Miren Guillo Arakistain: «Hilekoaren ideologia bera baztertzailea da»

  • Albistea entzun

Hamar urte baino gehiago daramatza Miren Guillok (Elgoibar, 1983) hilekoaren politikak ikertzen, eta horren guztiaren emaitza da egin duen tesia. 

Bide luzea egin du horra iristeko: gorputza ardatz hartuta, 36 pertsona elkarrizketatu ditu sakon, eta hainbat garaitan eta askotariko ekintzetan parte hartuz egin du behaketa lana.

Uste du gizarteko desberdinkeria sozialek areagotu egiten dutela hilekoaren estigma.

Hilekoaren ideologia hegemonikoaz ari zara. Nolakoa da?
Badago kontzepzio nagusi bat jatorria daukana azken bi mendeetako Mendebaldeko medikuntzako ikuspegian eta ikuspegi kultural kontserbadore batean, zeinak negatibo eta estigma gisa ikusten duen hilekoa: ezkutatzearen kultura bat dago. Eta korporazioek hori baliatu dute errentagarritasuna ateratzeko.
Orain, adibidez, korporazioek oso ondo beretu dituzte diskurtso feministak: publizitatean, bizipen positibo bat balitz bezala erakusten dute hilekoa, baina, aldi berean, ez dute agerian jartzen hilekoaren estigma sortzen duen desberdinkeria soziala. Hori ere hegemonia da: zerbait aldatzea, dena guztiz ez aldatzeko.

Zer desberdinkeria sozialez ari zara?
Hilekoaren ideologia bera baztertzailea da. Adibidez, master amaierako ikerketa egin nuenean, 2008an, bazeuden emakume ziscloseBere ezaugarri biologikoengatik jaiotzean ezarri zaion generokoa sentitzen dena. zenbait hilekoa edukitzeko garaian zeudenak, itxuraz. Bada, ikerketa hartan, arrazoi oso ezberdinengatik hilekorik ez zuten emakume asko agertu ziren. Hori izan zen nire master amaierako lanaren muina: erakustea hor bazeudela ikuspegi ezberdin batzuk genero ideologien inguruan.

«Master amaierako ikerketan arrazoi oso ezberdinengatik hilekorik ez zuten emakume asko agertu ziren».

Miren Guillo Arakistain (Antropologoa)

Medikuntzak gutxi ikertu izan du hilekoa, ezta?
Oso gutxi. Hilekoari buruz ikertu denean, antisorgailuei eta ugalketa teknologiei oso lotuta ikertu da, edo lanari begira, produktibitateari, eta oso gutxitan hilekodunen bizitzak hobetzeko.

Zer ikertu beharko litzateke?
Adibidez, jende asko izugarrizko minez bizi da, dismenorreakcloseUmetokiaren uzkurdurek eragindako sabeleko minak. pairatzen ditu, edo endometriosiacloseEndometrioa agertzea umetokitik kanpo. dauka. Era berean, beharrezkoa da aztertzea zer eragin daukaten hala ingurumen kutsadurak nola disruptore endokrinoekcloseGure organismoak ekoizten ez dituen substantziak..

Zer erakusten du horrek?

Sistema biomedikoaren tradizioa dela androzentrikoacloseGizonezkoari eta bere ikuspuntuari ematea posizio zentrala.kapazitistacloseElbarritasunen bat dutenen kontrako aurrejuzguak eta bereizkeriazko jokabidea.
, klasista eta arrazista.closeElbarritasunen bat dutenen kontrako aurrejuzguak eta bereizkeriazko jokabidea -estilo liburua-.

Ikertu dituzun bertzelako kulturetan, bertzelako proposamenak agertzen dira. Baina ez al dute arriskurik dinamika berak erreproduzitzeko?
Kapitalismoak, gaur egun, badu diskurtso bat osasuntsu egoteari buruzkoa, ondo egoteari buruzkoa... Gorputzaren eta osasunaren kultu bat sustatzen du, eta ahalduntzearen diskurtso hori guztia baliatzen ari da, baina, betiere, ikuspegi indibidualetik eta kontsumoari lotuta. Horrek gugan ere eragiten du, eta horregatik behar dugu begirada kritikoa etengabe.

«Gure gizartean, gorputz batzuek beste batzuek baino gehiago balio dute».

Miren Guillo Arakistain (Antropologoa)

Gure gizartean, gorputz batzuek, ezagutza batzuek, pertsona batzuen osasunak... beste batzuek baino gehiago balio dute. Ez genero ikuspegitik bakarrik, baizik eta baita arrazarenetik, klasearenetik, gorputz ereduenetik eta abarretatik ere. Hilekoa aukera bat izan daiteke hori plazaratzeko.

Jatorrizko artikuluak