«Apartheid bete-betean hazi nintzen; hortaz, arrazakeria gertutik bizi izan dut beti»

Nontokozo Sabic Hegoafrikan jaio zen. Arrazakeria lantzeko ikastaroak ematen ditu, baina zuriak jartzen ditu jopuntuan. Mendebaldearen zimenduetako bat supremazismoa dela dio.

Bi munduren artean bizi da Nontokozo Sabic (Nelspruit, Hegoafrika, 1980). Mendebaldeak ezarritako arauei jarraikiz bizitzen, baina, «zorionez», sorterrikoclosejaioterriko bizimodu indigenari closelurralde baten jatorrizko biztanleak dira indigenakeusten dio. Pertsona zuriei zuzendutako ikastaroak ematen ditu, eta galdera baten bueltan hausnartzeko closezerbaiten inguruan sakonki pentsatzeagonbita egin du: Konturatu gabe arrazakeria erreproduzitzenclosebehin eta berriz errepikatu ari al zara?

Arrazakeriari buruzko ikastaroak ematen dituzu. Nolatan?

Apartheid bete-betean hazi nintzen; hortaz, arrazakeria gertutik bizi izan dut beti. Badakit zer forma dituen, nola mugitzen den, zein sakona den, zer-nolako traumakclosegertaera batek norbaiten osasunean eta psikologian eragiten dituen ondorio negatiboen multzoa eragiten dituen. 14 urte nituen Hegoafrikan apartheida ofizialki bukatutzat jo zutenean. Halere, bidegabekeriekcloseinjustiziak, giza eskubideen urraketak eta desberdintasunek hor diraute. Gaur egun ere, Hegoafrikan agerikoa da nor den pobrea eta nor lur jabea. Niretzat zauri horiek ixtea garrantzitsua da. 

Europan bizi zarenetik izan duzu horretarako aukera?

Europara iritsi nintzenean, arrazakeria zenbaterainokoa zen ikusteak lur jota utzi ninduen. Ageriko arrazakeria eta ezkutukoa. Prozesu traumatiko bat izan zen. Europako Schengen eremuan barrena asko bidaiatu dut, eta teorian horren parte diren herrialdeen artean mugarik ez dagoen arren, mugak egon badaude beltzak eta beltzaranak garenontzat. Ikusi nuenean emakume beltz gisa nola tratatu ninduten, nola bihurtu nintzen ikusezin, zauri handi bat ireki zitzaidan berriz, eta zerbait egin beharra nuela erabaki nuen. 

Aurreiritziclosezerbaiti buruz aldez aurretik daukazun iritzia eta estereotipoei closezerbaiti buruz osatzen den iritzi orokorra eta sinplifikatuaerreparatu ordez, zurien pribilegioakclosebesteen aurrean abantailak izatea eta arrazakeria sistematikoacloseerrotuta dagoena lantzen dituzu tailerretan. Zergatik?

Arrazakeria jende zuriaren arazo bat delako. Eta horixe da, hain justu, ulertu eta barneratu behar den ideiarik oinarrizkoena. Beltzok eta beltzaranok jasaten dugu arrazakeria, eta horregatik, zuriek uste dute lagundu egin behar gaituztela, sufrimendu horretatik salbatu behar gaituztela. Finean, salbatzaile zuriaren jokaera tipikoa. Hori egin ordez, zuriek barne-barnean errotuta duten arrazakeriarekin eta supremazismoarekin konektatzeko denbora hartu behar dute. 

Pertsona zuriak prest daude lan hori egiteko?

Agerikoa da ez dela erosoa nork bere barrura begiratzea. Ez da erosoa hor ere trauma bat dagoelako. Zurien trauma ezin da beltzen eta beltzaranen traumarekin alderatu, ez delako trauma bera, baina, halere, erruaren trauma daukate, lotsarena. 

Nola lantzen da hain errotuta dagoen zerbait?

Leku seguru bat sortzen saiatzen naiz. Bermatu dezaket elkarrekin hitz egiteko modua emango duen leku bat sortuko dudala, eta elkarri entzungo diogula eta asmatuko dugula min hau guztia nola eraldatu.

Eta lortzen duzue?

Batzuetan jendeari lotsa ematen dio galdera batzuk egiteak. Hanka sartuko duen beldur da. Halere, ez dago arrazakeria hoberik edo okerragorik; ez dago pertsona zuri hoberik edo okerragorik; denak daude ikasketa prozesu batean. 

Euskal Herrian eman dituzun ikastaroetan ere hala gertatzen da?

Euskal Herriak bere borroka propioa dauka: euskal herritarrek errepresioaclosejazarpena, indarkeria jasan eta jasaten dute, eta gogor egin behar dute borroka beren hizkuntzaren eta kulturaren alde. Baina izan liteke bi gauza aldi berean: zapaldua eta zapaltzailea. Bi errealitate horiek elkar ukitu dezakete. Euskal Herria eta euskal herritarrak zapaltzaileak izan dira historikoki, eta oraindik ere aberastu egiten dira beltzen eta beltzaranen bizkarcloseesker, kontura. Historiaren alderdi horretan ez da etenik egon. 

Nola erantzuten dute hori esaten diezunean?

Batzuei kosta egiten zaie onartzea, eta oso oldarkor closegogor, bortitzerantzuten dute; ez diote beren buruari aitortu nahi haiek ere horren parte direla. Batzuetan uste dut jendeak baduela entzuteko prestutasuna, eta egiaz dutela asmoa beren arrazakeriarekin zerbait egiteko, baina gero horrela erantzuten dute.

Zergatik erresistentzia hori?

Arrazista izatea gaiztoa izatearekin lotzen da, eta inork ez du gaiztoa izan nahi. Baina arrazista izatea ez da gaiztoa izatea. Arrazakeria sistema bat da. Patriarkatuaren gisako egitura bat da; ez zaitu pertsona txarra edo ona egiten, baina hor dago, eta guztia hartzen du. Estatu sozialista batean biziko bagina ere, non guztiok izango genukeen etxe bat, soldata bat eta ongizatea, nola aldatuko luke horrek gizonek emakumeen gainean ezartzen duten boterea? Eta emakume zein gizon zuriek beltzen eta beltzaranen aurka ezarritako zapalkuntza?

Eskuin muturra gero eta babes handiagoa biltzen ari da. Beldur hori ere agertzen da ikastaroetan?

Kezkatzekoa da eskuin muturra izaten ari den goraldia. Edonola ere, eta ez gaizki ulertu, espazio beltz batzuetan esaten hasiak gara nahiago dugula eskuinak agintzea. Eskuina behintzat argia da, ez ditu bere asmoak ezkutatzen, badakigu zer iritzi duen; beren arrazakeria onartu, aitortu eta defendatzen dute. Ez da nahasgarria. 

Eta ezkerra bai?

Askotan, bai: feminismo zuria, ekintzaileak, gure lagunak, maitaleak, gurekin militatzenclosekausa baten alde elkarrekin lan egiten dutenak duen jendea. Haiei guztiei batzuetan kosta egiten zaie egin beharreko lana egitea. Beren barrura begiratzea. Eta batzuetan haserretu egiten dira beren arrazakeria aurpegiratzencloseleporatzen badiezu: beren burua defendatzen dute, eta haserretu egiten dira, eta negar egiten dute, edozer egiten dute, beren pribilegio zuriari uko egitea salbu. Jende horri ere esan egin behar zaio: aizu, lan asko daukazu egiteko.