Errenteriako sexu erasoen kudeaketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Xenpelar bertso eskolako irakasle batek jazarpen psikologikoa eta zenbait sexu eraso egin dituela salatu du mugimendu feministak. Auzi horren sona aprobetxatuta, PSE-EEk publiko egin ditu Jon Maia Sein Kukai dantza konpainiako zuzendariari egotzitako sexu erasoak, nahiz eta biktimek erreparazio prozesua pribatuan egin nahi zuten. Auziak agerian utzi du sexu erasoen biktimak erdigunean jartzeko beharra. Bi kasu horien kudeaketari buruzko argipenak eman dizkigu Isabel Jaurena BERRIAko Gizarte saileko kudeatzaileak.
Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.


