Galiziako kostaldera milaka plastiko bolatxo iritsi dira

  • Albistea entzun

Abenduaren 8an zama galdu zuen itsasontzi batek Portugalgo itsasoan. Eusko Jaurlaritza «mekanismoak» diseinatzen ari da euskal kostaldera irits litekeenari aurre egiteko.

Plastiko guztiek bezala, petrolioan dute jatorria, eta, beraz, kutsagarriak dira, eta erregai fosiltzat hartzen dira.

Abenduaren 8an, itsasontzi batek zamaren zati bat galdu zuen Atlantikoan nabigatzen ari zela: uretara erori zitzaion kontainer bat, Viana do Castelo parean —kostaldetik 80 bat kilometrora—, Portugalgo iparraldean. Galiziako muga ez da handik urruti, eta itsaslasterrek azkar zabaldu zituzten uretara jausitako plastikozko bolatxoak. Abenduaren 13an, lehen bolatxoak agertu ziren Ribeiran (Galizia), eta, hilabeteren buruan, Galiziako kostalde gehienean zabaldu dira bolatxo horiek, Asturiasko (Espainia) kostaldean ere ikusi dituzte, eta azken berria da Espainiako Ingurumen auzietarako Fiskaltzak ikerketa bat egingo duela.

Noia Limpa elkarteak egin du mapa bat, erakusteko Galiziako kostaldeko zein tokitan agertu diren Toconao itsasontziak galdutako plastikozko bolatxoak. BERRIA

Itsasontziaren armadorecloseItsasontzi bat hornitzen eta ustiatzen duen pertsona.
ak emandako datuen arabera, itsasora eroritako kontainerrak plastikozko bolatxoen mila zaku zituen, eta, zaku bakoitzak 25 kilo zituenez, litekeena da 25.000 kilo inguru jausi izana itsasora.

Kontainerrak plastikozko bolatxoen mila zaku zituen, eta, zaku bakoitzak 25 kilo zituenez, litekeena da 25.000 kilo inguru plastiko jausi izana itsasora.

Euskal Herrira ez dira iritsi plastiko zatiak oraindik [abenduaren 8ko datuak dira], baina Oihane Cabezas AZTIko ikerlaria elkarrizketatu dute Euskadi Irratian, eta hark aipatu du oso litekeena dela, itsaslasterrak aintzat hartuta, plastiko bolatxo horiek euskal kostaldera ere iristea. Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak adierazi du neurriak hartuko dituztela, «hartu balitezke», kostaldera iritsiko balira, ez baitago argi plastiko bolatxo horiek biltzeko zer baliabide eraginkor dauden.

Kutsadurari nola aurre egin asmatzeko, plastikozko bolatxoen isuria monitorizatzekocloseMonitore baten bidez, prozesu baten jarraipena egiteko.
simulaziocloseGertakari edo egoera bat artifizialki itxuratu.
ereduak egiteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzak AZTI zentro teknologikoari, baita plastiko horiek zer gai toxiko izan ditzaketen eta horiek ingurumenean zer eragin izan dezaketen aztertzeko ere.

Plastikozko bolatxoen isuria monitorizatzeko simulazio ereduak egiteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzak AZTI zentro teknologikoari.
Plastikozko lehengaia

Baina zer dira plastikozko bolatxo horiek? Polietilenoarekin, polipropilenoarekin, poliestirenoarekin edo bestelako plastiko konposatucloseOsagai bat baino gehiagoz osatua dena.
ekin egiten dituzte, lehengai gisa erabiltzeko; bolatxo forman garraiatzen dituzte, eta plastikozko produktu ugari sortzeko erabiltzen ditu industriak: urtu, eta forma ematen zaie. Nolabait ere, plastikozko produktuak sortzeko lehengai gisako bat dira, beraz. Plastiko guztiek bezala, petrolioan dute jatorria, eta, beraz, kutsagarriak dira, eta erregai fosiltzat hartzen dira. DentsitatecloseGorputz baten masaren eta bolumenaren arteko erlazioa.
aren eta materialaren arabera, uraren gainean geldi daitezke, edo urperatu.

Plastikozko produktu ugari sortzeko erabiltzen ditu industriak: urtu, eta forma ematen zaie. Nolabait ere, plastikozko produktuak sortzeko lehengai gisako bat dira.

Portugalgo kostaldeko hondamena ez da kasu bakana. Urtero material horren 230.000 tona inguru isurtzen dira itsasora, eta itsasoetako kutsaduraren arrazoi nagusietako bat dira. Hamarkadak behar dituzte desegiteko, eta arrainei ere kalte egin diezaiekete. Kostaldera iristen direnean, berriz, biltzeko zailtasun handiak sortzen dituzte, oso txikiak baitira —bost bat milimetroko diametroa izan ohi dute—, eta kontuz ibili ezean hondarretan barrena sar bailitezke.

Herritarren mobilizazioa

Galizian, Noia Limpa elkartea eta beste zenbait herritar taldek eta talde ekologistak jo dute alerta, eta herritarrak antolatzen hasiak dira itsasbazterrak garbitzeko. Kexu dira Galiziako Gobernuarekin, ez duelako garaiz erreakzionatu, eta ez dituelako baliabideak jarri kutsadurari aurre egiteko eta kostaldeak garbitzeko. Salatu dutenez, garbiketa lanak egiten ari diren herritarrei laguntzeko ere ez dute baliabiderik jartzen.

Herritarrak kexu dira Galiziako Gobernuarekin, ez duelako garaiz erreakzionatu, eta ez dituelako baliabideak jarri kutsadurari aurre egiteko eta kostaldeak garbitzeko.

Xaquin Rubido Nunca Mais plataformako bozeramaileak ohartarazi du plastikozko bolatxoen krisia «porrot baten» seinale dela: «Erakusten du gure kostaldea babesteko protokolocloseJarraibide.
ek ez dutela funtzionatzen. Azkenean, Prestige-rekin gertatu zen bezala, udalerriak eta herritarrak ari dira aurre egiten arazoari, eta, bitartean, administrazioa desagertu egin da».