«Emazteak behartuak gara depilatzera, eta, ez badugu hala egiten, epaituak gara»
Lucie Francini argazkilariak emakumeen ileak agerian uzten dituzten irudiak egin ditu, haien gorputzaren gaineko kontrola salatzeko. Baionako galeria batean paratu dituzte argazkiak.
Baionako Kaxu galerian Ne rougis pas (Ez zaitez gorritu) argazki erakusketa paratu dute irailaren 5era arte. Irudietan emazteen closeemakumeen, andreenileak argitara jarri nahi izan dituzte Ariane Fravalo eta Lucie Francini argazkilariek. Emazteen ileak eta orokorrean emazteei inposatzen zaizkien estandarrakclosearauak «haustea» dute helburu.
Zer harreman duzu zuk gorputzeko ileekin?
Ileak beti izan da nire biziko gai bat. Alde batetik, gai hori bizikiosoabsurdoa egiten zait: denbora eta energia galtzea da ileak kentzea. Gizonen ileak beti eta denetan ikusten ditugu, eta, anartean, emazteak behartuak gara depilatzera, eta, ez badugu hala egiten, epaituak gara, eta batzuetan eraso ere egiten digute. Horrek beti nardatuclosegogaitu, nazkatu nau. Baina, bestalde, ez dakit besterik egiten, depilatzeko beharra sentitzen dut, ez naiz ausartzen ileekin ateratzen.
Arlo profesionalean, argazkigintzan, ileak anitzetan ikusten edo argazkitan hartzen dituzu?
Arlo profesionalean ez dut ilerik ikusten. Arianek eta biok kirolerako eta kirol markentzat hartzen ditugu argazkiak gehienbat. Pertsona eta emazte anitz closeasko, ugariargazkitan hartzen ditugu, eta ohartzen gara azalak oraindik leun-leunak direla, jendeak ilerik ez duela. Gizartean azal leunak errotuak diren bezala, argazkigintzan ere hala da. Halere, gauzak mugitzen ari dira, eta marka batzuek ileak erakustea erreibindikatzen closealdarrikatzendute, eta ileak agerrarazi nahi dituzte. Baina, oro har, izugarri guti gutxierakutsiak dira. Beraz, Arianek bere ideia aipatu bezain laster onartu nuen sorta hori egitea. Aspaldi buruan dudan gai bat da.
«Gauzak mugitzen ari dira, eta marka batzuek ileak erakustea erreibindikatzen dute, eta ileak agerrarazi nahi dituzte»
Nork parte hartu du proiektuan?
Instagramen bidez gure proiektuaren berri eman genuen, eta parte hartu nahi zuen orori ateak ireki genizkion. Biziki harrituak ginen proiektuak ukanizan zuen arrakastaz, emazte anitzek erantzun baitziguten. Izugarri goxoa eta hunkigarria izan da pertsona horiekin guziekin hitz egitea.
Argazkiak kanpoan hartu dituzue. Zergatik?
Nahi genuen kanpoan izatea, toki publikoetan ileak karrikaraclosekaleetaraeramateko. Ez zuen zentzurik pertsona horien intimitatea erakusteak; kanpoan izan behar zuten, kanpoan ere gure ileak erakusten ahal baititugu. Horregatik, karrikan ere afixakclosekartelak, irudiak jarri ditugu, jendeak ikus dezan emazteek ileak dituztela, existitzen direla, horrelakoak direla, eta normala dela. Gure begiak emazteen ileei ohitu behar ditugu.
Horrelako proiektu bat sortzerakoan, ba ote da kezkarik?
Egiterakoan beldur ginen emazteei beste agindu bat sortzea: deseraikia bazara, zure ilea ez kendu, eta kentzen baduzu, errancloseesan, adierazi nahi du ez duzula deus closeezerulertu. Ez. Ez genien beste zerbait inposatu nahi emazteei. Alderantziz, gure galdera da emazte horiek zer harreman duten beren ileekin.
Nolako harremana dute?
Bada denetarik. Batzuk ilearen inguruan arrascloseoso politizatuak dira, eta ileak uztea ekintza politikoa da. Badira, halaber, ileak kentzen dituztenak eta argazkiak egiteko luzatzen utzi dituztenak. Edo ileekin ateratzeko lotsatuak direnak, ileak berriki luzatzen uzten dituztenak... Beste batzuendako, urteak dira ez dituztela mozten, besterik gabe. Arras interesgarria izan da. Argazkietan pixka bat denetarik agertzen da.
Proiektuak zer helburu du?
Lehenik eta behin, erakutsi nahi izan dugu gure gorputzez berriz jabetuko garela, baita karrikez ere. Ez garela gehiago gure gorputzez lotsatuko. Eta ondotik, bada mezu politikoa. Erran behar da ileak kentzea gizartearen agindu bat dela, eraikuntza sozial bat. Berriz ere emazteei etengabe erraten zaie behar dutela beren gorputza zuzendu, doitucloseegokitu, moldatu eta hobetu. Horri kontra egiteko hartu ditugun argazkietan, emazteak harro erakusten ditugu. Haien portaeretan pasarazi nahi dugun mezua hau da: «Begira gaitzazue: ileak ditugu, eta, gainera, harro gara!».
Historikoki, argazkiak eragina izan ote du emazteen gorputzen irudian?
Bai, erabat. Bereziki publizitateak ukan du eragina, emazteen estandarrak indartu baititu. Publizitateetan, emazteen gorputzak anitz erakusten dira, baina ez dira errealak. Gainera, irudi horiek denetan eta beti ikusten ditugu; gure irudimen kolektiboaclosegizatalde batean onartzen diren balio, sinesmen, itxaropen, moral, arau eta ideiak eraiki dute. Publizitate eta argazki horiek ikusita, zaila da ispilu aitzineancloseaurrean gorputzari so egitea closebegiratzeaeta garena onartzea. Gure lanari esker, espero dugu kontrako efektu bat sortzea. Gure gorputzak ez dira perfektuak, eta ez dira sekula izanen.
Hobetzen ari garela uste duzu?
Ez dakit. Batzuetan, ikusten dudalarik emazteen gorputzaren kontrola nolakoa den, iruditzen zait gibeleracloseatzera egiten dugula etengabe. Baina, beste batzuetan, iruditzen zait aitzinatzencloseaurrera egiten ari garela, bereziki eremu militante, feminista eta queerretan. Gune horietan ilearen gaia barneratua, normalizatua eta onartua da. Erakusketarekin nahi genuke gogoetak sortzea emaztearen gorputzaren gainean dugun begiradaz. Espero dugu hazi ttipi closetxikibat landatzea.
|