Bardeako kakalardoa

  • 767 hitz
  • Albistea entzun

Bardean kakalardoen errolda egiten duen taldeak orain arte ezagutzen ez zen espezie bat aurkitu du: Troglops bardena. 2,5 milimetroko tamaina du, eta arren buruko sakonunea du bereizgarri. Munduan ezagutzen diren animalia espezieen artean %30 kakalardoak dira.

Kakalardo ezagutu berria urdina da, eta dirdira metalikoa du. 2,5 eta 2,8 milimetro bitarte luze da, eta arren eta emeen artean sexu dimorfismo closeEspezie bereko animalia edo landare emeak eta arrak ezaugarri morfologiko desberdinak izatea.
handia dago. Arren buruan aurkitu dute berezitasun morfologikocloseGauza ezberdinek dituzten formak.
rik nabarmenena: buruaren aurrealdean aurpegi barrunbe sakon eta berezia dute. Troglops espezie guzietan ageri da sakonunea, baina bakoitzaren forma ezberdina da. Aipatzekoa da aurpegiko sakonune horretan sexu kitzikapenacloseGogoa, desira.rekin lotura izan dezaketen estruktura bereziak dituela: feromonacloseErakarpen sexualarekin zerikusia duen portaera bat sorrarazten duten jariatutako substantzia kimikoa.
emisoreak. Haiek uste dute emea erakartzeko baliatzen duela.

Troglops bardena kakalardo arraren buruko sakonunea agertzen den irudia. BERRIA

Horretaz gainera, deus gutxi dakite oraingoz kakalardoari buruz. «Ez dakigu deus ere haren biologiaz, baina genero bereko espezieei buruz ere ez dakigu ia deus ere: zuhaitzetako edo lurrera eroritako hostoetan egoten direla», azaldu du Ignacio Perez Morenok, espeziea identifikatu duen taldeko buruak. Aipatutako ezaugarri morfologikoez gainera, ikusi dute Bardeako kakalardo helduek udaberrian hegan egiten dutela: batik bat apiriletik ekainera; are, maiatzean jotzen du goia haien jarduerak. Hortik aurrera, asko legoke ikertzeko: «Ez dakigu larba non bizi den ere, ez dakigu zer jaten duen... Beraz, oso zaila da ikertzea».

Troglops bardena kakalardo emearen irudi handitua. 2,5 milimetroko luzera du. BERRIA

«Ez dakigu deus ere bere biologiaz, baina genero bereko espezieei buruz ere ez dakigu ia deus ere: zuhaitzetako edo lurrera eroritako hostoetan egoten direla».

Ignacio Perez Moreno ('Troglops bardena' espeziea identifikatu duen ikerlari taldeko burua)

Taldeko kide Antonio San Martinek oharra egin du: «Intsektuen arazoa da helduaroa haien bizitzaren parte txiki bat dela; aurretik zer dagoen... ez dakigu non bizi den: zurean, lurrean, landareetan... Ezjakintasun hori ohikoa da». Badakite Bardeako zein aldetan dagoen: Bardea Zurian. Ez dute halako kakalardorik aurkitu ez Bardea Beltzean, ezta El Planon ere. Hala ere, Ebroren ibarreko beste leku batzuetan egon liteke Troglops bardena.

Biosferaren gordeleku batean kakalardoen errolda egiten

Ikerlarien lana apiril hondarrean edo maiatz hasieran hasten da, eta urrira arte aritzen dira. Abuztuan, normalki lana eteten dute, dena idortzencloseLehortzen.
baita. Udan, intsektuen jarduna asko jaisten da; udaberrian izaten da garairik biziena, eta irailean berriz pizten da.

«Nafarroan biosferaren gordeleku bat izateak eta ikertu gabe egoteak bultzatu gintuen lan hau egitera», azaldu du San Martinek. Urtetik urtera berritzen dituzte proiektuak. Heldu den urterako baimena eskatu dute; oraingoan gutxiago ikertu dituzten kakalardoak aztertu nahi dituzte: uretan bizi direnak eta gauekoak. «Gaueko fauna ezberdina da. Noizbait joan izan gara gauez, baina gutxitan», esan du San Martinek.

