«Hilekoa ezkutatu egiten da, existitu beharko ez balu eta debekatu egin beharko balitz bezala»

Maria Reimondez idazle galiziarrak hilekoaren inguruko liburu bat idatzi du: Bárbaras. Haren hitzetan, hilekoa, gorputzaren prozesu bat ez ezik, prozesu sozial bat ere bada.

Mugarri bat da, emakume bihurtzearen seinalea; eta, halere, ez da komeni horri buruz hitz egitea. Kontraesan eta sinesmen faltsu ugari daude hilekoaren inguruan. Maria Reimondezek (Lugo, Galizia, 1975) Bárbaras liburuan azaltzen du hori guztia. Idazle eta itzultzaileak gorputzen aniztasunaz, generoaz, matxismoaz eta kolonialismoaz dihardu.

Lehen hilekoa gertakari handitzat jotzen da, baina lotsa eman ohi du horri buruz hitz egiteak. Ez al da kontraesana?

Hilekoa, gorputzaren prozesu bat ez ezik, prozesu sozial bat ere bada, eta esanahi kultural batzuk ematen zaizkio. Patriarkatuak hilekoari ezartzen dizkion kontraesanak emakumeen sexualitateari ezartzen dizkion berberak dira: sekulako garrantzia dauka, baina hilekoa ezkutatu egiten da, existitu beharko ez balu eta debekatu egin beharko balitz bezala. 

Zuk liburu oso bat eskaini diozu. Zergatik?

Hilekoa gauza askoren inguruan hitz egiteko aukera ematen duen espazio bat da: gorputzen aniztasunaz, desiraz edo haren gabeziaz, lan esplotazioaz... Halere, gizarteak tabu bihurtu du hilekoa, eta horregatik da hain zaila eztabaida horiek sustatzea. Ikuspuntu biologiko batetik soilik azaltzen digute hilekoa, eta, horren arabera, estu lotuta dago ugalketarekin eta heterosexualitatearekin.

Liburuan diozunez, hilekoa ez da emakume izatearen adierazle. Esaldi horrek polemika sor dezakeela uste duzu?

Espero dut askorentzat ez dela polemikoacloseEztabaida edo ika-mika sor dezakeena. izango [barrez]. Nahiko nuke normaltzat jo ditugun gauza asko deseraikitzeko elementu bat izatea, eta, patriarkatuak inposatutako markotik harago, emakume egiten gaituen horren inguruko hausnarketa sakon bat bultzatzea. Interesgarria da eztabaida beste ikuspuntu batetik abiatzea eta askotarikoa den subjektu politiko closeErabakiak bere kabuz hartzeko gaitasuna duen pertsonabat defendatzea.

Esaten duzu ez dagoela hormona femenino eta maskulinorik. Zergatik da garrantzitsua hori aldarrikatzea?

Oso konplexuak eta aldakorrak diren aferacloseAuzi, kontu. batzuei buruzko ideia sinple eta absolutuak barneratu ditugu; adibidez, hormona femeninoak eta maskulinoak daudela. Patriarkatuak ideia hori zabaldu du, besteak beste, zehazteko gorputz bakoitzarengandik zer espero; eta bide batez, genero binarismoa closeGenero bi baino onartzen ez dituenadefendatzeko. Hormona guztiak dira beharrezkoak hilekoarekin eta ugalketarekin zerikusirik ez duten gorputz prozesuentzat, hormona guztiek funtzio bat baino gehiago baitute, eta eragile askorekin erlazionatzen dira horretarako. Hortaz, hormona batzuk genero jakin batekin lotzeak, gizonekin lotzen direnei superbotereak emateak —hala nola testosteronari—, eta emakumeekin lotzen direnak ahultzat jotzeak gehiago esaten du espektatiba patriarkalei buruz hormonei buruz baino. Badirudi emakumeok aitzakia bat behar dugula sozialki onartzen ez zaizkigun zenbait emozio adierazteko; adibidez, amorrua, haserrea eta ondoeza.

Liburuan luze eta zabal jarduten duzu medikuntzaz ere, iritzita hilekoari dagokionez «ahalik eta ahaleginik txikiena» egiten dela. Hori ez da kasualitatea, ezta?

Patriarkatuaren egiturak nonahi daude. Zorionez, kide feminista asko medikuntzaren esparruan muturra sartzen ari dira, eta espazio propioak sortu dituzte egia borobiltzat jotzen diren zenbait sinesmen iraultzekoclosegoitik behera aldatzeko, hala nola hilekoak min ematen duela eta ugalketa duela helburu. Emakume eta gorputz disidenteokclosegenero binarismotik kanpoko pertsona eta identitateak gure gorputzen gaineko ezagutza kritikoa eskainiko duten espazioak behar ditugu. Emakumeon gorputza ez da aintzat hartu osasun arloko ikerkuntzan: hortaz, ezjakintasun handia dago, eta horrek ondorio bortitzakclosegogorrak eta arriskutsuak ditu gure osasunean.

Gaur egun, hilekoari lotutako higiene produktuen eskaintza zabalagoa da. Baina nahikoa da?

Arlo horretan hobera egin dugu. Halere, ez da berdin produktu horiek hor nonbait egotea edo horiei buruzko informazioa izatea eta nola erabili jakitea. Hor berriro ere agertzen da logika kapitalista: gehien ezagutzen direnak erabili eta botatzekoak dira; hau da, konpresak eta tanpoiak. Edonon eta edonoiz agertzen dira produktu horien iragarkiak; hortik aurrera, ezjakintasuna handia da.

Jatorrizko artikuluak