Martxelo Otamendi: Handira jotzeko kazetaritza

Martxelo Otamendi 'Euskaldunon Egunkaria'-ko eta BERRIAko zuzendari ohiarekin elkarrizketa liburua argitaratu dute. Otamendik ia bizitza osoa eman du euskarazko kazetaritzari lotuta, eta horren inguruko hamaika kontu azaldu ditu liburu horretan. 

«Munduan dagoen lanbiderik politena». Halaxe definitu du Martxelo Otamendik kazetaritza. ErretretacloseJubilazioa.  hartu arteko urte gehienak eman dizkio ofizioari. Eta, ofizialki erretreta hartuta ere, bertatik bertara erreparatzen die komunikabideei. Gaur egungo ziurgabetasuna hartu du hizpide, baita aurrera begirako erronkak ere, Garbiñe Ubedak idatzitako elkarrizketa liburuan

Komunikabideek eta kazetaritzaren esparruak zure ibilbide profesionalaren zatirik handiena hartu dute. Kazetaritzak gaur duen egoeraz zer diozu?

Lan oso motibagarria da, inguru eroso batean behintzat. Elkarrizketa bat egin, biltzar batera joan... finean, pribilegiozko lan bat da kazetariarena, zure ezagutza zabaltzeko eta jende interesgarri askorekin egoteko aukera ematen dizulako, izan kulturan, kirolean edo beste edozein sailetan. Lan polita eta pasiozkoa da.

Baina erronka handiak ditu aurrean.Zer etorkizun daukan?

Ez dakit inoiz egon ote garen horren ataka kezkagarrian, ezin baitugu aurreikusi zer datorren. Irudipena daukat historian oso mantso gertatu direla aldaketak, eta oso luzeak izan direla aldaketa nabarmenik gabeko tarteak.

AlbistecloseInteres publikoa sor dezakeen edozein gertaera. bat sortzen denean, albiste hori hartu eta ematea, hori izan da funtsean kazetaritza. Eta albiste hori emateko, kazetaria makina batean aritu da idazten urte askoan; lehenik makina hiper analogiko batean, gero elektrikoan, eta ondoren ordenagailuan. Eta linotipiacloseInpresioaren historian eragin handia izan zuen makina. Azken finean, karaktereak lerro batean kokatu eta lerro osoak inprimitzeko aukera amaten zuen, aldizkari, egunkari eta kartelen inpresioa asko azkartuz modu horretan. erabili da, inprenta eta abar. Baina orain, adimen artifiziala dela eta ez dela, ezin dugu aurreikusi kazetaritza nola egingo dugun hainbat urte barru.

Badakigu sekulako aldaketa garaia etorriko zaigula, eta oso azkar gertatuko dela, baina ez dakigu kontrolatzera iritsiko ote garen. Dagoeneko ari dira adimen artifizialarekincloseSistema informatikoen edo algoritmoen konbinazioaren bidez adierazten diren ezagutzak. albisteak egiten. Gauza bera gertatzen da beste zenbait ofiziotan ere; esaterako, medikuntzan eta garraioan. 

Baikorra zara horretan ere?

Lehenago esandakoa: oso produkzio txikia zegoen esparru batean, euskarazko kazetaritzan alegia, egundoko aukera zabaltzeko gaitasuna izan dugu, eta profesional mordo bat ari da arlo horretan lanean. Eta gure onkologoakcloseTumoreen tratamenduetan espezializatutako medikuak. onkologia euskaraz oso ongi esplikatzen dakien bezala, kazetaritzan ere sekulako aurrerapena egin dugu azken 40 urteetan, hain zuzen, belaunaldi batek esan zuelako munduan hizkuntzari lotutako edozer tresna edo asmazio sortuz gero, ba, handik gutxira haren baliokidea nahiko duela euskaraz. 

Orain asko laburtu ditugu beste hizkuntzen eta euskararen arteko tarteak, badagoelako belaunaldi bat esan zuena «ikastolak nahi ditugu», eta «euskarazko egunkari bat egingo dugu». Horrela sortu ziren  Egunkaria, tokian tokiko aldizkariak, Hamaika telebista... Ez zuten itxaron nik dakit zenbat urte pasatu arte, gabezia ikusi eta ekin egin zuten.

Erretreta hartuta zaude, baina jarraitzen duzu BERRIAn zutabeak idazten eta tertulietan parte hartzen. Gainera, MIDAS European Association of Daily Newspapers in Minority elkarteko lehendakari izendatuko zaituzte. Zer da justuki?

Europako hizkuntza gutxituetan argitaratzen diren egunkarien elkartea da MIDAS. Hasieran, paperean eta webean argitaratutako egunkariek osatzen zuten elkartea, baina gerora VilawebcloseOn-line argitaratzen den egunkari katalana. bezalakoak ere onartu dira, baldin eta produkzio handia baldin badaukate.

Zein da elkartearen egiteko nagusia?

Elkarren berri ematea, ezagutza trukatzea eta baten esperientzia bestean erabiltzeko aukera ematea, besteak beste.

Eta orain zeu izango zara bertako presidente?

Duela urtebete, esan zidaten oraingo presidenteak utzi egin behar zuela. Hasiera-hasieratik gaude gu MIDASen, bazkide sortzaileak baikara beste batzuekin batera, eta Tolosara etorri ziren hitz egitera. Ezin nien ezetz esan: bizitza osoan ibili gara han, eta Euskaldunon Egunkaria itxi zutenean oso ongi portatu ziren. Lau urte egingo ditut postu horretan. Baldin eta, nire lagun batek dioen bezala, lehenago desegiten ez badute niregatik.


Jatorrizko artikuluak