Afaltzeko orduan Internetik ez, gazte!

  • 209 hitz
  • Albistea entzun

NUPeko hiru ikaslek Zaindari aplikazioa sortu dute, gurasoek jakin dezaten nola erabiltzen duten seme-alabek Internet. Etxeko routerrean egiten du aplikazioak kontrola, eta etxeko wifi sarea erabiltzen dutenen parametroak kontrolatu ahal dira.

Zaindari jarri diote izena, eta horrek ongi definitzen du aplikazioak zer egiten duen. Izan ere, diseinatzaileek adierazi dutenez, haren bitartez gurasoek jakin ahalko dute zenbat orduz erabiltzen duten euren seme-alabek Internet, eta ea behar bezain beste ordu lo egiten duten. Horrez gain, sareko edukiak iragazicloseFiltratu. ahalko dituzte aplikazioarekin, adin txikikoentzat egokiak direla ziurtatzeko. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Telekomunikazio Teknologietako Graduko hiru ikaslek diseinatu dute Zaindari. Xabier Erro Cancel, Markel Iruretagoiena Zarikiegi eta Jesus Martinez de Lapuente Lacalle dira aplikazioaren sortzaileak.

Gurasoen kontrolerako parametroak, normalean, kontrolatu beharreko gailuan zehazten dira. Zaindarik, ordea, beste estrategia bat dauka: etxeko routerrean egiten du kontrola. Horren bidez, etxeko wifi sarea erabiltzen dutenen parametroak kontrolatu ahal dira. «Gainera, horrek erraztu egiten du wifi sare berera konektatutako gainerako gailuak gainbegiratzeko lana», azaldu dute. Sistemak abantaila bat du: eskolako Chromebook ordenagailuen erabilera kontrolatzeko bidea ematen du, gurasoek eta ikasleek ez baitute modurik izaten horretan aplikazioak instalatzeko. Herren bat ere badu sistemak, halere: ez du kontrolatzen etxeko saretik kanpoko erabilera.

Diseinatzaileek esan dutenez, malware-a blokea dezake sistemak, hau da, programa gaiztoak.

Eskolako Chromebook ordenagailuen erabilera kontrolatzeko bidea ematen du, gurasoek eta ikasleek ez baitute modurik izaten horretan aplikazioak instalatzeko. 
Gurasoen sakelakotik

Gurasoek, edo haurren ardura duenak, bere telefonoan jaso ahalko du erabiltzaile bakoitzaren jardueraren inguruko informazioa. Horretarako, adingabeko bakoitzaren profil bat sor dezake, eta horietako bakoitzari, esaterako, Internet erabiltzeko ordutegi bat finkatu. Esaterako: haur txikienei 21:00ak arte muga dakieke Interneten ibiltzeko aukera, eta zaharragoei beranduago arte utzi. Beste aukera bat: afaltzeko orduan Internet eten diezaiekete guztiei, «botoi bat sakatze hutsarekin».

Afaltzeko orduan Internet eten diezaiekete guztiei, «botoi bat sakatze hutsarekin».


Ingeniaritza Telematikoko Proiektuak irakasgaiaren barnean garatu dute aplikazioa, Eduardo Magaña Lizarrondo irakaslearen gidaritzapean. NUPeko ISC Smart Cities Institutuko kidea da Lizarrondo. Laugarren ikasturteko ikasleok lanean jarraitzen dute, aplikazioa osatzeko: «Sare sozialetarako edo streaming zerbitzuetarako sarbidearen kudeaketa pertsonalizatua, baita haietako bakoitzaren erabilera denborak ezagutzeko bideak ere».

Aplikazioa Android sistemarako garatu dute, eta Google Play dendan dago eskuragarri.

Jatorrizko artikuluak