«Gazteek streaming plataformetan ikusten dituzten edukien %1 da bakarrik euskaraz»
Urtzi Urkizu kazetariak streaming plataformen mundua aztertu eta saiakera liburu bat idatzi du: 'Streaming aroa'. Algoritmoez ere mintzatu da: «Netflixek asko daki guri buruz».
Ikus-entzunezkoen mundua arakatzencloseaztertzen, ikertzen aditua eta arituacloseiaioa, trebea da Urtzi Urkizu (Lezo, Gipuzkoa, 1975); horixe egiten du, egunero-egunero, BERRIAn. Netflix mundu zabalera hedatu zenetik hamar urte bete berritan, streaming closeInternet bidez egiten den transmisioaplataformen inguruko saiakera liburua idatzi du: Streaming aroa.
Liburua irakurri ostean, ez dago zalantzarik: streaming plataformen helburu nagusia etekin ekonomikoa da.
Bai, batez ere AEB Ameriketako Estatu Batuetatik iritsi diren plataformena. Talde publikoek sortzen dituzten plataformek, berez, beste helburu bat izan beharko lukete.
Etengabe kontsumitzen aritzeko beharra sortzen dute.
Netflixen preso gaudela dio Joseba Gabilondok. Metafora bat da, zera esateko: ikusleak pentsatzen du erabakitzeko aukera duela, baina, ez badago adi, plataformak sortutako algoritmoak etengabe eskainiko dio nahi duena, sutsuki closeerabat, guztizbaldintzatuta, eta hor geldituko da beste ezer planteatu gabe.
Ditxosozko algoritmoa...
Netflixek bere lehenengo originala sortu zuenean, House of Cards, bazeukaten algoritmoen sistema bat. Sistema horrek emandako datuen bidez jakin zuten zera behar zela, telesail bat istorio jakin bat kontatzen zuena, aktore jakin batzuekin. Bazegoen publiko potentzial bat. Hori aztertua zegoen. Horrek, nire ustez, talka closekontrajarria izanegiten du berez sorkuntzak eta arteak izan beharko lukeenarekin.
Eta kontsumitzaileak zera dira, algoritmoaren «elikagai eta gorozki».
Hartzaileak plataforman kontsumitzen du, baina plataformak datu horiek oso ondo erabiltzen ditu. Netflixek asko daki guri buruz, eta hori erabiltzen du hartzaileari eskaintza pertsonalizatua egiteko. Jakia ematen dio, eta gorozki bueltatzen da.
Eta streaming plataformetan non dago euskara?
Euskara gutxi dago. Badu presentzia txiki bat; plataforma batzuetan, batere ez. Youtuben euskarazko eskaintza handia da. Podcastetan ere indar ikaragarria hartu du. Argi dago gazteengana iritsi behar dela, eta, euskarazko edukiak zabaltzeko, Youtube beste plataforma batzuk baino indartsuagoa izan daiteke.
Euskara normalizatuko bada, pantailetan egon behar du.
Noski. Egunean zenbat ordu pasatzen ditugu pantailen aurrean? Sakelako telefonoari begira, asko, eta telebistakoari begira ere bai. Euskaraz zenbat eta gehiago kontsumitu, orduan eta euskaldunago izango da norbera.
Alde horretatik, behar beste ari dira egiten erakunde publikoak?
Ikusten dira pauso batzuk, baina ziur aski askoz gehiago egin beharko da, egoera oso zaila delako, eta datua, oso kezkagarria: gazteek streaming plataformetan ikusten dituzten edukien %1 da bakarrik euskaraz; telebistan, %7. Sare sozialetan euskara gehiago sustatu beharko da, eta estrategia batzuk egin. Herri mugimenduren bat edo beste kexatu izan da publikoki noizbait: oso film gutxi estreinatzen dira zinemetan euskarara bikoiztuta, eta plataformetan ere bai. Herri mugimenduetakoak ari dira sustapen lan hori guztia egiten: Zer Non Ikusi katalogoan ari direnak, Pantailak Euskaraz-ekoak... Badaude gauzak, baina jendeak jakin behar du non dauden, zer diren, eta lana egin behar da jendea ohitu dadin edukiak euskaraz ikustera. Kontrako bidea egin da urte askotan: ETBk azken 15 urteotan telebista konbentzionalean emititu duen atzerriko fikzio guztia gaztelaniara bikoiztuta izan da. Hori guztia euskaraz egin izan balitz, jendea ohituago legoke eduki bat aukeratzerakoan euskaraz ikusteko.
Jatorrizko artikuluak
-
Urtzi Urkizu: «Lana egin behar da jendea ohitu dadin edukiak euskaraz ikustera»
Mikel Elkoroberezibar Beloki |
|