Emakumeak, hedabideetan ere gutxiengoa
Emakumeak hedabideetan gutxiengoa direla ondorioztatu dute EHUko zenbait ikertzailek egindako azterketan. Euskal Herriko hedabideetan mundukoetan baino apur bat gehiago ageri dira andreak, baina parekidetasunetik urrun da egoera, edonola ere.
Emakumeek hedabideetan zer presentzia eta zer rol duten neurtzea eta aztertzea du helburu Global Media Monitoring Project egitasmoak. Mundu mailako ikerketa bat da, eta EHUko ikertzaile batzuek Hego Euskal Herriko hedabideetan jarri dute soa. BERRIA, Gara, Deia, El Correo, COPE, Euskadi Irratia, Euskalerria Irratia, ETB1, Hamaika eta Argia hedabideek osatu dute lagina. Arantza Gutierrez ikertzaileak koordinatu du (Donostia, 1965)
Hedabideetan azaltzen diren lau pertsonatik hiru gizonak dira.
Hori gertatzen da munduan. Egia da Hego Euskal Herrian egin dugun azterketaren emaitza pixka bat optimistagoacloseBaikorragoa, itxaropentsuagoa. dela: %29 gara emakumeak; ia heren batera heltzen gara.
Zer dago datu horien atzean?
Oraindik, espazio publikoan bereziki gizonak daude. Hedabideak espazio publiko bat dira, eta herritarrok ezin ditugu politikak eta beste hainbat gauza ezagutu, ez bada hedabideen bidez. Dauden profesionalak ere neurtzen ditugu, eta ikusten da gero eta emakume gehiago daudela; erredakzioetan, bereziki. Baina protagonistetan gizonak dira nagusi, eta, gainera, adituakcloseGai zehatzetan duten ezagutzagatik nabarmentzen diren alor ezberdinetako pertsonak. bilatzera baldin bagoaz, kalkulu horretan ikusten dugu gizon asko daudela. Dauden emakumeak bereziki dira esparru publikoan eskarmentuacloseOihtura, esperientzia. dutenak: politikan aritzen direnak, aktibistakcloseEkintzaileak. edo komunikatzaileak.
Hain zuzen, hedabideetan azaltzen diren andreen %13 baino ez dira agertzen aditu moduan.
Oso kopuru baxua da. Nahiz eta ahaleginak egiten diren hainbat lekutan, oraindik gizonengana jotzen dute gehiago. Ez bakarrik gizon gehiago daudelako arlo batzuetan —adibidez, enpresa edo industria arloan—, baizik eta badirelako horrelako joerak.
«Emakumeek espazio publikoan aurrera egiteko ez da nahikoa hori bultzatzea, eta gizon batzuek atzera egin behar dute»
Ikuspegi feminista behar dute hedabideek, ezta?
Bai, eta esfortzu hori egitea. Eta beharbada, beste era bateko kazetaritza egitea ere bai. Fakultatean gero eta gehiago esaten dugu adierazpenen kazetaritza ez dela hainbeste egin behar. Baina beste modu bateko kazetaritzak zer behar du? Baliabideak eta denbora.
Beste datu bat: andreen %2 baino ez dira kirolariak.
Emakumeek egindako kirola, oraindik, periferiancloseBazterrean. dago askotan. Kirol erredakzioetan gizonak dira nagusi oraindik, eta erreferentziak ere hor daude: nolabait markatuta dago femeninoa, kirol femeninoa. Marka horrek jartzen du zerbait. Nik esaten badut Athleticek irabazi duela, jende guztiak pentsatzen du gizonek irabazi dutela, ez emakumeek. Emakumeak bestea gara.
Euskarazko hedabideei ere erreparatu diezue beren-beregi. Parekidetasuna lortu dute?
Bai, bereziki erredakzioetan. Alde horretatik, bada balioa emateko zerbait. Bestalde, ez da bakarrik emakume gehiago daudela euskarazko hedabideetan; beste irakurketa bat egiten dugu: ez da mainstreamcloseIngelesezko adiera, joera nagusia adierazten duena.. Periferia den bitartean egon gaitezke hor emakumeak. Dirua eta boterea dagoenean, aldaketa dago. Egun bateko argazkia egin dugu, eta ezin dira ondorio finkoak atera, baina joerak ikusten dira: hedabidea ez baldin bada mainstream, gutxitua baldin bada, hor badaukagu leku bat.
Badago zer ikertua, beraz.
Bai. Gero eta gehiago gara unibertsitatean komunikazioa betaurreko moreekincloseIkuspegi feministarekin. ikertzen dugunak. Egoera neurtzen jarraituko dugu; ez hori bakarrik, neurri batzuk hartu behar dira. BERRIA eta Argia aitzindariak izan ziren horretan, EITBn badago hausnarketa... Berdintasun planak egiten dira hedabideetan, eta leku batzuetan aldaketak daude. Beste leku batzuetan oraindik erresistentzia batzuk dauden arren, ja ez ditugu titulu matxistak irakurtzen modu normalizatu batean.
Eta zer neurri har daitezke?
Emakumeek espazio publikoan lekua izateko, ez da nahikoa hori bultzatzea, eta gizon batzuek atzera egin behar dute. Beharbada, formatuak ere aldatu behar dira emakumeak espazio publikoan eroso egoteko.
Sinadurarik gabeko testuek zer iradokitzen dizuete?
Batzuetan, sinatzeak bere arriskuak ditu. ManosferarencloseIkuspegi matxista eta misoginoa duten foro, web, blog eta esparru digitaleko plataformek osatutako espazioa. jomugan daude emakume kazetariak, eta indarkeria jasaten dute. Prebentzioa dago sinatzeko orduan.
Kopuruetako parekidetasuna, beraz, ez da nahikoa.
Emakume gehiago egoteak ez du bermatzen ikuspegi feminista. Egia da emakume gehiago egonda, ziurrenik, feminista gehiago egongo direla, baina ohiturak ere badaude, erresistentziak eta beldurrak. Horrek berekin dakar batzuetan erredakzioko giroaren kontra borrokatzea, eta ez da erraza.
Jatorrizko artikuluak
-
Arantza Gutierrez: «Hedabideetan ere bai: emakumeak 'bestea' gara»
Mikel Elkoroberezibar Beloki |
|