgarria dela, uste baitu haien egoera hobetu daitekeela gai kimikoak erabili gabe, erleak gune naturalagoetara lekualdatuz denbora tarte batez bada ere edo pestizidarik gabeko landareak erlauntzaren inguruan paratuta.

Barroari aurre egiteko modu berriak

Kroaziako laginez gainera, Euskal Herriko hiru erlauntza aztertzen ari da Gorrotxategi. Azido oxalikoacloseAzido organiko dikarboxiliko bakunena.
k aztertu ditu horietan, barroacloseErleei erasaten dien akaro oso kaltegarria.ren kontra erabiltzen den pestizida. «Ekologikotzat hartzen denez gero, inerteacloseBizirik ez duena. behar du izan, ez du inpakturik izan behar erleen mikrobiotan», esan du tesiaren egileak. Hori hala denetz ziurtatu nahi dute.

Barroa akaroa erleen bizkarrean itsasten da. Modu horretan sartzen da erlauntzetara. Barruan dela, han ugaltzen da. BERRIA

Klimak, eta pestizidek eta kimikoek eragin handia dute erleen osasunean, bai mikrobiotan baita euren arteko sozializazioan ere. «Ez bakarrik nekazaritzako gai kimikoek; erlezaintzan erabiltzen diren produktuek ere eragina dute; horregatik gai kimiko horietatik pixka bat aldendu, eta erlearen erresistentzia naturalago bat lortzen saiatu behar dugu», esan du Zarraonaindiak. Esaterako, erlauntzaren konposizioa aldatuz edo erleen selekzioa eginez.

«Erlezaintzan erabiltzen diren produktuek ere eragina dute; horregatik kimiko hauetatik pixka bat aldendu, eta erlearen erresistentzia naturalago bat lortzen saiatu behar dugu».

June Gorrotxategi (EHUko ikerlaria)

Hain zuzen ere, Galizian ikusi dute barroari erresistenteak izan daitezkeen erlauntzak dituztela. Galizian, gai kimikoak erabili beharrean, erlauntzak bestela antolatzen dituzte barroa gutxitzeko: panelak bata bestearengandik gertuago paratzen dituzte, eta atearen orientazioa aldatzen dute.

Jatorrizko artikuluak