Jesus Alegriak Artazuko 1.581 hitz jaso ditu liburu batean, tartean leku izenak eta galzorian dauden esamoldeak. Desagertzen ari den mundu bati hitzak jarri dizkio.

Negu gorriko egun hotzak «aspel» edo «ospel» dira Artazun. Ilbeltzekocloseurtarrileko goiza halakoxea da, baina laiotzeancloseitzalean, ilunean dagoen kalexkan, une batez, eguzki printzak sartu dira. Jesus Alegria Armendariz (Artazu, Nafarroa, 1938) bi etxe artean dagoen kale estuan paratu da argazkirako. «Artazuko nire hitz kuttunena ermiñeta da».

Diccionario de términos y expresiones populares de Artazu-Navarra (Artazu-Nafarroako toki izenen eta esamolde herrikoien hiztegia) liburuan jaso dituen 1.581 hitzetako bat da ermiñeta, behinolakoclosegarai bateko hitzen alfabetoan bere kuttunenaclosegustokoena, baina, hitzez hitz, berbaz berba, elez ele, biografia moduko bat ere aletu du Alegriak.

Jesus Alegriaren eskua ageri da liburuaren azalean, arbela beltz batean klarion zuriz margotuta, eta behatz bakoitzean izen bat idatzita: txorro, piko, tallo, madera, piki. Haurtzaroko jolas baten izena da, baina ez da liburuan ageri den bakarra: bolinbanclosezabua ere aritzen ziren, eta errekan harriekin txipi-txapetan. «Hiru lagun ginen, eta hiru mosketariakcloseAlexandre Dumasen 'Hiru mosketariak' nobelaren pertsonaiak, literaturan ez ezik, marrazki bizidunetan eta filmetan arrakasta handia izan duena deitzen ziguten. Elizako paretan txiza zeinek egiten zuen gorago, horretara jolasten ginen, eta ezkutaketan, esku pilotan, kupelen uztai bat burdin hari batekin ibiltzen ginen ere, galtzada harrizko zolan, eta gero habiak botatzen genituen, erlauntzak lapurtzen genituen, txakurren buztanetan pertzakclosePoteak, eltzetxoak. lotzen genituen, eta elurra edo izotza zegoenean zaku bat hartu eta aldapatik behera botatzen ginen». Artazun teilatu hegalei rafe deitzen zaie, eta hantxe, habietan, txorikumeak ez ezik pistolak egoten ziren. 

36ko gerra bete-betean, herrian urte hartan jaio zen ume bakarra izan zen Alegria. Eta gerrek beti zeharkatzen dute jendearen bizitza: «Etxean behiak genituen, eta ez zitzaigun esnea falta izan. Ogia ere egiten genuen, beraz, eltzean esnea berotu eta hortxe sartzen genuen ogia, esnea xurgatu arte». Kandelagilearen etxean aritu zen lanean gerora: «Ez ziguten jornala ematen, bazkaria baino ez. San Jose egunez etxe dirudunetan bazkaltzera gonbidatzen zituzten etxe xumeetako mutikoak. Amek beti galdetzen ziguten ea zer jarri ziguten jateko, bereziki postrerako; natillak, bizkotxak...».

Otamenaren ordua

Eskolatik ateratzen zuten garia jotzeko. Angelusaren orduan, hamabietan puntu-puntuan, etenaldi bat egiten zuten. Otamenaren closehamaiketakoaren modukoaordua zen. Oroitzapenak etengabeak dira, latzak zein samurragoak: «Lehengusuek goizaldean esnatzen ninduten eta katazulotik sartzen ninduten, ukuiluko atalagacloseAtea itxita mantentzeko erabili ohi den segurtasuneko mekanismo bat, metalezko barra bat, askotan. irekitzeko, inor esna ez zedin. Txinurri deitzen zidaten, txikia nintzelako. Amonarekin egin nuen lo 14 urte izan arte». Ukuiluan ere egiten zuen lo txerriak erditu behar zuenean. Txerrikume guztiak titiari lotuta zeudenean, txerri emeak soinu berezi bat egiten zuen, kantu moduko bat. Alegriak zehatz-mehatz egin du soinua: raaan raaan raaan. Hontzaren soinuarekin ere akordatzen da. Damaso etxera esnea eramaten zuenean erantzuten zion hontzak, beti ozenago.

Herrietan naturarekin eta animaliekin hitz egiten zen garaiaz ari da liburua, gauzei behatzeko tartea zegoen garaiaz, idien erritmoan bizi ziren garaiaz. «Belarra» beharrean «alkarakatza, anea, kamamila, atxitxarrea, garikota eta millua» ikusten ditu idazleak. Eta ez hori bakarrik, landare bakoitzak zertarako balio duen ere badaki. Gardanbera esnearekin kendu daitezke garitxeak —Artazun horrela esaten diote garatxoari—.

Animalia bakoitzari zer soinuren bidez deitzen zioten jakinarazi du ere: txakurrari, kus kus; katuari, mis mis; usoari, tobias tobias; ardiei, priska priska. Txorien izenak zerrendatu ditu jarraian —alpitxuri, kalforro, kostalangorri, sugarima, pikalanposta, belatxa, txantxangorria— eta, nola ez, lanabesen izenak: atxurra, sardea, laia, orkate, txarrantxa, lera, maldagantxa... Jesus Alegria, beste ezer baino gehiagori, lanari egon da lotuta. 

Artazuko leku izenak ere aipatzen ditu liburuan, eta toponimiak ageri-agerian utzi du garai batean herrian denak zirela euskaldunak: Azkarate, Txapargain, Sarakandia, Basakaitz, Malakate... Jesus Alegria penatuta dago euskara galdu zelako, baina harrotasunez entzuten du orain semea herrikideekin euskaraz mintzatzen: «Nire amona 1866an jaio zen, eta euskarazko hitz asko zekizkien. Catalina Gamboa Azanza izan zen herriko azken hiztuna, eta hura 1857an jaio zen». Duela hirurehun urte denak euskaldun elebakarrak ziren Artazun.

«Nire amona 1866an jaio zen, eta euskarazko hitz asko zekizkien. Catalina Gamboa Azanza izan zen herriko azken hiztuna, eta hura 1857an jaio zen»

Jatorrizko artikuluak