Hikaren erabilera, eskolaren bultzadaren bila
Ikasgelan ere hika aritzea. Gaur egun oso arraroa den hori posible izan daitekeela erakutsi nahi diete UEUk eta Zirhikak irakasleei. Horretarako ikastaro bat antolatu dute Eibarren, urriaren 17tik 24ra.
Irakasle bat, eta, aurrean, 20-25 ikasle. Irakasle asko eta askorentzat lorpen handia izango da euskaraz erantzute hutsa, eta, zer esanik ez, ikasleek elkarren artean ere euskaraz hitz egitea; alabaina, eremu euskaldunetako zenbait irakaslek badute beste kezka bat: euskararen lagunarteko aldaera, hitanoa, galbideancloseGaltzeko zorian, desagertzeko arriskuan. dela, transmisioan badagoela eten bat. Zirhika hitanoaren aldeko elkarteak eta UEU Udako Euskal Unibertsitateak uste dute hezkuntza izan daitekeela transmisiorako toki egoki bat, eta, hori horrela, ikastaro bat antolatu dute Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasleak hitanoa irakasten trebatzekocloseGaitzeko, formatzeko.: Hika ikastetxeetan: LMHko eta DBHko irakasleentzat prestakuntza saioak. Urriaren 17an eta 24an egingo dute, Eibarren (Gipuzkoa); izen ematea zabalik dago.
«Zer moduz egin ditun matematikako buruketak?» eta «ulertu al duk azaldutakoa?». Irakasleak hika jarri nahi dituzte, eta haiek ikasleak hika jar ditzatela ere bai. Horretarako, ikastaroa bitan banatu dute: zati teorikoa eta zati praktikoa. Teoriarekin hasiko dira lehen egunean, eta Ritxi Lizartza izango dute bidelagun. Lizartza hainbatetan aritu da hitano irakasle, eta Hitanoa mintza hadi, lagun! liburuaren idazlea da.
Hain justu, hauxe izango da helburu nagusia: ikastetxeetan hitanoa ezagutzea eta hitz egingo ez badute ere nola irakatsi jakitea behintzat: «Ikastaro labur bat da, eta ez ditugu hitano hiztunak aterako, baina oinarriak emango dizkiegu, nahi baldin badute euren kasa gehiago lantzeko, eta, batez ere, metodologia bat emango diegu, ikasleekin hitanoa landu dezaten». Gero, ikasleei transmiti diezaioten ikasitakoa: «Garrantzitsuena da, ikasleek hitanoa ezagutzen ez badute, hitanoa badagoela jakitea, eta, kalean aditu badute, lantzea eta hiztun aktibo bihurtzea tokacloseGizonezkoei egindako hitanoa. eta nokacloseEmakumezkoei egindako hitanoa.; izan ere, hitanoa bizirik dagoen toki askotan ere, toka baino ez dute entzuten».
Horretarako, irakasleak prestatzea izango da lehen lana. Lizartzak azaldu duenez, ikastaroko lehen egunean hiru talde egingo dituzte: hitanoa erabiltzen dutenak; «enpatiacloseAtxikimendua, gertutasuna.» eduki bai, baina erabiltzen ez dutenak; eta sekula hitanorik entzun ez dutenak, baina aldeko jarrera eduki dezaketenak. Aditza-eta landuko dituzte, baina, batez ere, jarrera aldaketa bat lortu nahi dute: «Irakasleengan grina eta gogoa sortu nahi ditugu, hitanoari beldurra galdu diezaiotela, eta umeengana hurbildu dezatela. Nahi dugu gaitasuna senti dezatela umeen aurrean hitanoa lantzeko, nahiz eta hiztun jantziak ez izan». Eta irizten dio uste baino errazago eman dezaketela pausoa: «Ematen du hitanoa oso zaila dela, baina uste den baino askoz ere sinpleagoa da. Horretaz jabetzen direnean, beldurra galtzen diote hika egiteari, eta beste jarrera bat hartu».
