- Balio etikoak
- Ekonomia-Ekintzailetza
- IKT
- Kultura zientifikoa
- Teknologia
- Adimen artifiziala
- Informatika
- Internet
- Sare sozialak
- Sare sozialak
«Adimen artifiziala geroz eta ahaltsuagoa da; harrituta gaude zer abiadura daraman ikusita»
Eneko Agirre Hitz ikerketa zentroko arduraduna da. Adimen artifizialaren teknologiaren garapena harrigarria dela uste du, eta kontrolerako agentzia independenteak sortzearen alde egin du.
Eneko Agirrek arretaz aztertu ditu azken egunotan adimen artifizialaren inguruan izan diren gertakariak. EHU Euskal Herriko Unibertsitateko adimen artifizialeko Hitz ikerketa zentroko zuzendariak argi du zibersegurtasun arazo larriak daudela, baina, aferari garrantzirik kendu gabe, dei egin du mezu apokaliptikoei closemunduaren amaiera datorrela iragartzen duen sinesmena edo teoriajaramonikclosekasurik ez egitera. Interes komertzialez ere mintzatu da. Anthropiceko buruak AAren garapena moteltzea proposatu du, eta harekin bat egin dute OpenAIk, Googlek eta xAIk. Txinari aurre egitea da helburuetako bat.
Enpresa handiek aipatu dituzten arriskuak egiazkoak dira?
Erantzuteko galdera zaila da. Gauza asko ari dira gertatzen aldi berean, eta zaila da faktore nagusia zein den asmatzea. Adimen artifiziala geroz eta ahaltsuagoa da; harrituta gaude zer abiadura daraman ikusita. Horren adibide dira uda aurretik zibersegurtasunarekin izan ziren arazoak, eta joan den astean OpenAIk Millennium Prize matematikako problema ebatzi izana.
Nola garatzen ari dira AA?
AA bera ari da enpresei AA hobetzen laguntzen, eta posible da garapena geroz eta azkarragoa izatea. Jada programatzaile guztiek erabiltzen dute AA programa hobeak egiteko. Horregatik aipatzen dute kontrola gal daitekeela. Ni eta beste ikerlari asko nahiko eszeptikoakcloseoro har onartutako baieztapenak zalantza jartzea sustatzen duen filosofia gara kontrola galduko den ideia horri buruz, baina, ahalmen ahaltsu horiek noraino heldu diren ikusita, uste dugu komeni dela inspekziocloseikuskapen publiko batzuk egitea.
Anthopiceko batek esan du AAk gizateria amaiaraziko duela...
Hori zientzia fikzioa da, espekulazioclosehausnarketa eta ustezko edo balizko baieztapenetatik osatzen den teoria hutsa. Hori bai, ikusten ari garen ahalmenarekin, posible da norbaitek zibersegurtasuneko eraso larriak egitea. Nire ustez, normalean, AAk lagunduta, ez AAk bere kabuz. Ahalmen horiek kontrolatzeak badu zentzua. Uste dut positiboa dela agentzia independente batzuk izatea, agente horien ahalmena gainbegiratzen.
Oraindik posible da, beraz, AA arautzea?
Gaur egun ez dago erregulaziorik. Europak erregulatzen du, baina gero ez daki zer gertatzen den enpresa horietan. Erregulatzea baino beharrezkoagoa da AA horiek espero ez diren kalte batzuk sortzen ote dituzten gainbegiratzen duten agentziak egotea.
Enpresek aipatutako arriskuak benetakoak dira, edo negozio estrategia bat da?
Ziurrenik, biak. Adimen artifizialak ez du mundua amaiaraziko, baina arriskuak benetakoak dira. Lau enpresek —OpenAI, Anthropic, Google eta SpaceX—, bakoitzak bere interesengatik, arrazoi komertzialak dituzte. Komeni da gogoraraztea ordenagailuentzako birusak sortu zirenean, eta etxeetako eta bulegoetako ordenagailuak infektatzencloseKutsatzen. hasi zirenean, antibirusak egiten zituzten enpresak sortu zirela, eta batzuek galdetzen zuten: «Antibirusak saltzen dituzten berberak ez dira ba izango birusak sortzen dituztenak?». Arriskua benetakoa zen, edonork sor zezakeelako birus bat, baina negozio bat sortu zen aldi berean. Orain ere litekeena da joko bikoitz hori egotea. Ezin dira horren erraz bereizi arriskua eta negozioa.
Arriskuez ohartarazi duten enpresa guztiak Ameriketako Estatu Batuetakoak dira. Talka bat dago Txinarekin?
Teknologia ahaltsuak sortzen direnean, diru asko egoten da jokoan. Bai AEBek bai Txinak erronkatzat hartu dute AA ahalik eta boteretsuena izatea. Teknologia horrek arlo askotan izango du eragina: industrian, zibersegurtasunean, matematikan, informatikan, zientzian eta teknologia guztietan ere. Diru asko dago jokoan, eta bi potentzia horien arteko lehia ere agerikoa da.
Gertatzen ari denak badu eragin zuzenik Euskal Herrian?
Asko kezkatzen nau, pentsatzen baldin bada AAren partida ez dela hemen jokatzen eta ez dagoela zereginik, eta pentsatzen baldin bada dena AEBen eta Txinaren esku dagoela. Hori ez da zuzena, baina baliteke horrek epe ertainean eragina izatea. Oraingoak esnatzeko garaia izan beharko luke, eta «hemen eragin beharra dago nahitaez; bestela, jai daukagu» esatekoa. Dependentzia izugarria da arlo askotan.
Jatorrizko artikuluak
-
Eneko Agirre: «Adimen artifizialak ez du mundua amaiaraziko, baina arriskuak benetakoak dira»
Paulo Ostolaza |
|
-
AA berria: aurrerapena, astiroago
Jakes Goikoetxea |
|