Antropozenoaren hasieran ote gaude?

  • 378 hitz
  • Albistea entzun

Antropozenoa epoka geologiko moduan ezartzeko eztabaida zientifikoak beste pauso bat eman du: Kanadako Crawford lakuan, Lurra epoka geologiko horretan sartu dela erakusteko froga gehiago aurkeztu ditu horren aldeko antropologoen lantaldeak.

Antropozenoaren hasieran garrantzi handia duen osagai baten aurkikuntza azpimarratu dute: plutonioa.

Geologoen artean eztabaida dago gaur egun gauden aro geologikoaren izaera zehazteko: ofizialki, Holozenoan dago Lur planeta, duela 11.000 urtetik. Beste hainbat zientzialarik, berriz, uste dute AntropozenoacloseGizakiak Lurraren kondizio fisiko, geologiko eta biologikoetan eragina dueneko aroa.
n dagoela jadanik Lurra. Ideia horren sortzaile izan ziren Paul Crutzen eta Eugene Stoermer 2000ko hamarkadan, eta 2009an Antropozenoaren Lantaldea osatu zuten mundu osoko geologo talde batek, geologoen akademiak modu ofizialean ideia hori aintzat har zezan: euren arabera, Lur sistemaren prozesu nagusiak eraldatuta daude gizakiaren jardueraren ondorioz. Talde horretan hainbat eztabaida daude ixteko; besteak beste, Antropozenoaren abiapuntua noiz ezarri.

Ildo horretan, abiapuntua ondoen islatzen duen tokiaren berri eman dute: Kanadako Crawford aintzira. Hain zuzen ere, aro geologiko berriak markatzen duen tokiari «urrezko iltzea» deitzen diote —esate baterako, Zumaia eta Deba arteko flyschean Paleozenoaren bi garairen arteko horietako bi mugarri daude—.

Crawford lakuan aurkitutako sedimentuek ezin zehatzago erakusten dute azken milurtekoetan izandako ingurumen aldaketen erregistroa.

Geologoek aipatu dutenez, Crawford lakuan aurkitutako sedimentucloseUrak, haizeak edo antzeko zerbaitek utzitako hondarraren, buztinaren edo halakoen metaketa.
ek azken milurtekoetan izandako ingurumen aldaketen erregistro ezin zehatzagoa erakusten dute. Besteak beste, Antropozenoaren hasieran garrantzi handia duen osagai baten aurkikuntza azpimarratu dute: plutonioa. Material hori 1950eko hamarkadan hidrogeno bonbekin egiten hasi ziren proben aztarna ezin hobea da, ordura arte gai hori kantitate txikitan baino ez baitzen topatzen. Geroztik, parekorik gabeko hazkundea izan zuen plutonioaren aztarnak mundu osoan. 1970an entsegu nuklearrak egitea debekatuz geroztik, gutxitu egin dira arrastoak, baina handiak dira oraindik ere.

Kanadako Crawford lakuan aurkitu dituzte Antropozenoaren ezaugarri diren beste gai batzuk: ikatz zentralen errautsak, metal astunak, plastikoa...

Antropozenoaren ezaugarri diren beste gai batzuk aurkitu dituzte Crawford lakuan: ikatz zentralen errautsak, metal astunak, plastikoa...

Hain zuzen ere, 1950eko Azelerazio Handian gertatu zen kutsadura horren guztiaren eztanda. Antropozenoaren Lantaldeak dioenez, nabarmen handitu zen higaduraren eta hirigintzarekin nahiz nekazaritzarekin lotutako sedimentuen garraioa. Halaber, karbonoaren, fosforoaren eta nitrogenoaren zikloetan nahaste handiak gertatu ziren, bai eta goi mailako ingurumen aldaketa batzuk ere: berotze globala, itsas mailaren igoera, ozeanoen azidotzea eta itsasgunecloseItsas eremu.
hilen zabalkundea. Aldaketa horietako askok milurteko asko iraungo dute, eta Lur Sistemaren bidea eraldatzen ari dira.

Proba horiek denak aurkeztu dizkiote ICSri, eta hark hurrengo urtean erabaki beharko du  Lurra epoka geologiko berri batean dagoen ala ez.

Estratigrafiako Nazioarteko Batzordeak hurrengo urtean erabaki beharko du Lurra epoka geologiko berri batean dagoen ala ez.

Jatorrizko artikuluak