Eskoletako errealitatea
Xabier Eizagirrek urteak daramatza hitanoa eskoletara eramaten, eta bere esperientziaz arituko da bigarren egunean; teoria praktikara eramateko gakoakcloseGiltzak, sekretuak. irakatsi asmo ditu. Eizagirre Azkoitiko (Gipuzkoa) hiru ikastetxetara joan da eskolak ematera, DBH3ra eta DBH4ra: «Zer ikusi ninan? Gazte hauek 15-16 urterako hizkuntza ohiturak oso-oso finkatuta dizkinate». Eta zein dira hizkuntza ohitura horiek: «Mutilek mutilekin finkatuacloseEzarrita. diten hika egiteko ohitura; mutil horiek neskei, zuka; neskek mutilei, normalean, zuka, eta formaren bat, toka; eta neskek neskekin, zuka».
Egiten dutenean ere, sarri, «traketscloseBaldar, ezegoki.»: «Mutil koskorrak hika egiten din Azkoitian, Azpeitian, Errezilen edo Aizarnan. Egin, egiten din, baina ikaragarri trakestu dun: trakeskeriarik handiena, neska bati toka egitea, eta, bestea, dena hikako markaz jostea». «Trakets», eta, gainera, «erdi hika»: «Mutilek toka hutsa egiten diten, erdi hika; neskek, berriz, ohiturarik ez, zuka bakarrik. Zergatik? Etxean gurasoek ez dietelako egiten. Beraz, lana egin behar dun mutilei eta neskei begira».
Hortaz, zera proposatu du Eizagirrek: lehenago hastea eta hitanoaren bi aldaerak lantzea, toka eta noka. Baga: «Ikastaroa LH5en egitea lehenengo aldiz; bigarrenez, LH6n; eta, gero, DBH1en. Hiru ikasturtetan egitea nahi dinagu, bost ordu ikasturte bakoitzean, eta ikastetxeko irakasleren batek egin dezala, kezka-edo duten horiek. Horiei begirakoa dun ikastaroa». Eta biga: «Eskoletan lehenengo adibideak-eta noka jartzen dizkinat. Esaten diten: «Hika ez al zen bada...?». Eta esaten zienat: ‘Hika hau ere baduk, toka bezalaxe’. Mutilek ikus dezatela: ‘Hau ez duk gure kontua bakarrik; toka eta noka zeudek».
Erantzun galderei:
- Eremu euskaldunetako zenbait irakaslek kezka bat daukate lagunarteko hizkerari dagokionez. Zerk kezkatzen ditu irakasle horiek?
- Irakasleei zuzendutako hitano ikastaroa antolatu dute. Zein izango da egitasmo horren helburu nagusia?
- Emakumezkoei zein gizonezkoei hitz egiteko garaian hika bera erabiltzen da?
- Xabier Eizagirre Azkoitiko hiru eskolatara joan da DBH3 eta DBH4ko ikasleei hitano eskolak ematera. Ondorioztatu du gazteek nahiko finkatua dutela lagunarteko hizkera. Mutilen artean nagusiki hika egiten dela dio. Neskengana zuzendutakoan ere hika egiten al dute? Eta neskak, elkarrekin mintzatzean, hitanoz aritzen dira gehienbat?
- Eizagirrek dioenez, Azpeitian, Errezilen eta Aizarnan mutilek hika egiten dute mutilekin. Hika hitz egiteko modua gero eta hobea dela dio, gainera, ezta?
- Neskek euren artean hika hitz egiteko ohitura etxetik jasotzen dute Azkoitian?
Solas egin gaiari buruz.
- Ba al duzue lagunen artean hika egiteko ohiturarik? Ba al dakizu hika egiten bai mutilei eta baita neskei ere? Ezagutzen al duzu hika lagunen artean egiten duen lagun talderik? Gurasoek zuri hika egiteko ohiturarik ba al dute? Sumatu al duzu hainbat herri eta eskualdetan hika egiteko ohitura bizirik dagoela? Non, adibidez? Gustatuko al litzaizuke hika egiteko erraztasun gehiago izatea? Eskolan bertan hika egin litekeela iruditzen zaizu? Zer moduz hartuko zenuke irakasleak zuri hika egitea? Artikuluan argi geratzen denez, nesken artean hika egiteko ohitura are eta txikiagoa da mutilen artean baino. Ezagutzen al duzu elkarrekin hika egiten duen neska talderik?
Jatorrizko artikuluak
-
Hitano hiztunak hezteko
Irati Urdalleta Lete |
|