Egunkariak eta aldizkariak saltzen dituzten kioskoak desagertzen ari dira hirietan

Aro digitalean, paperezko egunkari eta aldizkariak gero eta gutxiago saltzen dira, eta ondorioz, kioskoak ere desagertzen ari dira. Bilbon hamahiru daude, eta Donostian sei.


«Lehengoan, Bartzelonako bisitari batzuk kioskoari argazkiak egiten aritu ziren, hango hirietan ez dagoelako halakorik». Iciar Escudero Donostiako Bulebarreko kioskoko langilea ari da hizketan. Orduantxe pertsona bat gerturatu zaio, egunkaria erostera. «Palman ere ez dago kioskorik, kendu egin dituzte», erantzun dio.

Joera bat da: kioskoak ixten ari dira. Bilbon hamahiru baino ez dira geratzen; Donostian bederatzi zeuden, baina azken bost urteetan hiru itxi dituzte; beraz, sei baino ez dira geratzen. Escuderok zehaztu duenez, utzitako negozioak berriro abiaraztea ez da samurra izaten: «Udalak, banatzaileek eta editorialek jartzen dituzten baldintzak betetzea ezinezkoa da gaur egun».

Banatzaileek diru asko eskatzen dute eta udalari ere kuotacloseKopuru batetik beste bati dagokion zatia ordaintzea bat ordaindu behar diote eremu publikoan egoteko lizentziarencloseUdalek ematen duten baimena truke. «Gaur egun prentsatik bizi ahal izateko, asko saldu behar da, eta jartzen dizkiguten baldintzak asko saltzen zen garaiko berberak dira». Kioskoek, egunkariak eta aldizkariak salduta, %22 inguruko irabazi marjinacloseProportzionalki eramaten duten irabaziaren tartea daukate.

Txikleak, kromoak, oroigarriak...

Horrexegatik paperezko egunkariak eta aldizkariak ez ezik, bestelakoak ere saltzen dituzte kioskoetan: txikleak, kromoak, oroigarriak... Prentsaren salmenta nola edo hala osatzen saiatzen dira. «Aldizkariak gehiago saltzen dira daramaten jostailuagatik, aldizkariarengatik beragatik baino», dio Escuderok erdi txantxetan. Eguna garraio publikoko Mugi txartelak kargatzen ematen dutela gaineratu du, baina txartelen irabazi marjina %1ekoa bakarrik da; ez da oso errentagarria.

Udalek ez dute nahi kioskoek joera hori hartzerik; aurrerantzean ere halakoen jarduera nagusia egunkariak saltzea izan dadila nahi dute, eta ez janaria, tabakoa eta oroigarriak saltzea. Escuderoren hitzetan, baina, prentsa idatziari hamar eta hogei urte artean geratzen zaizkio. Kioskoen desagertzea negozio baten desagertzea baino askoz ere gehiago dela nabarmendu du: «Jende askorentzat, eta bereziki zaharrenentzat, erreferentzia puntu bat da kioskoa, bai eta errutinarencloseEguneroko ohituren.  parte ere».

Fotokopiatu eta eskaneatu

Mari Carmen Beloki Donostiako Amara Berri auzoko B&S paper dendako saltzailea da. Berak ere argi dauka: Internet dela-eta lehen baino egunkari eta aldizkari gutxiago saltzen dituzte nabarmen, eta horregatik itxi dituzte paper denda ugari. Hala ere, haien negozioa beste gauza askotan oinarritzen da: liburuak eta eskolarako materiala saltzeaz gain, loteriarekin ibiltzen dira. Mugi txartelak kargatzen ere bai. Eta badago beste negozio bat: paketeena. Bertan pilatzen dituzte paketeak bezeroak hartzen dituzten arte.

Papertegi horretan, ez dute fotokopiarik egiten, eta koadernaketekin ere ez dira aritzen, baina hor ere etorkizun oparoacloseemankorra, ugaria... du paperak. Donostian, esaterako, Urbieta kaleko Copia Colorren lanez gainezka ibiltzen dira asteko edozein egunetan, eta Amarako Copygross dendan eta Antiguako kopia dendan ere bai. Bizirik dago oraindik ordenagailuko apunte eta dokumentuak paperean edukitzeko beharra, eta paperean dagoena eskaneatu eta formatu digitalera pasatzeko zerbitzua indarra hartzen ari da.

Jatorrizko artikuluak