Euskal Hirigune Elkargoak etapa berri bat abiatu du
Euskal Hirigune Elkargoak lehendakari abertzalea izango du lehen aldiz: Alain Iriart. Ipar Euskal Herriko lehen instituzio propioa da; Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoaren perimetroa markatzen duen lehen instituzioa, alegia.
Euskal Hirigune Elkargoak etapa berri bat abiatu du. Alain Iriart nagusitu da bozetanclosehauteskundeetan, eta, hortaz, erakundea sortu zenetik lehen aldiz presidente abertzalea closeeuskal nazioa edo aberria defendatzen duenaizango du. Alain Iriartek gehiengo absolutua lortu du bigarren bozketan, 119 boz, hain zuzen ere; Jean Rene Etxegarai orain arteko lehendakaria gibelean closeatzeangelditu zaio, 102 boz lorturik. Biziki hertsia closeestuaizan da bozketa, eta emaitza historikoa izan da.
Honako lau hautetsi hauek lehiatu dira lehen itzulian: Alain Iriart EH Baiko kide eta Hiriburuko (Lapurdi) auzapezaclosealkatea, Peio Etxeleku EAJko kide eta Kanboko (Lapurdi) auzapeza, Jean Rene Etxegarai orain arteko Elkargoko lehendakari eta Baionako auzapez macronistacloseEmmanuel Macron Frantziako presidentearen alderdi berekoa, eta, azkenik, Pascal Lesellier Baionako eskuin muturrekoeskuineko ideologiaren ideiak muturrera eramaten dituen korronte politikoa hautetsia. Azken horrek ere hautagaitza kendu du bigarren itzulirako.
Ipar Euskal Herriko instituzioa 2017ko urtarrilean sortu zenetik lehen aldiz, zinezkoclosebenetako lehia izan da lehendakaria hautatzeko, zeren gaur arte bigarren itzulirik ez zen izan Euskal Elkargoaren historian izan diren 2017ko eta 2020ko bozetan.
Peio Etxelekuk Iriarten aldeko boza eskatu du bigarren itzulian, eta hor egon da gakoaclosegiltza. Alain Iriart EH Baiko kidea da, hots, ezkerreko abertzalea. Orain Hiriburuko auzapez izateari utziko dio, eta osorik dedikatuko zaio lehendakari postuari. Elkarlanaren indarra goraipatu du Iriartek; «instituzio eder hori aitzinarazteko. Ez nuen espero, baina neurtzen dut Elkargoaren anbizioa zein den; elkarrekin eramatekoaclosejoatea. [...] Milesker guztiei. Lanera!».
Euskal Hirigune Elkargoa
Ipar Euskal Herriak izan duen lehen instituzio propioa da; Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoaren perimetroa markatzen duen lehen instituzioa, alegia. Euskal Hirigune Elkargoa 2017an sortu zen. Ipar Euskal Herriko 158 herriak biltzen dituen mankomunitatea da: herriko etxeencloseudaletxe eskumenak ditu, eta departamenduaren azpiko mailan da. Ipar Euskal Herriak 300.000 biztanle inguru ditu; Akitaniako populazioaren %10 dira euskal herritarrak.
Elkargoak hiru instantzia closeegituranagusi ditu. Kontseiluan herri guztiak daude ordezkatuta, eta herriko etxeetako 232 ordezkariek osatzen dute. Hauek dira bozketan parte hartzen dutenak. Batzorde Iraunkorrak, berriz, 60 kide ditu, eta bulegoetan, herriko etxe nagusietan, 20 lagun ari dira lanean.
Elkargoak eskumen zabalak ditu: kultura eta hizkuntz politika; ekonomia; lurralde antolaketa; hirigintza; mugikortasuna; ingurumena; eta gertuko zerbitzuak, esaterako haurtzaindegiak eta kirol instalazioak. Frantziako Gobernuaren esku daude bestelako eskuduntzakcloseeskumenak: hezkuntza, osasuna, indar armatuak, justizia, gizarte politikak, berdintasuna...
Estatus berri baten bila
Ipar Euskal Herrian historikoa izan da instituzio propio baten aldarrikapena, politika propioak pentsatzeko eta garatzeko aukera emango lukeen instituzioa. Euskal Hirigune Elkargoaren sorrerarekin lehen urratsa egin zen, baina, gaur egun haratago joateko nahia dago. Kolore guztietako hautetsiak eta gizarte zibila bat egin dute estatus closeegoera administratiboa eta politikacloseegoera administratiboaberri bat aldarrikatzeko ekimenarekin, Ipar Euskal Herriko instituzioak gaur egun baino botere eta eskumen gehiago izan ditzan.
Euskal Hirigune Elkargoa gainditu eta instituzio handinahiago baten aldarria mahaigaineratu nahi dute ondoko hilabeteetan. Udazkenean, autonomia estatutu baten proposamena egin zuen EH Baik, eta maiatzaren 10ean Batera plataforma birfundatuko dute Ezpeletan (Lapurdi) eginen duten biltzar nagusian.
Batera plataforma 2002ko abenduan sortu zelarik, lau aldarrikapenek bultzaturik sortu zen: euskararen koofizialtasuna, Euskal Herriko Laborantza Ganbera ofizial bat, Ipar Euskal Herriko unibertsitatea, eta departamendua. Ordea, lau helburuetarik bakarra ere ez da bete, eta erronka berriak agertu dira azken urteetan: klima larrialdia, etxebizitzaren merkatua eta justizia soziala aipatu dituzte, batez ere. Zortzi urteko ibilbidearen ondotik, bilana closebalantzeaargi dute Batera-ko kideek: «Euskal Elkargoak ez du baliabide eta gaitasun nahikorik lurraldearen eta bertako biztanleen beharrei erantzuteko».
Lyongo metropolia da inspirazio iturrietako bat, Frantziako ekialdean dagoena. Hirialde elkargo bat zuten ingurune horretan, inguruko 58 herriak biltzen zituena. 2015ean, estatus bereziko lurralde kolektibitate bilakatu zen, hirialde elkargoaz gain ordu arte eremu horretan Rodanoko Departamenduak zituen eskumenak bere eginez. Departamendua eta hirialde elkargoa desagertu, eta Lyongo metropolia sortu zuten.
Berria Berriketan-en podcast honetan azaldu du gaia Ekhi Erremundegi BERRIAko kazetariak.
Jatorrizko artikuluak
-
Alain Iriart izendatu dute Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari
Leire Casamajou Elkegarai |
|
-
Lehendakari abertzalea
Ekhi Erremundegi Beloki |
|