«Berdin du zenbat lan egiten duzun... Egungo soldatekin ezin da etxebizitza bat ordaindu»

Javier Gilek 'Generación inquilina' liburua idatzi du. Etxebizitzarena krisia politikoa dela esan du, eta «paradigma berri bat» proposatu: inbertsio funts publiko bat sortzea alokairu merkeak bermatzeko.

Javier Gil idazleak (Madril, 1985) urteak daramatza etxe eskubidearen aldeko borrokan: Madrilgo Maizterren Sindikatuko bozeramaile izandakoa da, eta CSIC Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerlaria. Generación inquilina liburua Donostian aurkeztu aurretik elkartu da BERRIArekin.

Nor da maizterrenclosealokairuan bizi direnak belaunaldikoa?

Baliabide propioekin etxe bat jabetzan izaterik ez duen orocloseguztia. 2008an sortu zen belaunaldi hori, nagusiki gazteen artean, eta belaunaldi berriak ere batu dira. Herritar horiek alokairuan bizi dira, baina ez hala nahi dutelako, jabetza eskuratzerik ez dutelako baizik. Euren soldatekin ezin dute etxe bat ordaindu; izan ere, etxeen prezioak espekulatzekoclosegauza bat erostea gero garestiago saltzeko edo inbertsio ekonomikoak egitea epe laburrean irabazi handiak izateko inbertsioek zehazten dituzte nagusiki, eta prezioak garestitzea eragin du horrek.

Zaku berean sartzen dituzu belaunaldi horretako kide guztiak?

Bai. Oso talde heterogeneoacloseaskotarikoa dela diot: adin, jatorri, egoera ekonomiko eta kultura ezberdinetako pertsonak daude hartan. Baina guztiek problematika berari aurre egin behar diote: alokairuan bizitzeak pobreago egiten ditu, bizitza ezegonkorrak izatera behartzen ditu, eta prekarizatu pobretuegiten ditu.

Meritokraziaren kontakizuna amaitu da?

Erabat. Berdin du zenbat ikasten duzun, zenbat saiatzen zaren, bi edo hiru enplegu dituzun... Berdin du zenbat lan egiten duzun... Egungo soldatekin ezin da etxebizitza bat ordaindu. Horrek, noski, erakundeen kontrako erreakzioa eragiten du. Alderdi asko, PSOE adibidez, boto emaileen oinarria galtzen ari dira, ez dutelako benetako konponbiderik eskaintzen.

Dena den, EAEn, esaterako, familien %83k jabetzan dute etxea. Hori ere bukatuko da?

Jabeen gizarte batean bizi gara, bai, baina azkar erortzen ari da. Espainiako datu ofizialen arabera, 2008an gazteen %28 bizi ziren alokairuan; orain %58 dira. Ikusgarria da! Lehen, hiru urteko soldatarekin etxe bat eros zenezakeen, eta orain, Donostia bezalako hiri batean, hogei urtekoa behar duzu.

Erakunde publikoak ari dira neurriak hartzen. Nahikoa dira?

Inondik inora ere ez. Esku hartze oso bat behar dugu, estatuari exijituko diona aurrerapauso bat ematea espekulatzaileei jarri zitzaien alfonbra gorria kentzeko, etxebizitza eskubide gisa bermatzeko eta inbertsio funtsak bidaltzeko. 2008tik aurrera estatu kolpe finantzario bat eman zuten. Langile mugimenduaren porrot historiko bat izan zen. Politikarien erabakietan eragiteko boterea dutenek are indar handiagoa hartu zuten, nagusiki inbertsio funtsek, hau da, nazioarteko oligarkia handien diruaz elikatzen direnek. Horrek berekin ekarri du eliteak geroz eta aberatsagoak izatea, eta, aldi berean, gizartea haustea. 

Euskal Herrian inbertsio funtsen esku hartzeak ez dira asko izan. Hala ere eragin handia dute?

Madrilen, adibidez, Blackstonek closeEuropan eta Estatu Batuetan inbertitzen duen inbertsio bankuaoraintxe atera du merkatura erosi zuen lehen etxe sorta. 1.800 etxebizitza dira, eta 68.000 euroan erosi zuen bakoitza. Orain 300.000 euroan saldu nahi dituzte. Nazioartean ez dago hamahiru urtean horrelako errentagarritasunikcloseinbertsio batek ematen duen irabazia emango dizun merkaturik. Astakeria bat da!

Zer egin beharko lukete, orduan, erakunde publikoek?

Etxebizitzaren paradigma berri bat ezartzea proposatu dut liburuan, erregulaziocloseegoera bat legeen bidez arautzea oso bat. Hasteko, erabilera espekulatiboak zigortu beharko lirateke, etxeak bizitzeko izan daitezen; erabilera turistikoa dutenak, aldi baterako alokairuak, logelaka alokatzen diren etxebizitzak... Alokairuek mugagabeak izan beharko lukete, noski, eta alokairuen prezioak ere legez jaitsi beharko lirateke. Baldin badakigu eskari espekulatiboak prezioak garestitu dituela, legez zuzendu behar da hori. Eta hobe lehertu baino lehen egitea, lehenago edo beranduago iritsiko baita beste krisi bat.

Estatuak etxebizitza enpresa publikoak sustatzea proposatu duzu.

Bai, etxebizitza kooperatibak; ez dute zertan erakundeenak izan: hirugarren sektorearekin osatu daitezke, elkarteekin, kooperatibekin... Jabetza kolektiboaren alde egin behar da, prezioak ez ditzan merkatuak ezarri. Eta hau da garrantzitsuena: nik inbertsio funts publiko bat sortzea proposatzen dut, putre funtsek egiten dutena egingo duena, baina etxebizitza parke publiko bat izateko, alokairuan bizi nahi duen jendearentzat. Etxebizitza, eskubide moduan, osasungintzaren edo hezkuntzaren pare jartzea da. Errealitatean, gainera, inbertsio bat da: alokairua, etxejabeei ordaindu beharrean, estatuari ordainduko liokete, eta, horri esker, etxebizitza publiko gehiago erosi edo eraiki ahalko lirateke. Suitzan eta Vienan hori egiten dute.

Aukera historiko bat dela diozu, maizterren belaunaldiak duela aldaketaren giltza.

Maizterren belaunaldia, antolatzen denean, desobeditzen closearau baten kontra egiteaduenean eta borroka egiten duenean, subjektu politiko bilakatzen da. Historian, momentu horiek izan dira gizartea transformatu closeeraldatu, aldaketa ekarridutenak. Horixe behar dugu. Sindikatuak eratzea, elkartasun modu berriak hedatzea, justua zer den ulertzeko modu berriak; hori da beharrezkoa aldaketa sozial handiago bat lortzeko.

Jendea nazkatuta dago, zentzu komuna aldatzen ari da, eta hori da ezinbesteko osagaia. Horregatik, uste dut baikorrak izan behar dugula, eta ortzi mugan abagune handi bat dugula, etxebizitzarekin gertatzen ari denari esker, higiezinen merkatua aldatzeari esker, demokrazia eraldatzeko.

Jatorrizko artikuluak