'Bizkarsoro' filma, herrietan ikusgai

  • Albistea entzun

«Euskararen aurkako jazarpenaren eta euskaldunen bizitzeko gogoaren historia» kontatzen du Josu Martinezek zuzendutako filmak. 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma.

Filma «Euskal Herri osoko ahalik eta herri gehienetan proiektatzea» dute helburu.

Ipar Euskal Herrian film bat euskaraz egitea ezinezkoa dela esan bazioten ere, Josu Martinez zuzendaria ziur zegoen bere helburuaz. Eta bost urteko prozesu baten ondoren, Bizkarsoro filma estreinatu dute Euskal Herriko zazpi lurraldeetan.

Bizkarsoro filma 2023ko Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten, lehendabizikoz. Filma egiten parte hartu du Gotzon Barandiaran idazleak, eta, hark azaldu duenez, «oso testuinguru jakin eta esanguratsu batean» izan zen estreinaldi hori, «2023a euskararentzat eta euskaldunontzat oldarraldicloseErasoaldi.
urtea» izan delako: «Gure eskubideen aurkako etengabeko oldarraldi judizial bat».

  • ‘Bizkarsoro’ filmaren aurkezpena Donostiako 71. Zinemaldian. Baigorritik autobusean joan ziren filmean parte hartu duten hainbat herritar. BERRIA

Filma herriz herri eskaintzen hasi dira orain. Filmaren emanaldi bakoitzean solasaldi bat ere eskaini nahi dute egileek, Barandiaranek adierazi duenez: «Nahi dugu, proiekzioen ostean, dinamizatucloseGidatu.
tako solasaldiaren bidez, euskaldunok gai honi buruz hitz egin dezagun». Egileek uste dute «oso garrantzitsua» dela Euskal Herriko historiari eta orainari buruz mintzatzea, euskarak pairatzen duen oldarraldia ulertzeko eta ezagutarazteko. Filma «Euskal Herri osoko ahalik eta herri gehienetan proiektatzea» dute helburu.

«Nahi dugu, proiekzioen ostean, solasaldi dinamizatuen bidez, euskaldunok gai honi buruz hitz egin dezagun».

Gotzon Barandiaran (idazlea eta filmaren egileetako bat)

«Herri zinema»

Bizkarsoro fikziozko herria da, baina, «Euskal Herriko edozein herri izan daiteke». Bai Martinezek eta bai Barandiaranek uste dute Euskal Herriko edonor identifikatuta senti daitekeela filmeko pertsonaiaren batekin edo egoeraren batekin: «Euskaraz bizitzeagatik jazarriakclosePertsegituak.
izan diren euskaldun guztiak dira bizkarsorotarrak».

Filmak erakusten du Bizkarsoro herrian gertatzen den «izugarrizko aldaketa» bat. Mende hasieran, euskaldunak gehiengoa dira, eta mende bukaeran, gutxiengo eta gaizki ikusiak. Existitzen ez den herri honetan erakutsitakoa Euskal Herriko herri askotan gertatu zen.

Martinezek sakondu du gaur egungo euskararen egoeran, eta filmarekin lotu du: «Uste dut oraindik euskaldunok ez dugula nahikoa kontatu». Zuzendariak ziurtatu du euskarak urteetan pairatucloseJasan.
dituen oldarraldiak eta zapalkuntza kontatu behar direla, bistan jarri behar direla. Horretarako, film hau tresna egokia da, zeren eta bertan erakusten diren istorioak «ahozko eta idatzitako testuetan oinarritutakoak» dira.

Ia film osoa Baigorrin grabatu dute, eta herritarren laguntza jaso zuten egileek. 200 herritarrek baino gehiagok hartu dute parte filmaketan.

Ia film osoa Baigorrin (Nafarroa Beherea) grabatu dute, eta egileek herritarren laguntza jaso zuten. 200 herritarrek baino gehiagok hartu dute parte filmaketan, eta horri esker izan da posible lana amaitzea, zuzendariak aitortu duenez. BERRIAren laguntza ere izan du. Bizkarsoro ekoitzi duen taldeak ziurtatu du filma «herri zinema» dela, herritik jasotako laguntzagatik.

Jatorrizko artikuluak