«Armagintza enplegu gutxien sortzen duten sektoreetako bat da»

Diru laguntza publiko asko baditu ere, armagintzako inbertsioak ez dio onurarik ekartzen enplegu sorrerari, esate baterako. Hala ondorioztatu du armagintzaren inguruko ikerlari Khem Rogalyk. Gerra eta militarismoa sustatzeaz gain, klima larrialdian gehien eragiten duten sektoreetako bat ere bada.

Common Wealth Erresuma Batuko ikerketa zentroko ikertzaile nagusia da Khem Rogaly. Gaur egun, segurtasun trantsizioko proiektua bideratzen ari da, eta haren barruan ikertzen du armagintza sektorea, bereziki bere herrialdekoa: haren bilakaera, eragina, finantzaketa... LAB sindikatuak ekarri du Euskal Herrira.

Beraz, gerra negozioa da, eta defentsa aitzakia?

Nik buelta emango nioke ordenari: defentsa da aitzakia, eta gerra negozioa. Aitzakia lehenbizi. Gaur egun, munduan, inoiz baino gehiago gastatzen da arlo militarrean, eta guztizkoaren %55 NATOko herrialdeek gastatzen dute; heren bat AEBek, eta %20 Europako erdialdeko eta mendebaldeko herrialdeek. Erresuma Batuak, Frantziak eta beste zenbait herrialdek base militar asko dituzte munduan. Erresuma Batuak 150 ditu: Persiar golkoan, Indiako Ozeanoan, Brunein, Singapurren... Frantziak, berriz, Afrikan. Horren arrazoia ez da defentsa, botere geopolitikoa baizik. 

Eta zergatik da gerra negozioa? Milioika, bilioika euro diru publikotik enpresa pribatu batzuen eskuetara doa. Gero ikusten dugu, AEBetan eta Erresuma Batuan behintzat, enpresa horiek akzioduneicloseEnpresa edo sozietate batean akzioak dituzten pertsonak, hala enpresaren jabekide bihurtzen direnak. ordaintzen dizkieten dibidenduakcloseEnpresak irabazitako dirutik akziodunen artean banatzen den zatia da. merkatuko batezbestekoa baino askoz handiagoak direla. 

Armagintza oso errentagarriacloseDiru asko ematen du. da diru publikoari esker, baina finantzaketa handia behar da hasteko. Zer rol dute bankuek hor?

Diru kopuru handiak mailegatzencloseDirua uzten dute, eta interes batekin jasotzen dute bueltan. dizkiete, baina, sakonean aztertzen baduzu, ikusiko duzu armagintza enpresen jabeen artean finantza erakundeakcloseDirua kudeatzen eta zerbitzu ekonomikoak eskaintzen dituzten bitartekariak dira. eta funtsakcloseInbertitzaile ezberdinen dirua biltzen duten funtsak dira, gero diru hori non inbertitu erabakitzen dutenak. daudela. Blackrock, Vanguard... funts horiek dira enpresa horien jabeak. Bestalde, Erresuma Batuan gatazka egon da armagintza enpresek are mailegu gehiago nahi dituztelako. 

Europako estatuak asko handitzen ari dira defentsa aurrekontuak. Garai oparoak dira sektorearentzat.

NATOk eskatu du estatuek beren BPGcloseHerrialde baten ondare eta zerbitzuen balioa neurtzen duen adierazle makroekonomikoa; ekonomiaren hazkundea neurtzeko erabili ohi da.aren %3,5 jar dezatela defentsa gasturako. Hori da, hain zuzen, AEBek gastatzen dutena, eta hor ikusten da NATOren helburua AEBei men egitea dela. MozkinakcloseIrabaziak. hor daude, baina ez hori bakarrik, diru laguntzak ere jasotzen dituzte eta. Alegia, erosten dien bezeroak finantzatzen du ikerketa eta garapena. Adibide bat: BAE Systems armagintza enpresak 2.000 milioi libera gastatu zituen ikerketan 2022an, baina %14 bakarrik ordaindu zuen bere poltsikotik.

