Etxebizitza komunitarioak egiteko bidea zabaltzen ari dira Nafarroan

  • 339 hitz

Etxebizitza Kolaboratiboen Foru Legearen aurreproiektua egin dute. Eredu kolaboratiboa sustatu nahi dute, etxebizitza eskuragarriago izateko eta espekulazioa amaiarazteko.

Etxebizitza propio bat, baina zerbitzu, gune eta baliabide komunak dituena. Horrela laburbildu daiteke zer den etxebizitza komunitario edo kolaboratibo bat. Elkartasunean oinarritutako filosofia bat dute atzean. Nafarroako Gobernuak etxebizitza eredu hori sustatu nahi du, eta bidea zabaltzen hasia da jada: Etxebizitza Kolaboratiboen Foru Legearen aurreproiektua prest dago. Aurreproiektua ikusgai da Nafarroako Gobernu Irekiaren webgunean, eta hartan, herritarrek aukera izanen dute legeari ekarpenak egiteko martxoaren 22ra arte.

Nafarroan ez zegoen motaezaugarri, erahorretako etxebizitzak arautzeko legerik. Katalunian eta Europako beste zenbait herrialdetan indarrean diren arauak hartu dituzte eredutzat. EskandinaviakoEuropako Iparraldeko herrialdeak, Eskandinaviar penintsulan daudenak: Suedia, Norvegia eta Finlandia. Penintsulan ez egon arren, Danimarka ere herrialde multzo horretako partetzat jotzen da. herrialdeetan, esate baterako, oso hedatua dago etxebizitza kolaboratiboen eredua. Egungo ereduen alternatiba bat da: eskuragarria, komunitarioa eta espekulaziotikSalerosketa mota bat, irabazi azkarra helburu duena; besteak beste, etxebizitzak erasotea handik tarte batera garestiago saltzeko. aldendua.

Zer dira etxebizitza kolaboratiboak?

Lege aurreproiektuan irakur daitekeenez, zenbait etxebizitzak osatutako eraikinak edo eraikin multzoak dira, eta kooperatibaclosepertsona talde batek sortutako erakundea: jabetza bazkideena da, eta kudeaketa, demokratikoa. Denen artean hartzen dira erabakiak. bati dagokio haren titulartasuna. Kooperatiba horren partaideek «erabilera eskubidea» dute. Hots, ez dira eraikinaren jabeak, baina eskubide osoa dute han bizitzeko eta eremu eta zerbitzu komunak erabiltzeko. 

Zer ezaugarri dituzte etxebizitza kolaboratiboek?

Batetik, erabilera pribaturako eremuak eduki behar dituzte, eta, bestetik, guztiek erabiltzeko tokiak: sukaldea, jangela, baratzea edo lorategia, osasun zerbitzuak, gimnasioa, liburutegia, garbitegia... Eremu horietan, «zerbitzu eta jarduera kolaboratiboak» eginen dituzte kooperatibistek, aldez aurretik sinatutako itunean zehaztutakoaren arabera. Kooperatibak ezinen du irabazi-asmorik izan.

Zenbat modalitate daude?

Nafarroako Gobernuak hiru eredu zehaztu ditu lege aurreproiektuan: adinekoentzako etxebizitza kolaboratiboak; landa eremuetako etxebizitza kolaboratiboak —baserriak eta bestelako eraikin historikoak birgaitzeko closezaharberritzekomodua emanen du modalitate horrek, —; eta elkarlaneko etxebizitza eskuragarriak, «lurzoru publikoan sustatuak eta etxebizitza babestuaren closeetxebizitza bat eskuratzeko zailtasunak dituzten norbanakoentzat egindako etxebizitzakerregimenari lotuak».

Noiz onartuko dute legea?

Nafarroako Gobernuaren asmoa da prozesua aurten burutzeacloseamaitzea. Lege aurreproiektua Nafarroako Gobernu Irekia webgunean dago ikusgai, herritarrek ekarpenak egin ditzaten. Horiek bilduta, behin betiko testua ondukocloseosatuko, egingo du Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiken Departamentuak, eta parlamentura igorri, tramitazioa hasteko.