Nazioartea
'Brexit'-aren inguruko erreferendumaren hamargarren urtemugan, ez dago ospatzeko ezer
Hamar urte bete dira Erresuma Batuak Europako Batasuna uztea erabaki zuenetik. 'Brexit'-ak kalte egin dio ekonomiari, eta herritarrek uste dute ideia txarra izan zela.
AEBek eta Iranek bake akordioa sinatu dute, eta martxoan hasitako gerrari amaiera eman
Washingtonek zigor guztiak kendu dizkio Irani. Teheranek, berriz, uranio aberastua entregatzea onartu du. Libano ere barne hartzen du memorandumak.
Txinak 24.000 kontainer daramatzan lehen itsasontzi erraldoia bidali du Europara
Europak gero eta dependentzia ekonomiko handiagoa dauka Txinarekiko. Merkataritza harremana eutsiezina bihurtzen ari dela iritzita, babes tresnak sortu nahi ditu Europako Batasunak.
«Armagintza enplegu gutxien sortzen duten sektoreetako bat da»
Diru laguntza publiko asko baditu ere, armagintzako inbertsioak ez dio onurarik ekartzen enplegu sorrerari, esate baterako. Hala ondorioztatu du armagintzaren inguruko ikerlari Khem Rogalyk. Gerra eta militarismoa sustatzeaz gain, klima larrialdian gehien eragiten duten sektoreetako bat ere bada.
Desplazatuak: herrialdea utzi gabe jaioterritik ihes egin behar izan duten pertsonak
Munduan 82 milioi barne desplazatu daude. Gatazken ondorioz desplazatutako pertsonak jada gehiago dira natura hondamendien ondorioz desplazatutakoak baino.
Sakelakoetako bateriak egiteko erabiltzen diren mineralen atzean dagoen zorigaitza
Kongoko Errepublika Demokratikoan daude munduko kobalto eta koltan erreserba nagusiak. Sakelakoak egiteko erabiltzen dira mineral horiek, baina meategietan ehunka lagun hil dira.
AEBek eta Israelek Iranen aurka piztu duten gerra sei gakotan
Irani eraso eginda, gerra bat piztu dute Trumpek eta Netanyahuk Ekialde Hurbilean, eta kezka handia sortu mundu osoan. Gatazkaren gako nagusiak aztertu dituzte BERRIAko Berriketan podcasteko Iker Tubiak eta BERRIAko Mundua saileko koordinatzaile Igor Susaetak.