Elizetako ezkilak, ezkiloiak eta kanpaiak, lapurren jomugan
Lapurrek kanpaien metala dute helburu. Brontzezkoak dira gehienak, eztainuaren eta kobrearen nahasketa. Adituen arabera, babestu beharreko ondarea dira.
Ez dira soilik tamaina eta pisua: metalaren distira, forma dotorea, inskripzioak, apaingarriak... Eta soinua bera. Kanpaiak ondarea badira, horregatik guztiagatik dira. Zuiako (Araba) Oroko santutegiko kanpaietako bat urrian desagertu zen. Entzun ez zenean ohartu ziren falta zela. Kanpaia lapurtu egin zuten.
Gipuzkoan ere beste lau desagertu dira azkenaldian. Soraluzeko Txurruka auzoko San Inazio ermitako kanpaia eta Elgetako Asentzio ermitakoa 2023an desagertu ziren; Eibarko bi ermitatakoak iaz ebatsi zituzten: San Salbadorkoa, azaroan, eta Santa Kurutzekoa, abenduan. Lapurrek kanpaien metala dute jopuntuan; izan ere, burdinazko kanpaiak ere badira, baina gehienak brontzezkoak izaten dira. Eta brontzea zera da: eztainuaren eta kobrearen nahasketa —%80 inguru izaten da kobrea, eta %20 inguru eztainua, eta, brontze motaren arabera, beste elementu gehigarri batzuk izan ditzake, zinka, beruna...—.
Kobrezko kableak ere ostu egiten dituzte, %99ko purutasuna daukatelako. Kobre kilo bakoitzagatik zazpi euro ordaintzen ari dira orain, brontze kiloagatik bost euro. Oroko santutegian ostucloselapurtu, ebatsi zuten kanpaiak tona closemila kiloerdi inguru kobre zuen. Goizeko ordu txikietan bertaratu ziren, kamioi batekin eta garabi batekin.
Aitor Loizaga kanpai jotzaileak argi du baztertutako tokiak aukeratzen dituztela lapurreta egiteko, hau da, populazioclosebiztanle kopuru txikikoak: «Norbait konturatzen denerako, desagerrarazia dago jada». Gero eta meza gutxiago dagoenez, tenplu asko zarratuta closeitxitaegoten dira egun gehienetan, eta jende gutxi ibili ohi da haien inguruan. Adituaren irudiko, kanpaiak «nahiko ahaztuta» daude oro har, batik bat kanpai joleak closekanpaiak jotzeko lanbidea dutenakdesagertu eta prozesu hori automatizatzen hasi zirenetik —1940ko eta 1960ko urteetan, gehienbat—.
Bizkaian Loizaga da kanpaiak eskuz jotzen dituen bakarra: Bilboko Gizakunde elizan aritzen da domekerocloseigandero eta jaiegunetan. Haren hitzetan, arreta handiagoa beharko lukete kanpaiek; izan ere, oparoa eta askotarikoa da euskal kanpaien bilduma. Bizkaikoak aztertu ditu hark; lurralde horretan 1.188 daude guztira. Gehienak XIX. eta XX. mendeetakoak dira, baina badira XVI. mendekoak ere: Erandion 1520. urte inguruko bat dago, eta Ziortza-Bolibarren, 1558ko bat.
Informazioa helarazteko
Ondare horrek duen balioa kontuan hartuta, adituak uste du garrantzizkoa dela kanpaiak katalogatzeacloseEuren ezaugarrien arabera sailkatzea eta dokumentu batean batzea.. Loizagak berak lan horretan dihardu: apuntatzen du zer brontze mota daukan kanpai bakoitzak, zer garaitakoa den, grabatuta dauzkan hitzak eta figurak jasotzen ditu —landareak, gurutzeak, santuak...—, baita egiten duten soinua ere.
Kanpaiak, izan ere, informazioa helaraztekocloseemateko, zabaltzeko erabiltzen ziren garai batean. Ez zen kode bera aditzen mezatara deitzen zutenean, edo kontzejuetaracloseNafarroan eta Araban existitzen den toki entitate bat da, udala baino eremu txikiagokoa., jaieguna zenean, ekaitzak uxatzeko jotzen zirenean. Kanpaien soinuaren bidez ere bereiz zitekeen hilberria gizona zen, emakumea, haurra, aberatsa edo xumea, abadea... Laino artean galdutako herritarrentzat gida gisa ere baliatzen zituzten, eta erabilera horrek bere erritmo propioa zeukan. Gaur egun, oso jende gutxik ezagutzen ditu kodeok, hirietan kasik isildu egin dira kanpaiak, eta herri txiki batzuetan baino ez dira geratzen behialakoclosegarai bateko, behinolako erabileren arrastoakcloseaztarnak.
motak
Ezkilak: Ehun kilo baino gutxiago izaten dituzte. Tronpetaren antzeko soinua izan ohi dute.
Ezkiloiak: Ehun eta hirurehun kilo artekoak dira. Soinu nabarmenago bat izaten dute.
Kanpaiak: Hirurehun kilotik gorakoak dira. Formaren arabera, erromatarrak edo ezkilonatuak izan daitezke: erromatarrak zuzenagoak izaten dira, handiagoak, eta soinu grabeagoa igortzen dute; ezkilonatuek figura kurbatuagoa dute, estilizatuagoa. Eliza handietan eta katedraletan, hainbat tamaina eta estilotako kanpai multzoak izaten dituzte. Euskal kanpaiei dagokienez, %80k dute soslai ezkilonatua, eta %20k erromatarra.
Jatorrizko artikuluak
-
Kanpaiak dituzte jopuntuan
Amaia Igartua Aristondo |
|