Algak: bizitzari eusten dioten zaindari isil horiek

  • 400 hitz

Algak funtsezkoak dira: oxigenoa sortzen dute, eta itsas ekosistemak orekatzen dituzte. Ikerketa batek ondorio hau atera du: «Arnasten dugun airearen zati handi bat, uste dugun baino handiagoa, itsasoko algek egiten duten lanari zor diogu».

Ez zaigu gustatzen hondartzan algak pilatuta ikustea, bain, kolore berde eta marroiko organismo horie, bizitzari eusten dioten zaindari isilak dira. Gorbela edo auka izena ere badaukate, eta ezinbestekoak dira Itsas ekosistemen orekan. Hala frogatu dute ikertzaileek.

Endika Quintano eta Nahiara Mugerza EHUko Botanikako irakasle eta Itsas Bentos ikerketa taldeko kideek urteak daramatzate kostaldeko makroalgak eta itsas hondoetako ornogabeakclosebizkarrezurrik edo barne-hezurdura artikulaturik ez duten animaliak. Horietako askok exoeskeletoak, maskorrak eta babes-oskolak dituzten arren, animalien %95 ornogabeak dira aztertzen. Haien azalpenek argi uzten dute algek zenbateko garrantzia duten ekosisteman.

Quintanorn hitzetan, «organismo fotoautotrofoak dira», hau da, argiaren bidez janaria sortzen dutenak: «Zelulabakarrak edo zelulaniztunak izan daitezke, baina, landareek ez bezala, ez dute ehunclosezelula interkonektatuen multzoak dira, organismo baten antzeko funtzioa betetzen dutenak bereizirik. Bi talde nagusi bereizten dira: mikroalgak, fitoplanktonaren closeplanktonaren izaki autotrofoak, hau da, fotosintesia egiteko gai direnak, euren elikagaia ekoiztuz.parte direnak, eta makroalgak, hondoan bizi direnak eta begi bistaz ikusten ditugunak».

Makroalgak

Euskal Herriko kostaldean bereziki makroalgak daude. Kolore anitzetan agertzen dira, eta tamaina handiak har ditzakete. «Beste organismo askoren elikagai eta babesleku bihurtzen dira», zehaztu du Quintanok.

Makroalgek hainbat onura eskaintzen diote gizakiari. Atmosferan ere eragin zuzena dute, gainera. «CO2arenclosekarbono dioxidoa, klima aldaketaren eragile nagusia.  hustubideak dira, O2a askatzen dute atmosferara, itsasertzaren higadurarako hesi natural gisa dihardute, mantenugaien zikloan parte hartzen dute, uraren kalitatea kontrolatzen dute, eta gizakiak lehengai gisa erabiltzen ditu, besteak beste», azaldu du Mugerzak. Planetaren orekan ezinbestekoak direla adierazi du: «Arnasten dugun airearen zati handi bat, uste dugun baino handiagoa, itsasoko algek egiten duten lanari zor zaio».

Betidanik gure artean

Eztabaida izan ohi da: algak «onak» edo «txarrak» dira? Quintanoren hitzetan, ordea, etiketa horiek okerrak dira: «Bizidun bakoitzak bere lekua eta funtzioa du naturan, eta hori ez da ez ona ez txarra. Horiek gizakiak jarritako etiketak dira, eta ez nago batere ados horiekin. Esan bezala, makroalgek hainbat funtzio betetzen dituzte ekosistemetan, eta baita gizakiarentzat ere». Dena dela, esan du «espezie batzuen ugaritzeak kalteak sortu ditzakeela» gizakiarentzat eta beste bizidun batzuentzat.

Andaluzian Rugulopteryx okamurae alga inbaditzailearekin gertatu dena aipatu du ikertzaileak. «Biomasa metatze handiak arrantzari eragin dio, sareak trabatuta geratzen direlako, eta hondartzetan pilatzeak kezka sortzen du jendearen artean usain txarrengatik». Ekosistemetan ere nabarmenak dira ondorioak. Alga horrek sortzen duen gehiegizko biomasak itsas hondoetako argiztapena murrizten du, eta florari eta faunari kalte egin. Gainera, bertako makroalga espezieak «baztertzen» dituela ohartarazi du Mugerzak.

Klima aldaketaren ondorioz, zenbait espezie asko murriztu direla eta beste batzuk zabaldu. Horixe diote ikertzaileek. 

Jatorrizko artikuluak