Zabalik da Berria Ikasgela sariketan parte hartzeko epea

  • 162 hitz

BERRIA Ikasgelaren III. Sariketa da aurtengoa, eta bertan parte hartzeko epea irekita dago martxoaren 27ra arte. Parte hartu nahi dutenek ikasgela@berria.eus helbidera igorri ditzakete euren lanak, gaurtik.

Gazteen III. Ikasgela Sariketan parte hartzeko epea zabalik dago gaurtik martxoaren 27ra arte. Hemen aurki dezakezu sarian parte hartzeko beharrezko informazio guztia. Gasteizko Mendebaldea institutuak irabazi zuen iazko sariketa, eta haiek grabatu dute sariketaren aurtengo spotcloseIragarkia.-a. 

«Gazteok badugu zer esan, komunikatu eta idatzi». Mezu argi bat entzun daiteke spot-aren hasieran; eta bi are argiago entzun daitezke jarraian: «Baina gure hitzen bidez kontatu nahi dugu mundua»; «Zuk ere ziur baduzula zer kontatu». DBHko 4. mailako ikasleak ari dira hizketan. Ikastetxean urtero egiten duten aldizkariko testu bat aurkeztu zuten iazko sariketara. Eta baita saria irabazi ere. Sariketaren helburua gazteek aktualitateari, inguruari eta munduari buruz dituzten askotariko ikuspegiak ikusaraztea da, eta Gasteizko nerabeok aisialdirako dituzten aukera eskasak salatu zituzten euren lanean. 

Ikastetxera egunero moduan joan badira ere, Mendebaldea institutuko zenbait ikaslek bazekiten gaurko eguna apur bat berezia izango zela eurentzat. Iaz kazetari lanetan aritu ziren, eta, orain, ofizioaren beste aldea ezagutzeko aukera izan dute. Haizea Garcia eta Carla Tejerina ikasleak eta Garbiñe Agirre irakaslea izan dira horretan aritu diren lehenengoak. Serio-serio eseri dira kameren aurrean. Mikrofonoak ongi dabiltzala egiaztatu, eta aurrera. Ez diete luze iraun hasierako keinu serioek, laster agertu baitira lehen irribarreak.

Iazko esperientzia kontatzeari ekin diote. Tejerinak azaldu du ikasgelan kazetaritza lantzeak eta sariketan parte hartzeak beste modu batera ikasten lagundu ziela: «Idazten ikasteko esperientzia ikaragarria izan zen». Aldizkari bat egiten dute institutuan, eta, BERRIAren sariketaren berri izan zutenean, bertan parte hartzea adostu zuten ikasleek. Aldizkariko artikulu bakarra hautatu behar izan zuten idatzitako askotariko gaien artean: amodio aholkuak, hiriko influencercloseSare sozialetan edo kanal digitaletan bere iritziak eman eta gizartean eragin handia duen pertsona. bati egindako elkarrizketa...

Guztien artean, N proiektua hautatu zuten. Garciak aitortu du bere ideia izan zela Gasteizko nerabeek aisialdirako duten leku falta salatzea, eta Agirrek adierazi du ikasle guztiak sutsukicloseIrmo, sendo... parte hartu zutela salaketa horretan: «Guztiek zuten zer esana».

Sariari buruz ere mintzatu dira. Eta orduan irten zaizkie irribarre gehienak. Izan ere, Hontza Extrem abentura parkera joan ziren ikaskideak (Otxandio-Oleta, Bizkaia-Araba), eta nabarmena da oroitzapen onak dituztela. Ez zuten soilik ikasleek ongi pasatu; Tejerinak aitortu du irakasle batzuk ere oso gustura ibili zirela: «Gure tutoreak guk baino hobeto pasatu zuen. Gu baino trebeagoa zen!».

Garcia beste plano batzuk grabatzera joan da, eta, bitartean, ikastetxeko areto gelan geratu dira Agirre eta Tejerina. 

Eta hantxe dago Garcia eraikinaren sarreraren eta irakasle bulegoaren arteko korridorean barrena plano bat grabatzeko ahaleginak egiten. Azkenean, «bai, aupa!», entzun da pasilloaren beste puntatik. Tejerinarengana hurreratu, «goazen, jolas ordua da-eta laster» esan, eta euren ikasgelarantz abiatu dira, hamaiketakoaren bila edo. Eta handik gutxira, txirrina entzun da, atsedenaldiaren mezua gela guztietara hedatzeko.

Beste baten txanda da orain. Eskaileretan gorantz abiatu dira, eskaileretan beherantz jolastokira korrika zihoazenen korrontearen aurka. Zarata zela-eta lan nekeza izango zela pentsatu badute ere, nahikoa izan du pare bat aldiz grabatuta.

Eta azkenean, amaitu dute grabaketa. Txukun geratu dela iritzi diote denek. Jada ikusgai da bertan grabatutakoa. Aurtengoak badu berritasunik: aurten bi sari banatuko dituzte. Lehenengo saria, iaz bezala, Hontza Extrem abentura parkerako sarrerak izango dira. Bigarren saria lortzen dutenei podcastak grabatzeko tailerra emango diete BERRIAko ikus-entzunezkoen taldeko kideek.

Edukiari dagokionez, edonolako testuak bidal daitezke: albisteak, gertaerak, erreportajeak, kronikak, elkarrizketak eta iritzi artikuluak. Idatzizko testuak, audioak nahiz bideoak izan daitezke. Gazteen galderak eta eztabaidak jorratzen dituzten komunikazio lanei tokia egitea da xedea. Ikasgelan egindako testu bakoitzari azalpen testu bat gehitu behar zaio, eta ikasgela@berria.eus helbidera bidali.

Jatorrizko artikuluak