Iaz 883 preso exekutatu zituzten munduan

  • 487 hitz
  • Albistea entzun

Amnesty Internationalen arabera, 2021ean baino %53 preso gehiago hil zituzten. Hildakoen kopuruak nabarmen egin zuen gora hainbat herrialdetan iaz, hala nola Iranen, Saudi Arabian eta AEBetan. Beste zenbait herrialdek ez dituzte datuak ezagutarazten: Txinak, Ipar Koreak eta Vietnamek, besteak beste.

Amnesty Internationalek (AI) bere azken txostenean jaso duenez, presoen exekuziocloseHilketa.
kopurua handitu egin da bigarren urtez jarraian, eta azken bost urteetan izaniko kopururik handiena izan da iazkoa: 883. Zehaztu du Txinan estatu sekretu gisa sailkatua dagoela heriotza zigorraren erabilerari buruzko informazioa. EstatuscloseLege egoera.
bera du zigor metodo horrek Ipar Korean eta Vietnamen. Pekinek ez du daturik ematen exekuzioen inguruan, baina AIk salatu du urtero milaka pertsona hiltzen dituztela herrialde hartan.

Ekialde Hurbileko herrialdeak izan ziren iaz preso gehien hil zutenak. Txina albo batera utzita, exekuzioen %90 Iranen, Saudi Arabian eta Egipton izan ziren. 576 pertsona hil zituzten iaz Iranen —2021ean, 314—. Saudi Arabiak, berriz, 196 pertsona exekutatu zituen: azken 30 urteetako handiena izan zen kopuru hori.

Saudi Arabiak 196 pertsona exekutatu zituen: azken 30 urteetako handiena izan da kopuru hori.

2021arekin alderaturik, exekuzioak hirukoiztu egin dira Saudi Arabian. Urte hartan 65 pertsonari aplikatu zitzaien zigor gorenacloseGehiena, handiena.
. Human Rights Watch GKEclosegobernuz kanpoko erakundea.
aren esanetan, 2022ko matxoaren 12an 81 pertsona exekutatu zituen herrialde horrek. Hau da, egun bakar batean gainditu zen 2021eko erregistroa.

AIk, iaz, hogei herrialdetan dokumentatu zituen exekuzioak, 2021ean baino bi gehiagotan. Hainbat urteko geldialdiaren ondoren, bost herrialdetan ekin zitzaion berriz heriotza zigorra aplikatzeari: Afganistanen, Kuwaiten, Myanmarren, Palestinan eta Singapurren. Haatik, 2021ean exekuzioak egin zituzten hiru herrialdek, Botswanak, Arabiar Emirerri Batuek eta Omanek, ez zuten inor hil 2022an.

AIk esan du iaz zenbait exekuziok nazioarteko legedia urratu zutela. Besteak beste, hiru pertsona hil zituzten jendaurrean, bat Afganistanen eta bi Iranen.

AIk esan du iaz zenbait exekuziok nazioarteko legedia urratu zutela. Besteak beste, hiru pertsona hil zituzten jendaurrean, bat Afganistanen eta bi Iranen; bost lagun exekutatu zituzten Iranen adingabe zirela egindako delituengatik; buru edo adimen desgaitasunen bat zuten pertsonak kondenatu zituzten AEBetan, Iranen, Japonian eta Maldivetan; eta , Bangladeshen eta Egipton, heriotza zigorrak ezarri ziren akusatua bertan egon gabe.

Injekzio hilgarria, polemikaz inguraturik AEBetan

Herrialdeko heriotza zigorren kasuak aztertzen dituen Death Penalty Information Center (DPIC) taldearen arabera, aurten 11 exekuzio egin dituzte AEBetan. Horietatik bost Texasen egin dituzte, hiru Floridan, bi Missourin, eta bat Oklahoman. Injekzio hilgarria da gaur egun kondenatua exekutatzeko gehien erabiltzen den metodoa. DPICek argitaratutako txosten baten arabera, iazko exekuzioen herenek baino gehiagok huts egin zuten, edo «arazoz beterikoak» izan ziren.

Exekuzio protokoloek berez hilgarriak izan daitezkeen hiru farmako segidan ematea aurreikusten dute. Konbinazio horren bidez, anestesia eragin nahi da lehenik, eta bihotz-biriketako geldialdiaren ondoriozko heriotza gero.

Protokoloek aurreikusten dute hilgarriak izan daitezkeen hiru farmako ematea. Konbinazio horren bidez, anestesia eragin nahi da lehenik, eta bihotz-biriketako geldialdiaren ondoriozko heriotza gero.

NPR AEBetako irrati publikoak berrehun autopsiari baino gehiagori egindako analisiaren arabera, injekzio hilgarriek gehienetan «min akutuacloseBizia.
» eta «itolarria» eragiten dizkiote presoari, eta hil aurretik «izu handia» eragiten die.

AEBetako irrati publikoaren arabera, injekzio hilgarriek gehienetan «min akutua» eta «itolarria» eragiten dizkiote presoari, eta hil aurretik «izu handia» eragiten die.

Horiek horrela, AEBetako Auzitegi Gorenak arrazoia eman zion gasarekin exekutatzea eskatu zuen Alabamako preso bati. Estatuko agintariek ezarritako injekzio hilgarriaren ordez aukeratu zuen metodo hori. Iaz, estatu hartan, injekzio hilgarriaren bidezko hainbat exekuziok huts egin zuten.

Jatorrizko artikuluak