Errenteriako sexu erasoen lorratza: biktimen nahia zapuzten denean
Harrabots handia eragin dute Errenterian kultur munduaren esparruan gertatu eta azken egunetan azaleratu diren bi kasuk. Haietako batean behintzat, zapuztu egin da mugimendu feministak eta erasoen biktimek egin nahi zuten bide isila. Biktimen borondatea errespetatzearen garrantzia azpimarratu du mugimendu feministak berriz ere.
Errenteriako (Gipuzkoa) Xenpelar bertso eskolako irakasle batek hainbat ikasleri egindako sexu erasoak eta jazarpen psikologikoak salatzeko elkarretaratzea egin zuten joan den larunbatean (maiatzak 30) mugimendu feministak. Salaketa egin zuen, ikusita irakasle horrek behin eta berriz urratu duela 2018an adostutako barne prozesua eta eraso gehiago egin dituela. Horrekin batera, baina, Jon Maia Sein Kukai dantza taldeko zuzendariari egotzitako hainbat sexu erasoren kasua ere azaleratu da. PSE-EEk bi kasuak aztertuko lituzkeen udal batzorde berezi bat eratzeko egindako eskariaren berri iritsi da zenbait hedabidetara, eta oihartzun handia izan du. Kasu horretan, konfidentzialtasuneancloseInformazio erreserbatua edo pribatua, zeina bakarrik baimena dutenek eskuratu dezaketen. oinarritutako prozesu batean ari ziren, biktimek hala eskatuta. Berriketan podcast honetan, biktimen borondatea errespetatzearen garrantzia nabarmendu dute Iker Tubia aurkezleak eta Isabel Jaurena BERRIAko Gizartea saileko koordinatzaileak.
2018an eduki zuten mugimendu feministak eta Bertsozale Elkarteak Xenpelar Bertso Eskolako irakasle baten aurkako salaketaren berri. Zenbait sexu eraso eta jazarpen psikologiko egin izana egoztencloseLeporatzen. zioten. Barne prozesu bat ireki zuten, eta adostu zuten salaketekin lotutako gizona bertso mundutik eta bertso eskolatik kanpo geratzea. 2024an jakin zuten gizonak ez zituela bete hitzemandakoak, eta berme gehiago sinarazi zizkioten. Besteak beste, Xenpelarrek bermatu behar zuen gizonak ez zuela jarraituko bertso eskolako dinamikan. 2026an, baina, hori bete ez dela eta eraso gehiago salatu direla ikusita, egoera salatzea erabaki du mugimendu feministak. Bertso eskolaren jarduera etetea erabaki zuen udalak, horrekin batera.
Aldi berean, baina, Errenteriako beste kasu baten berri zabaldu da hedabideetara egunotan, Jon Maia Sein Kukai dantza taldeko kidearena. Izan ere, PSE-EEk ohar baten bidez eskatu zion udalari bi kasuak aztertuko lituzkeen batzorde berezi bat sortzeko. Eskaera hori hainbat hedabideetara zabaldu zen, eta orduan bihurtu da publiko kasua. Berez, Jon Maiari egotzitako sexu erasoak 2024an salatu zituzten Kukaiko hainbat kidek, mugimendu feministaren aurrean. Eskatu zuten barne prozesu konfidentzial bat egitea, helburu jakin batekin: antzeko kasurik berriz ez gertatzea. Jon Maia Seinek, ordura arte Kukaiko zuzendari jardun zuenak, utzi egin zuen kargua, eta aitortu egin zituen salatutakoak. 2026ko otsailean, baina, zuzendari kargura itzuli da, eta udalak taldearekiko harremana etetea erabaki zuen.
Duela hilabete inguru, Xabier Oleagak ohar bat zabaldu zuen sexu erasoaren inguruan, eta mugimendu feministak hura zabal zedin eragozteko ahalegina egin zuen, biktimen nahia errespetatzearen garrantzia azpimarratuz. Azken egunotan, baina, hankaz gora geratu da diskrezio prozesu hori. Analisi honetan landu du gaia Oihana Elduaien BERRIAko editoreak.
Jatorrizko artikuluak
-
Biktimen erritmoari jarraikiz
Iker Tubia - Isabel Jaurena |
|