Beroaldiei aurre egiten hasi

Iñaki Petxarroman |
  • 287 hitz
  • Albistea entzun

Oraindik udaberria zela Euskal Herrian izaniko bero boladei buruz idatzi du analisia Iñaki Petxarroman kazetariak. Klima aldaketaren ondorioz Nafarroan izaniko sute larrien gisakoak gehiagotan gertatzeko arriskua dagoela eta, agintariei neurriak hartzen hasteko eskatzen die. 

Ezohiko moduan eta ohi baino goizago jo du muturreko beroaldi batek Euskal Herria. Ez da ezohikoa 40 gradu inguruko tenperaturak izatea ekainean, eta bakanak dira horren goiz eta hainbeste egunez segidan halakoak eman dituzten iraganeko bero boladak.

Zientzialariek esan dute egunotako beroaldiaren atzean klima aldaketa dagoela. Eta jakinekoa da etorkizunean are eta gehiago izango direla antzeko muturreko fenomenoak. Klima Aldaketarako Gobernuarteko Adituen Taldearen (IPCC) 6. ebaluazio txosteneko bigarren atalak puntuz puntu aztertu zuen zer ondorio izango dituen klima aldaketak hurrengo hamarkadetan, tenperatura 1,5 gradu igo edo 3,2... Izan ere, aipatzekoa da kontu bat: klima aldaketaren ondorioak begi bistan baditugu ere, munduaren batez besteko tenperatura 1,1 gradu igo da industria aurreko garaiarekin alderatuta.

Egungo berotegi gasen isurketen erritmoak eta kantitateak berdin jarraituz gero, mende bukaeran 3,2 graduko berotze bat gertatuko dela iragarri dute zientzialariek. Don't Look Up filmean bezala (Ez begiratu gora), ez ikusiarena egin nahi izan diote agintariek klima aldaketa antropogenikoacloseGizakiek eragiten duten zerbait, batez ere ingurumenean.ren ebidentziari, baina gaur egun ia inork ez du ukatzen halakorik: ondorioak agerikoak direlako. 

«Ez ikusiarena egin nahi izan diote agintariek klima aldaketa antropogenikoaren ebidentziari, baina gaur egun ia inork ez du ukatzen halakorik: ondorioak agerikoak direlako».

Indiak martxotik jasan duen beroaldi itzelak ondorio latzak izan ditu gari uztan, eta esportazioak debekatu ditu, bertakoen kontsumoa bermatzeko asmoz. Ukraina eta Errusiarekin batera munduko gari esportatzaile nagusietako bat izanik, munduaren elikadura segurtasuna kolokan dago aurten, bereziki Afrikako adarreko herrialdeetan eta haien ingurukoetan, non lehortea gogor jotzen ari den. Aspaldiko sikatecloseLehorte.rik latzenak  dituzte Kalifornian eta Europa hegoaldean. Txina erdialdean, 40 gradutik gorako tenperaturak espero dituzte egunotarako. AEBetan ere alertan daude muturreko beroengatik, eta eurite gogorrek kalte handiak egin dituzte Yellowstone parkean.

«Munduaren elikadura segurtasuna kolokan dago aurten, bereziki Afrikako adarreko herrialdeetan, non lehortea gogor jotzen ari den».

Euskal Herrian bertan, baliteke beroaldiaren ondorioz %20 murriztea zereal uzta. EHNE eta UAGN nekazari sindikatuek ohartarazi dute XXI. mendeko uztarik txarrena izango dela aurtengoa, asteak irauten ari den bero tematiacloseEgoskorra, gogorra.ren eraginez.

Komeni da, alarmismorik gabe, alarmak martxan jartzea. IPCCren 6. ebaluazio txosten horrek oso ohar argiak ematen zituen Iberiar penintsularen desertifikazio arriskuez eta beroaldiek izan ditzaketen ondorioez. Berotzea 3 gradukoa balitz, Euskal Herriaren inguru geografikoan urtean gaur egun baino 20 bat egun gehiagotan izango dira 35 gradutik gorako tenperaturak, eta estres termikoaren ondorioak latzagoak izango dira ingurumenean eta  osasunean.

«Berotzea 3 gradukoa balitz, Euskal Herriaren inguru geografikoan urtean gaur egun baino 20 bat egun gehiagotan izango dira 35 gradutik gorako tenperaturak».

Mediterraneotzen ari den klima batera egokitzeko plangintzak hartzen hasi beharko lukete erakunde guztiek. Ez bakarrik isurketak gutxitzen hasteko —hori presazkoa da, jakina—, baizik eta gizarteen erresilientziacloseEgoera zail bati aurre egiteko gaitasuna. bermatzeko, gero eta ohikoagoak izango diren beroaldietara egokitzeko. Bide horretan, hiriguneetan bereziki, gune berdeek duten garrantziaz jabetzea garrantzitsutzat jo dute adituek. Zuhaitzen itzalpeetan tenperaturak 10-15 gradu txikiagoak izaten dira porlanezko eremuetan baino. Eraikinen isolamenduari eta kaleen antolaketari ere gehiago erreparatu beharko litzaieke, eta kalteberakcloseAhulak, zaurgarriak. diren herritarren sektoreak babesteko osasun eta zaintza estrategiak zehaztu, baso suteak prebenitzeko baliabide gehiago jarri. Zeresanik ez, ur zikloen garrantziaz jabetu eta hura aitortu, gizakien kontsumorako ez ezik, ekosistema biziak iraunarazteko.

Gogoeta horiek egiten hasi behar da, hurrengo beroaldiaren zain geratu gabe. Aintzat hartuta, gainera, uda, egutegiko uda, etzi hasiko dela Euskal Herrian.

Jatorrizko artikuluak