«Inbertitutako euro bakoitzeko enplegu gutxien sortzen duten sektoreetako bat da armagintza»

Euskal Herrian asko zabaldu da defentsa izan daitekeela krisian dauden sektoreetako enpresentzako irtenbidea; esaterako, autogintzarako. Zer iritzi duzu?

Armagintzaren eta enplegu sorreraren arteko harremana hautsita dago. 1980ko hamarkadaz geroztik, asko handitu da Erresuma Batuak armagintzan eginiko inbertsioa, eta, hala ere, industria enpleguak erdira murriztu dira. Mundu osoan antzera gertatu da. XahuturikocloseGastatu, baina zentzu negatibo batekin. euro bakoitzeko enplegu gutxien sortzen duten sektoreetako bat da. Ratio hori energia berriztagarriekin, osasunarekin, hezkuntzarekin eta beste batzuekin alderatzen badugu, sektore horiek enplegu gehiago sortzen dute inbertituriko euro bakoitzeko. Izan ere, armagintza oso garestia da, puntako teknologia da, eta ez dago batere argi trantsizio hori egiten baduzu autogintzako enpleguak hartu ahal izango dituen. Auzia argi dago: autogintzaren trantsizioa defentsarantz egiten bada, hori inbertsio publikoa eta gobernuen dirua erakartzeko da. 

Orduan, nola bideratu daiteke trantsizioa?

Aurrekontu hori, armagintzarako erabili beharrean, beste sektore batzuetara bideratu liteke. Esaterako, gobernu batek inbertsio handia egin dezake garraio publikoan, eta autogintza sektoreko ekoizpena horra bideratu. Erabaki politikoa dela erakutsi behar da, eta dirua armagintzara bideratzea ez dela saihetsezina.

Halako inbertsioak justifikatzeko arrazoirik ohikoenetako bat da armagintzan probatzen den hori gero arlo zibilerako erabil daitekeela. Zer iritzi duzu?

Argudio horrek ez du ez hanka ez burucloseZentzua, oinarria.. Ideia da proiektu militar bat finantzatu eta ondoren hamarkada batzuk barru agian eragin zibila izan dezakeela. Horretarako, zuzenean inbertitu dezakezu ikerketa zibilean: epe laburrean, eraginkorragoa da.

Zure artikulu batean, armagintzaren eta krisi klimatikoaren arteko harremana aztertu duzu. Hain kutsatzailea al da?

Munduko isuriencloseKarbono isuriak, klima aldaketa eragiten ari direnak eta planeta berotzen dutenak: karbono dioxidoa, metanoa...  %5,5en jatorria da.

Asko da hori sektore bakarrarentzat.

Hegazkingintzak eta ontzigintzak elkarrekin sortzen dituzten isuriak adina. Gainera, sektore hau ez da sartzen emisioen inguruko nazioarteko akordioetan: salbuetsita dago. 1997an, Kyotoko Protokoloa eztabaidatu zutenean, armagintza kanpoan utzi zuten. AEBek bultzatu zuten erabaki hori. Armagintza astuna oso zaila da deskarbonizatzen; erregai astunak erabiltzen ditu. Gastuarekin esan dudan gauza bera: isurien %50 NATOko herrialdeek egiten dituzte, eta AEBetako armada erregai fosil gehien kontsumitzen duen instituzio publikoa da.

CAF, Sidenor... Euskal Herrian, konpainia jakin batzuetako langileek beren enpresen jardun militarra salatu dute.

CAFeko langileek eginiko protesta oso garrantzitsua da. Iraganean ere ikusi ditugu eredu arrakastatsuak; esaterako, Googlen. Kontratu bat sinatu zuen Googlek AEBetako armadarekin, haren teknologia garatu eta helburuak finkatzeko sistema hobetzeko. Langileek haren aurka protesta egin zuten, eta konpainiak bertan behera utzi zuen. Langilerik gabe ezin zen garatu.

Jatorrizko artikuluak