Sare sozialak
«Adimen artifiziala geroz eta ahaltsuagoa da; harrituta gaude zer abiadura daraman ikusita»
Eneko Agirre Hitz ikerketa zentroko arduraduna da. Adimen artifizialaren teknologiaren garapena harrigarria dela uste du, eta kontrolerako agentzia independenteak sortzearen alde egin du.
«Eskolan zenbat eta denbora gehiago eman pantailen aurrean, orduan eta emaitza kaskarragoak»
Telmo Lazkano Altxa Burua Elkarteko ordezkaria da. PISA txostenaren emaitza kaskarren atzean digitalizazioa dagoela dio: «Oinarrizko jakintzak ondo barneratu behar dira testuinguru digital batera jauzi egin aurretik».
Metak bi ordura mugatuko du adin txikikoek bere sare sozialetan igaro dezaketen denbora
Teknologia konpainiak 16.680 milioi dolar ordaindu beharko ditu adingabeen eta sare sozialen auzibidearen harira; AEBetako hainbat estatuk aurkeztu zuten akusazioa.
Meta eta Google zigortu dituzte, sare sozialen bidez adikzioa sortu eta haurrak arriskuan jartzeagatik
Kaliforniako epaitegi batek erruduntzat jo ditu Meta eta Google, gazte bat sare sozialen mendeko bihurtu eta haren buru osasunari kalte egiteagatik. Nerabeak bere buruaz beste egin zuen, eta haren familiak jo zuen enpresa teknologiko erraldoien aurka. Epaileak arrazoia eman dio.