Edari energetikoak debekatuta egongo dira haur eta nerabeentzat Hego Euskal Herrian
16 ustez azpikoei edari energetikoak saltzea debekatuko dute; 100 mililitroko 32 miligramo kafeina dituzten edariak, berriz, 18 urtetik azpikoentzat egongo dira debekatuta.
Espainiako Gobernuak iragarri du 16 urtetik azpikoei edari energetikoak saltzea debekatzeko araudia abiatuko dutela; izan ere, haur eta nerabeen %80k osasuntsuak ez diren elikagaiak eta edariak kontsumitzen dituzte, tartean edari energetikoak, eta horiek zuzeneko eragina dute loaren kalitatean, psikologian, jarreretan eta bihotzeko gaitzetan. Era berean, 100 mililitroko 32 miligramo kafeina closekafe landarearen hazitik ateratzen den konposatu organikoa; gizakietan droga psikoaktibo gisa jarduten du, eta nerbio sistema zentrala estimulatzen du.dituzten edariak ezingo zaizkie 18 urtetik azpikoei saldu.
Espainiako nutrizio eta elikadura segurtasunaren agentziak igaro den astean argitaratutako azken ikerketaren arabera, hamar pertsonatik bederatzi ados daude hartuko den neurriarekin, eta 18 eta 35 urte bitartekoen artean %88,3 daude erabakiaren alde. Halere, ikerketak ohartarazi closejakinarazi, abisatudu inkesta egin dutenen laurdenek edari energetikoak gutxienez astean bitan edaten dituztela, eta halakoak edaten dituztenen ia erdiek egunean gutxienez bat edaten dutela. Are gehiago, horien %47k maiz closeaskotanalkoholarekin nahasten dituzte.
Eskoletan edari energetikoak saltzea debekatu zuten iaz. Eta Galizian eta Asturiasen (Espainia), jada debekatua dago 16 urtetik beherakoei halako edariak saltzea. Nazioartean ere badira debeku bera indarrean duten zenbait herrialde ere: Erresuma Batua, Alemania eta Polonia.
Osasuntsuak ez diren elikagaien iragarkiak ere erregulatukoclosearautu dituzte, izan ultraprozesatuakcloseElikagai ultraprozesatuak beste elikagai batzuetatik eratorritako substantzietan oinarrituta egindako industria elikagaiak dira., izan gantzclosekoipe, azukre edo gatz asko dutenak. Espainiako haurrek halako elikagaien 4.000 iragarki ikusten dituzte urtean telebistan; eguneko hamaika.
«Lehen hamar minutuetan, txute baten bidez, alerta eta kontzentrazioa handitzen dituzte, baina handik ordubetera, nekea sortzen dute».
Nerea Segura dietista eta nutrizionistaren arabera, edari energetikoek azukre asko dute, eta edan eta 12-24 ordura abstinentziaclosepertsona batengan adikzioa eragin duen substantzia hartzeari edo jarduera egiteari uzten denean sortzen den sintoma eta erreakzioen multzoa eragiten dute: «Bi kafe hartzearen pareko da. Gainera, taurina izeneko aminoazidoa dute; berez osasuntsua da, baina kafeinaren efektua esponentzialkiclosegero eta azkarrago hazten dena handitzen du. Lehen hamar minutuetan, adrenalina eta dopamina txute baten bidez, alerta eta kontzentrazioa handitzen dituzte, eta onuragarriak izan daitezke, baina handik ordubetera, kafeina jaitsi eta glukosa igotzearekin batera, nekea sortzen dute».
Haren hitzetan, halako produktuek marketin kanpaina izugarriak dituzte: «Gazteen idoloak agertzen dira, batez ere muturreko kirolen bat egiten duten kirolariak».
«Kafeina, azukrea eta bitaminak batuta, horra hor efektua: bonba hutsa da».
Jose Manuel Lopez biokimikaria ere asko asaldatzenclosehaserretu da edari energetikoei buruzko iragarkietan esaten diren gauzekin: «Osasunaren ikuspegitik asaldatzen nau. Osasunaren gainean dituzten efektuei buruz ematen den informazio urriak closeeskasa, gutxiasaldatzen nau gehien. Esan ohi dute edari horietako asko baliagarriak direla nekea atzeratzeko, kontzentrazioari eusteko, kolesterola murrizteko, baina kafeina, azukrea eta bitaminak batuta, horra hor efektua: bonba hutsa da. Coca-Colak baino % 40 azukre gehiago dute, eta Coca-Colak asko du berez. Uste dut jendeak jakin beharko lukeela».
Jatorrizko artikuluak
-
16 urtez azpikoei edari energetikoak saltzea debekatuko dute Hego Euskal Herrian
Maddi Iturriotz Alkorta |
|
-
«Inork ez du edari energetikoen kaloria ekarpena aipatzen, eta bonba hutsa da»
Amaia Portugal |
|