Energia berriztagarriek ikatza gainditu dute argindarra sortzeko iturri gisa

Lehen aldiz munduan, energia iturri berriztagarrietatik ikatzetik baino argindar sorkuntza handiagoa izan da aurten. Mugarri garrantzitsua da, baina ikatzaren erabilera oraindik ere oso handia da.

Munduan, lehen aldiz, ikatza baliatuz baino elektrizitate gehiago ekoizten da haizearen, eguzkiaren eta beste iturri berriztagarricloseNaturan sortzen diren eta agortu ezin diren energia iturriak; ura, haizea eta eguzkia, besteak beste. batzuen bidez. Argindarraren %34,3 ekoitzi da iturri horien bitartez, eta %33,1 ikatzaren bitartezcloseIkatza erreta.. Atzera bueltarik ez duen mugarricloseInflexio puntua. garrantzitsua da energiaren sektorearentzat: aurtengo lehen seihilekoan energia berriztagarriekin soilik erantzun ahal izan zaio argindar eskariaren hazkundeari, eta, ondorioz, sektorearen emisioek ez dute gora egin. Ember think tankcloseGogoeta taldea edo ideia laborategia. -ak eman ditu datuak.

Ikatzak 50 urte baino gehiago zeramatzan munduan elektrizitatea eskuratzeko iturri nagusia izaten. Oraindik ere erregai fosilcloseMilioika urtetan desegindako eta lur azpian gordetako materia organikotik sortutako energia iturria. Berriztagarria ez bezala, agortu egiten da, eta, gainera, karbono dioxidoa isurtzen du, hau da, munduak bizi duen klima aldaketaren eragile nagusia. horri esker ekoizten da munduan kontsumitzen den argindarraren herena, baina aurrea hartu diote energia berriztagarriek. 

Aldaketaren eragile nagusia energia fotovoltaikoacloseEguzkiaren argi energia eraldatuta sortutako energia. da. Izugarri hedatzen ari dira mota horretako zentralak, eta haiekin soilik erantzun ahal izan zaio energia kontsumo eskariaren hazkundearen %83ri. Gaur egun, munduan ekoizten den argindarraren %8,8k dauka jatorri fotovoltaikoa, baina oso azkar ari da zabaltzen.

Teknologia hori asko merkatu da, eta zenbait herrialdek inbertsiocloseDirua jartzea. handiak egin dituzte. Txina da nagusi: munduan energia fotovoltaikoak izan duen hazkundearen %55en erantzule da Asiako erraldoia. Joera hori, gainera, goranzkoa izango da aurrerantzean ere, zentral fotovoltaikoak eraikitzeko proiektu mordoa baitaude martxan munduan; asko, hazten ari diren herrialdeetan: Pakistanen, Hegoafrikan, Nigerian, Egipton...

Oraindik ere Txina da munduan gehien berotegi gascloseErregai fosilak erreta sortzen den gas kutsakorra, klima aldaketaren eragile dena: karbono dioxidoa eta metanoa dira horietan nagusiak. gehien isurtzen duen herrialdea, baina agerikoa da aurrerapausoak ematen ari dela. Ikerketak dioenez, energia berriztagarrien hazkundearen arduradun nagusia da, Indiarekin batera. Txinak energia berriztagarriekin soilik egin ahal izan dio aurre argindar eskariaren igoerari, eta %2 murriztu du ikatzarekin funtzionatzen duten zentral termikoen ekoizpena. Indiak ere %3,1 murriztu du ikatzaren erabilera.

Ameriketako Estatu Batuetan eta Europako Batasunean, berriz, kontrakoa gertatu da urteko lehen erdian. Azken hamarkadan asko murriztu da ikatzaren erabilera mendebaldeko herrialdeetan, baina elektrizitatea geroz eta beharrezkoagoa da datuen zentro erraldoiencloseDatuak biltegiratzeko, kudeatzeko eta hedatzeko erabiltzen diren instalazio fisiko handiak dira, ezinbestekoak Interneteko eta sareetako zerbitzu askoren funtzionamendurako. eta industriaren eskariari eusteko.

AEBetan %30 egin du gora energia fotovoltaikoak, baina %2 soilik eolikoakcloseHaize erroten bidez sortutakoa., eta ikatzaren bidez %17 gehiago ekoiztuta erantzun behar izan diote eskariari. EBk, berriz, gasa erabili du nagusiki eskariari aurre egiteko. Sektore elektrikoaren emisioek %4,3 egin dute gora AEBetan, eta %4,8 EBn.

Ondorio modura, txostenak dio garai erabakigarria dela oraingoa. Baieztatu du energia berriztagarriek lortu dutela jada sektorearen emisioen gorakada etetea, agerian geratu dela ikatza ez dela ordezkaezina, eta, oraingo erritmoarekin jarraituta, litekeena dela energia fotovoltaikoa izatea munduan elektrizitate gehien sortzen duen iturria hamarkada hau amaitzerako.