Kakalardoen errolda egiteko, hamabostean behin joaten dira Bardeara. Tranpak paratzen dituzte intsektuak biltzeko, eta bi asteren buruan erori direnak hartu eta tranpak hutsik uzten dituzte. Bestela ere, intsektuak bilatzen dituzte, eta argazkiak ateratzen dizkiete.

Kakalardoen errolda egiteko hamabostean behin joaten dira Bardeara. Tranpak paratzen dituzte intsektuak biltzeko.

Askotarikoak dira intsektuak biltzeko erabiltzen dituzten trikimailuak. Batetik, koloretako tranpak daude, horiak, intsektuentzat erakargarria baita kolore hori: lurrean paratutakocloseJarritako.
erretilu horiak, altuago paratutako plater horiak, gainean kristalak dituen tutu horia... Bestetik, profil-tranpak baliatzen dituzte: zintzilik paratzen dira, eta intsektuek zuhaitzekin nahasten dituztelakoan daude. Malaise deitutakoak ere erabiltzen dituzte: kanpin dendaren itxura dute. Intsektuak, oihalaren kontra jotzean, igotzen hasten dira, eta poto batzuetara erortzen dira azkenean.

Intsektu batzuk sarraskijaleak dira, eta horientzat sarraskia uzten dute amu gisa; adibidez, txipiroiak. Usteltzen direnean, usainak erakartzen ditu. 

Intsektu batzuk sarraskijaleak dira, eta horientzat sarraskia uzten dute amu bezala; adibidez, txipiroiak. 

Bildutakoa aztertu behar dute gero taldeko kideek: gehienek etxean dituzten tresnekin egiten dute; Morenok, unibertsitateko laborategian [bertan egiten du lan]. Lupa binokularra erabiliz, kakalardoak gainerako intsektuetatik bereizten dituzte. %70eko alkohola duten tutuetan gordetzen dituzte animalia guziak. Bakoitza familia batzuk aztertzeaz arduratzen da: kakalardoak identifikatu eta datu basean sartzen dituzte. Nork bereak aztertuta, laginacloseErakusgarria. gainerakoei pasatzen diote, besteek haienak azter ditzaten. Familia batzuen identifikazioa «oso zaila» izaten dela ohartarazi du Morenok; horrelakoetan, espezialisten esku uzten dute lana.

Hori guztia bukatuta, material guzia Bardeako Biosfera Erreserbaren esku uzten dute; ez dute deus botatzen. «Material guzia Bardean utzi dugu, norbaitek ikertu dezan», azaldu du Morenok. 

Bardeako Castildetierra muino ezaguna ere Bardea Zurian dago. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

Ezagutzan sakondu, gero babesteko

Errolda lan hori orain arte egin gabe zegoelako sartu ziren lau lagunak ikerketa proiektuan. Datu anitz bildu dituzte, eta lan mardula egin dute. «1.500 espezie katalogatzea izugarria da», zehaztu du San Martinek. «Kontua da urte asko direla, eta lan handia». Errolda egitearen garrantzia ere aipatu du: «Gorosti natur zientzia elkartearen leloa zera da: ezagutu babesteko. Hori da afera: inbentariorik ez baduzu egiten, ez badakizu zer dagoen, zer babestuko duzu?». Morenok zehaztapen gehitu du: «Ekologiaren ikuspegitik, intsektuek garrantzi handia dute, ezagutzen diren espezieen %74 direlako. Asko dira, eta bizi diren eremuetako bioadierazleak dira».

«1.500 espezie katalogatzea izugarria izan da. Urte asko dira, eta lan handia».

Antonio San Martin ('Troglops bardena' espeziea identifikatu duen ikerlari taldeko kidea)

Jatorrizko artikuluak