Tere Saez: «Indarkeria bikarioak bizi osoko zigorra eragiten die emakumeei»

  • Albistea entzun

Saez Lizarrako Berdintasun teknikari izan da urteetan, eta gertutik izan du Urbasako hilketa matxistaren kasuaren berri.

Indarkeria bikarioko kasua dela egiaztatuko balitz, hamabi lirateke 2003tik Euskal Herrian bortxa matxistaren ondorioz hildako haurrak.

Estellerrian (Nafarroa) samin handiko egunak dira hauek, amak Mateo Apestegi umearen desagerpena salatu eta haren gorpua agertu zenetik. Guardia Zibilaren helikoptero batek aurkitu zituen haurraren eta haren aitaren gorpuak, Urbasan, Ubabako amildegian, eta autopsiak baieztatu zuen aitak salto egin zuela 7 urteko semeari helduta.

Babes keinu ugari adierazten ari zaizkie amari eta senideei. Gauzak horrela, ehunka lagun elkartu ziren azaroaren 8an Lizarran haurraren hilketa gaitzesteko, eta salatzeko indarkeria bikariocloseEmakume bati min egin nahian seme-alaben kontra erabiltzen den indarkeria.
ko kasu bat dela.

Tere Saez Lizarrako Berdintasun teknikari izan da urteetan, eta gertutik izan du Urbasako hilketa matxistaren kasuaren berri:

 «Indarkeria bikarioaren definizio perfektua da»

Espainiako Berdintasun Ministerioak onartu du Urbasakoa hilketa matxista izan daitekeela. Zer uste duzu?
Denok genekiena berretsi du erabaki horrek. Ikusi besterik ez dago noraino joan zen gizona semearekin, non amilducloseToki garai batetik behera erori edo bota.
ziren eta noiz gertatu zen: amaren urtebetetze egunean. Oso argi dago: dibortzioa onartu ez, eta muturreko sufrimendua eragin nahi izan zion. Indarkeria bikarioaren definizio perfektua da.

Zeintzuk dira indarkeria bikarioaren ezaugarriak?
Emakumeari neurririk gabeko sufrimendu bat eragin nahi izatea. Bortxa matxistaren motarik krudelena da: bizi osorako kondena bat ezartzen dio. Indarkeria bikarioaren biktimak ez dira sekula osatzen. Nola gaindituko du dolu hori? Nola ez da errudun sentituko? Ordura arte hartu dituen erabaki guztiak auzitan jarriko ditu, eta pentsatuko du bere errua dela.

«Indarkeria bikarioaren biktimak ez dira sekula osatzen. Nola gaindituko du dolu hori?»

Tere Saez (Berdintasun teknikaria)

Zer egin behar luke administrazioak orain?
Biktimari dolumincloseNorbaiti bere doluan egiten zaizkion atxikimenduzko erakutsiak.
ak emateaz harago, beharrezko dituen baliabide guztiak eta arreta psikologiko osoa eman beharko lizkieke, batetik, semea galdu berri duen ama horri, eta, bestetik, hilketa matxistak apurtutako bi familiei. Eta ez orain soilik: behar bezainbeste denboraz. Baliabide publikoak ezinbestekoak dira.

Lizarrako Mugimendu Feministak esan du ardurak eskatu behar direla. Bat zatoz?
Erabat. Izugarria iruditzen zait seme-alabak bere ardurapean hartzeko gai ez den gizon bati zaintza ematea. Kasu honetan, gainera, baziren zantzucloseGertakari bat adierazten duen seinale edo aztarna.
batzuk, bi urteko banaketa prozesu gatazkatsu baten ostean. Erantzukizuna, jakina, ez da emazte ohiarena: egoera hau baimendu eta normaltzat jo duen administrazioarena baizik.

«Izugarria iruditzen zait seme-alabak bere ardurapean hartzeko gai ez den gizon bati zaintza ematea»

Tere Saez (Berdintasun teknikaria)

Zergatik gertatzen dira halakoak?
Orain arte indarkeria bikarioari ez ikusi egin zaiolako, oro har. Askok ukatu egiten dute oraindik, eta bortxa mota hori salatu duten emakumeak gutxiesteko joera dago: haurrak gehiegi babesten dituztela, esajeratuak eta histerikoak direla, senarraren bizitza hondatu nahi dutela eta seme-alabak kendu nahi dizkietela... Denetarik esan izan zaie.

Jatorrizko artikuluak