Viena: bestelako etxebizitza politika baten adibide
Vienan bost herritarretik bat bakarrik da etxejabea. Tradizio handia du alokairuan bizitzeak, eta etxebizitza sozial asko daude. Merkatuaren legeetatik kanpo antolatutako etxebizitza politika horri buruz aritu da Wiener Wohnen enpresa publikoko bozeramailea, Donostian.
XX. mendeko 20ko hamarkadan ekin zion Vienak (Austria) etxebizitza publikoa sustatzeari, Lehen Mundu Gerrak eragindako etxebizitza krisialdiari aurre egiteko estrategiaren barruan. Ordutik kolore guztietako gobernuak egon diren arren, beti eutsi diote etxebizitza politika publiko sendoari. Horri esker bihurtu da eredugarria Vienako etxebizitza politika. Egun, Austriako hiririk populatuena da —bi milioi biztanle ditu—, eta herritarren ia erdiak errenta eskuragarri baten truke bizi dira alokairuan. Eredu horren ezaugarriak azaldu zituen Veronika Iwanowski Vienako etxebizitza enpresa publikoko bozeramaileak Donostian, House Action kongresuan.
Etxebizitza sozial guztiak alokairukoak dira, edo jabetzan ere badago baten bat?
Etxebizitza sozialetan bi eredu uztartzen ditugu: batetik, udal jabetzako etxebizitzak daude —220.000 etxebizitza—, eta Wiener Wohnen konpainia publikoak kudeatzen ditu. Denera 500.000 lagun bizi dira udal etxebizitza horietan. Bestetik, diru publikoz lagundutako bizitokiak daude. 200.000 inguru dira, eta irabazi mugatuko 54 enpresa hornitzailekcloseZerbait sortu, ekoitzi edo eskuratu ostean, norbaiten esku jartzen duena. kudeatzen dituzte. Bi mota horietako etxebizitzak alokairukoak dira. Vienan, alokairuan bizitzeko tradizioa dute: ez dago errotutacloseSustraituta, ohitura handikoa. etxejabe izateko mentalitatea. Izan ere, bizitoki baten jabe direnak %19 dira.
Ohikoa al da vienarrak etxebizitzaz aldatzea bizitzako garai bakoitzeko beharren arabera?
Gazteek, bereziki, mugitu egin nahi dute; gero, beharbada, seme-alabak izango dituzte, eta etxe handiagoa beharko dute; zahartzen direnean, beharrak ere desberdinak izaten dira. Alokairuak aukera ematen du bizitzako aldaketa horietara egokitzeko.
Badago denbora mugarik etxebizitza sozialetan bizitzeko?
Etxebizitza sozial batean bizitzeko baldintzak betez gero, ez dago mugarik. Bizitza osorako dira, eta, baldintza batzuk betez gero, seme-alabei ere besterenducloseUtzi, helarazi. ahal zaie etxe horren erabilera. Horri esker, herritarrak ez dira beldurrez bizi, eta badakite baldintza sozioekonomikoak aldatzen baldin bazaizkie ere ez direla etxerik gabe geratuko.
Sistema sendoa izateak modua ematen du arrakalaclosePertsonen arteko ezberdintasun sozial eta ekonomikoek sortzen duten egoera. soziala txikitzeko?
Etxebizitza sozialak eskuragarriak eta kalitatezkoak izateak, horietan bizi direnei ez ezik, gizarte osoari ere ekartzen dio onura. Eraikin horiek eremu komunitarioak eskaintzen baitituzte, eta horrek interakzio sozialaclosePertsonen arteko harremanak eta loturak. sustatzen du. Gainera, udal etxebizitzak eraikitzeak eta berritzeak milaka lanpostu sortzen ditu; are gehiago, lan hori guztia kudeatu behar izateak ere lanpostuak sortzen ditu administrazioan.
Merkatuan tentsio handirik ez izateak eragina al du salmenta libreko etxebizitzen prezioan?
Bi osagaik eragiten dute etxebizitza pribatuaren prezioan: apartamentu eskuragarrien eskaintza handia izateak eta araudiak berak, zenbait lege baitauzkagu etxebizitzaren bidez lortu daitekeen etekinacloseIrabazia. mugatzeko.
«Gure filosofian, etxebizitza giza eskubide bat da, ez etekin ekonomikoa ateratzeko produktu bat»
Etxebizitza sozialek ghettizazioaZenbait arrazoirengatik, baliabide ekonomiko gutxi izateagatik adibidez, talde sozial bat hiriko auzo jakin batean egotea, ezinbestean. areagotzen dute gizarte askotan. Arazo hori igarri al duzue?
Ez dago segregaziorik, etxebizitza sozialetan ez baitira soilik herritar zaurgarriakcloseBaliabide ekonomiko gutxi dutenak. bizi. Diru sarrera desberdinak dituzten herritarrak ditugu apartamentu multzo berean. Eta etxebizitza sozialak hiriko auzo guztietan daude, ez auzo jakin batzuetan pilatuta. Vienar batek esaten badizu lehen barrutian bizi dela, erdialdean bertan, informazio horrekin ezin duzu jakin etxebizitza sozial batean edo luxuzko atiko batean bizi den. Antolaketa horren bitartez, modua egiten da ez dadin diskriminaziorikbazterketa. izan.
Zenbatekoa da etxebizitza eskuragarriaren proportzioa?
Udalaren etxebizitza parkea etxe guztien %21-22 da. Beste hainbeste dira diruz lagundutakoak. Gutxi gorabehera, %43 dira etxebizitza eskuragarriak. Gainera, etxebizitza pribatuen errenta ere mugatzen du lege batek, batez ere eraikin zaharrei dagokienez. Beraz, arautu gabeko errenta merkatuacloseErrenta merkatu librea. oso txikia da Vienan.
Etxebizitza, beraz, ez da negozio baten gisan ikusten.
Gure filosofian, etxebizitza giza eskubide bat da, ez etekin ekonomikoa ateratzeko produktu bat.
Instituzioen aurrekontuan zenbat diru erabiltzen da etxebizitza politiketarako?
Errentaren gaineko zergen parte bat erabiltzen da etxebizitza politikak finantzatzeko. Enplegatzaileen eta langileen diru sarreren %0,5 —guztira %1— etxebizitzarako erabiltzen da. Vienako estatu federalak urtero 250 milioi euro jasotzen ditu zerga horretatik etxebizitzarako. Dena dela, urteko gastu orokorra 500 milioi eurokoa da.
Nondik ateratzen dira beste 250 milioiak?
Diru publikoz babestutako etxebizitzen enpresa hornitzaileek ere ordaintzen dituzte zergak; beraz, hamarkadetan izan dugun sistema horri esker, diru funtsak bermatuak ditugu, eta horrek eman du modua luzera begirako planak egiteko.
Zer gomendio emango zenieke zuen bidea hartu nahi duten instituzioei?
Nahitaezkoak dira borondate politikoa eta legeak. Sektorean ari diren enpresen etekinak mugatu behar dira, udalarekin elkarlanean ari diren enpresa horien asmo nagusia ezin baita izan etekin ekonomikoa lortzea: ongizate orokorra lortzeak izan behar du lehentasuna. Eta beharrezkoa da finantza sistema sendo bat izatea. Oso garrantzitsua da, bestalde, hor biziko direnen parte hartzea: eremuak eta eraikinak egiteko orduan parte hartu badute, errazago errespetatuko dituzte.
|