Bardea, liburu ireki bat

  • 296 hitz
  • Albistea entzun

Bardeako paisaien azalpen geologikoa begi bistan dago bisitari ororentzat, agerian baitira elementu horiek, lekuaren ezaugarriengatik. Liburua batean jaso ditu Euskal Herriko Unibertsitateak han 30 urtez egindako ikerketa lanen emaitzak: 'Nafarroako Errege Bardeak. Bisitariaren gida. Geologia'.

Liburu ireki bat da Bardea. Geologiaren ikuspegitik hala da. Paisaiaren baldintzei esker, arroken geruzacloseEstratu. guztiak ongi ikus daitezke, bata bestearen gainean. Beraz, historia geologikoan zer gertatu den irakur daiteke, erregistro geologikoak uzten duen modurik jarraituenean. Ez da ohikoa hori. Bardean, ongi ikusten direnez, arrokak aise aztertu eta erregistratu dituzte. Lan horri esker jakin daiteke geruza bakoitza zer garaitakoa den. «Ez da bakarrik liburuko orrialde guztiak ditugula, ordenatuta; orrialdeak zenbakituak ditugu», esan du Xabier Murelaga paleontologoacloseHistoriaurreko izaki biziak fosilen azterketaren bidez ikertzen dituen zientzialaria.
k eta liburuaren egileetako batek. 

EHUko ikerlari bat oharrak hartzen, Bardean. EHU

Liburuan, modu errazean azaldu dituzte Bardearen ezaugarriak, bai, baina zorroztasuna «erabatekoa» izan dela esan du Juan Cruz Larrasoaña paleomagnetistacloseArroken aztarnen magnetizazio naturala aztertzen duen aditua.
k eta liburuaren beste egileetako batek. «Guk egin ditugun ikerketak eta zientzia aldizkarietan argitaratutakoak agertzen dira. Hemen ez da inoren ikerketarik falta». 

Bardeako material geologikorik zaharrenak duela 20 milioi urte baino gehixeago eratu ziren.

Bardeako material geologikorik zaharrenak duela 20 milioi urte baino gehixeago eratu ziren. «Lurraren eskala geologikoan nahiko modernoak dira, kontuan izanda 4.500 milioi urte dituela», azaldu du Larrasoañak. Lurraren historia urtebeteko egutegi batera eramanda, abenduaren 30etik aurrerakoa litzateke azken 20 milioi urteetan gertatutakoa. «Begi kliska bat baino ez da». Are, lehen hominidocloseTximino handiak eta gizakiak barne hartzen dituen familia biologikoaak abenduaren 31ko 16:10ean agertuko lirateke, eskala horretan betiere.

Lakuen lekua

El Planok, Bardea Zuriak eta Bardea Beltzak osatzen dute Bardea. Liburuan pluralean erabili dute, Bardeak, eta hori egiteko arrazoiak eman ditu Murelagak: «Ikuspegi geologikotik begiratuta, hiru gune dira, eta bakoitzak bere esanahi geologikoa dauka. Hiru gauza desberdin dira: antzinako laku horien hiru gunetako bakoitzak sedimentucloseJalkin. mota bat sortu zuen bere garaian; hiru sedimentu mota horiek hiru arroka mota eman dituzte; arroka mota horiek portaera ezberdina izan dute agente meteorologikoen ondorioz, eta horrek eman ditu hiru paisaia mota».

Duela 21 milioi urte Bardearen itxura ez zen gaur egungoa. Afrikako sabanako lakuen antzekoagoa zen.

Duela 21 milioi urte Bardearen itxura ez zen gaur egungoa. Afrikako sabanako lakuen antzekoagoa zen, eta, han, krokodiloen edo hipopotamoen antzekoak ziren animaliak bizi ziren, besteak beste. «Barneko ingurune kontinental horretan laku erraldoiak sortu ziren. Pirinioetatik eta Iberiar mendikatetik isurtzen ziren ibai guztiek lokatza eta harea eramaten zuten hara, eta erdigunean utzi. Sedimentu hori arroka bihurtu da, eta horregatik daukagu erregistroa», azaldu du Murelagak.

Duela 20 milioi urteko Bardeako lakuen marrazkia. MAURICIO ANTON

Murelaga ornodunHezurdura duen animalia.en fosilekin aritu da lanean: «LagincloseZati, atal.ak hartu, eta fosilak ateratzen ditugu horietatik. Batzuk handiak dira: krokodiloen eta antrakoteridoen hezurrak, kastoreen hortzak...; eta besteak, berriz, txikiak: arrainen edo sagutxo txikien hortzak... Garai geologiko bakoitzak bere fauna duenez, espezieen arabera jakin dezakegu zer garaitakoak diren fosilak».

«Garai geologiko bakoitzak bere fauna duenez, espezieen arabera jakin dezakegu zer garaitakoak diren fosilak».

Xabier Murelaga (paleontologoa)

Ez da fosilek ematen duten informazio bakarra: «Krokodiloen aztarnak baditugu, esan nahi du tenperatura beroa zela; Afrikako sabanaren antzekoa izango zen klima. Kastoreak egoteak esan nahi du laku horren inguruan baso ugari egongo zirela. Beraz, laku erraldoien inguruan baso eraztun bat egongo zen, eta, hortik kanpo, Afrikako sabanaren moduko zerbait».

Arroken adina zehaztasunez jakiteko, paleomagnetismoa erabili du Larrasoañak. «Lurraren eremu magnetikoa aldatu egiten da denborarekin: ipar poloa, orain iparra erakusten duena, hegoaldera erakustera pasatzen da», azaldu du. Horrek erregistro bat uzten du arroketan. «Burdina duten mineral txikiek iparrorratz fosilen gisa jokatzen dute: haiei esker jakin dezakegu iraganeko eremu magnetikoaren noranzkoa». Burdina duten mineral horiek arroka sortzen den momentuko eremu magnetikoaren arabera orientatzen dira. «Bardeako arroketan ditugun aldaketen sekuentzia ikusita, eta planeta osorako zehaztuta dagoen sekuentziarekin alderatuta, garaia zehaztu dezakegu. Barra kode baten gisakoa da».

«Burdina duten mineral txikiek iparrorratz fosilen gisa jokatzen dute: haiei esker jakin dezakegu iraganeko eremu magnetikoaren noranzkoa».

Juan Cruz Larrasoaña (paleomagnetista)

Bardearen erregistroko garaia Miozenoko Optimo Klimatikoari dagokio, azken 30 milioi urteetako eperik beroenari, hain zuzen. Egoera klimatiko hezeagoen edo beroagoen erakusle diren mineralak aztertu nahi dituztela esan du paleomagnetistak: «Egungo aldaketa globala aztertzeko baliagarria izan daiteke, homologocloseParekoa. bezala».

Jatorrizko artikuluak