Cristina Calderon azken jagan hiztuna hil da

  • 64 hitz
  • Albistea entzun

Otsailaren 16an hil zen, 93 urte zituela, Txilen. Jaganak Suaren Lurraldean bizi dira, Txile eta Argentina hegoaldean, eta, oraindik ere ehunka batzuk geratzen diren arren, haien hizkuntzan egiten duenik ez da dagoeneko.

Jaganaren azken hiztuna izateaz gain, haren defendatzaile sutsua zen Cristina Calderon. Txileko Kultura eta Arteen Kultura Kontseiluak bizi den ondare izendatu zuen Calderon 2009an. 1928an jaio zen, Villa Ukikan, Puerto Williamsetik gertu, eta han bizi izan da beti; saskigile izan zen. 9 urte izan zituen arte ez zuen ikasi gaztelera, baina Txileko agintariek ia galarazi egin zuten hizkuntza XX. mendean, eta transmisioa eten egin zen.

Zazpi seme-alaba izan zituen Calderonek, eta, alabak azaldu duenez, herri indigenek Txilen jasaten duten arrazakeriaren eta bazterkeriaren eraginez, ez zien jagana irakatsi.

Zazpi seme-alaba izan zituen Calderonek, eta, Lidia Gonazalez Calderon alabak azaldu duenez, herri indigenek Txilen jasaten duten arrazakeriaren eta bazterkeriaren eraginez, ez zien jagana irakatsi. «Orduan denek hitz egiten zuten jaganez, baina hiltzen hasi ziren, eta ni bakarrik geratu nintzen. Haurrek ez zuten ikasi nahi izan. Lotsa zuten. Zuriek barre egiten zieten», aitortu zuen Calderonek El País egunkarian.

Calderonek zioen 2003an Ursula ahizpa hil zenetik ez zuela norekin jaganez hitz egin. 2012an Emelinda Acuña hil zenetik, bera izan da azken hiztuna. Hura ere hil da orain. Baina hizkuntza ez da erabat galdu, hil aurretik Calderonek eta Cristina Zarraga bilobak hiztegi bat eta jaganen kondaira liburu bat egin baitzituzten. Eta, orain, Lidia Gonzalez alabak hizkuntza berreskuratzeko deia egin du azken hiztunaren heriotzan.

Calderonek zioen 2003an Ursula ahizpa hil zenetik ez zuela norekin jaganez hitz egin. 2012an Emelinda Acuña hil zenetik, bera izan da azken hiztuna.

Jaganerak 34.000 hitz ditu, eta itxaropenerako mezu bat utzi du Calderonen alabak sare sozialetan. «Haren heriotzarekin linguistikoki jakintza enpiriko oso baliagarria joan bada ere, hizkuntza erreskatatzeko eta sistematizatzeko aukerak hor daude. Baita gure kulturaren defentsaren aukera ere». Txilen konstituzio berri bat idazten ari den biltzarrean jagan herriaren ordezkaria Lidia Gonzalez Calderon.

Jatorrizko artikuluak