Pirinioetan 108 hartz daude, gutxienez; 3.200 lorratz baino gehiago aurkitu zituzten iaz
Hartza desagertzekotan egon da Pirinioetan, baina populazioak gora egin du azken urteotan, Esloveniatik ekarritako animaliei esker. 1996an askatu zituzten lehenengo biak, duela 30 urte.
Ziva eta Melba hartz emeak dira. 1996an askatu zituzten Pirinioetan. Urte haietan, kinka larriancloseegoera larrian, ataka larrian ziren hartzak mendiotan, bospasei bertzerikclosebesterik ez baitziren gelditzen. 30 urte joan dira lehenbizikoz Esloveniako hartzak Pirinioetan askatu zituztenetik, eta populazioaren egoera erabat irauli closegoitik behera aldatuda geroztik: egun 108 hartz daude, azken datuen arabera. Espeziea ez da salbatu oraindik, baina populazioa urtean %11 inguru handitzen ari da. Iaz 3.200 lorratz closeaztarnaaurkitu zituzten.
Frantziako Gobernuak hainbat hartz askatu ditu urteotan: Pyros, Palouma, Sarousse, Hvala, Franska, Balou, Claverina, Sorina... 2018ko udazkenean askatu zuten azken hori, eta haren kumeak ere identifikatu dituzte Nafarroako Pirinioetako basoetan. «Ziur dakigu Larry, Beroi eta Rey Nafarroan izan direla azken urteotan, azterketa genetikoek hala baieztatu baitute». Iosu Anton basozainak lantoki dituen mendietan errancloseesan, adierazi ditu hitzok, maiatzeko goiz argi eta epel batean. Hartzek erabilitako bidexkatik gora, lokatzari so egin dio, oinatzencloseaztarna, lorratz bila.
Antonek hamabost basozainez osatutako talde bat zuzentzen du Pirinioetan; Zaraitzun, Erronkaribarren eta Iratiko basoan aritzen dira lanean. Izaban daude egunotan eta, zehaztu duenez, iaz hemeretzi lorratz aurkitu zituzten Nafarroan. Camille hartza Nafarroara iritsi zeneko garaia ere oroitu du; hartzak 1997an egin zuen Nafarroarako bidea, baina hurrengo urtean egindako erasoek piztu zuten animaliaren inguruko zalaparta. 1982tik hartzik ez zen Nafarroan, eta Camille Erronkaribarren agertzeak gauzak aldatu zituen.
Azterketa genetikoak
Hartzen populazioaren egoera anitz aldatu da Pirinioetan, eta animalion urratsei jarraitzeko moduak, bertze horrenbertzeclosebeste horrenbeste. «Hasieran, oinatzak erabiltzen genituen lorratz nagusi gisa», erran du Antonek. Hartzak identifikatzeko modu horrek, baina, huts egiten zuen tarteka, eta gertatu zen hartz berari bi izen egokitzea, hau da, Pirinioetako alde bateko eta bertzeko basozainentzat bi hartz zirenak animalia bera izatea.
Hartzei jarraitzeko moduak garatuz joan dira, eta, horri esker, basozainek gero eta zorrotzago egin ahal izan dute lan. Egun, hartzen ileen eta gorotzen bidezko azterketa genetikoak dira animalion inguruko informazioa jasotzeko bide nagusia. Basozainek eskularruak eta maskarak erabiltzen dituzte arrastoak jasotzeko, eta autoan poltsa bat izaten dute beti, lorratz oro hartzeko materiala biltzen duena.
Hartzek baliatzen dituzten bidexketan jarritako argazki eta bideokamerak ere informazio iturri inportantea dira. Antonek gogoratu du garai batean tuperretan sartzen zituztela basozainek eskuz moldatutako kamerak: «Hartzak zapaldu behar zituen plakak erabiltzen genituen hasierako garai haietan; oraingo kamerak edozein mugimendu sumatzeko gai dira, eta badira egindako argazkiak sakelakora bidaltzen dituztenak ere», erantsi du.
Elkarlana
Pirinioetako hartzen populazioak ukitzen dituen administrazio guztiek erreparatzen diete animalioi. «Nork bere lana egiten du, eta nork bere datuak jaso; informazio guztia Biodibertsitatearen Frantziako Bulegora helaraztenclosebidali, igorri dugu, eta erakunde horrek osatzen du denek elkarrekin adostutako urteroko txostena», esplikatu du Antonek. «Elkarlanean aritzen gara».
2018. urtea giltzarri izan da Pirinioetako mendebaldeko hartzentzat, Sorita eta Claverina ailegatu arte emerik ez baitzen gune horretan. Ehiztari batek akabatu zuen azkena, Canelle, 2004. urtean. Handik urte batzuetara hil omen zen Camille, 2010ekoak baitira haren azken arrastoak. Antonek bitan topo egin zuen Camillerekin, aurrez aurre. «Bietan, nigandik zazpi urratsera egon zen». Eta bietan «lasai» alde egin zuen hartzak, basozainak nabarmendu duenez.
Nafarroako Gobernuak, hain zuzen, Ososennavarra.es webgunea prestatu du, eta basozainek hartzaren arrastoren bat aurkitzen dutenean edo hartzen bat argazki edo kameraren batean ateratzen denean, horren berri jartzen dute webgunean.
Camillek eta Nerek noizbait erabilitako bidexkan gora, gailupa eme baten hegaldiak atentzioa eman dio Antoni. Litekeena da arra hurbil egotea, baina basozainak ez du haren arrastorik ikusi. Hartzaren lorratzik ere ez, oraingoan. Basozainak hantxe geldituko dira hartzen ileak eta irudiak harrapatzeko tranpak eta kamerak jartzen. Basoko egunerokoaren lekuko isilak dira.
Jatorrizko artikuluak
-
Lorratzez lorratz
Edurne Elizondo |
|