Inoiz baino energia nuklear gehiago produzituko da aurten

Txinak eta Indiak mundu osoko energia nuklearraren erdia baino gehiago ekoitziko dute 2026an. Frantzian mantentze lanengatik denbora batez geldirik egon diren erreaktore batzuk berriro jarriko dituzte martxan, eta Japonian ere beste batzuk berriro irekiko dituztela iragarri dute

Energia nuklearra hemen da berriro. 2022an, EB Europako Batasunak etiketa berdea jarri zion, eta abenduan Dubain egindako Nazio Batuen Erakundearen klima larrialdiari buruzko biltzarrean (COP28), 22 herrialdek konpromisoa hartu zuten energia nuklearraren ahalmena hirukoizteko 2050erako. Urrun geratu da 2011ko Fukushimako istripuak eragin zuen katastrofe nuklearraren beldurra.

IEA Nazioarteko Energia Agentziaren azken iragarpenen arabera, mundu osoko energia nuklearraren ekoizpena maximo historikora iritsiko da aurten. %3 inguru handituko da, eta 2.915 Twh lortzea espero da. Aurreko errekorra 2021ean ezarri zen, 2.809 Twh.

Igoera horren arrazoi nagusia aurten abiaraziko dituzten erreaktore berriak izango dira, batez ere Txinan, Indian eta Hego Korean; horri gehitu behar zaio berriro martxan jarriko dituztela Frantzian mantentze lanengatik denbora batez geldirik egon diren erreaktore batzuk, eta Japonian ere beste batzuk berriro irekiko dituztela.


Datozen hiru urteetan Txinak eta Indiak egingo dute energia nuklearraren produkziocloseEkoizpen.
hazkunderik handiena. IEAren arabera, bi herrialde horiek mundu osoko energia nuklearraren erdia baino gehiago ekoitziko dute 2026an. Gaur egun, Txinak %16 baino ez du produzitzen; 2014an, %5 zen. AEBk, EBk —Frantziak batez ere— eta Erresuma Batuak ere ateak ireki dizkiote zentral berriak eraikitzeari, baina prozesua motelagoa dela nabarmendu du IEAk.

Energia agentziaren arabera, Txinak apustu handia egin du energia nuklearren alde, eta, herrialdean erreaktore berriak jartzeaz gain, industria oso bat sortu du haren inguruan; hango teknologia dute mundu osoan eraikitzen ari diren hamar erreaktore nuklear berrietatik zazpik. Oro har, belaunaldicloseTresna baten eboluzioa adierazten duen maila.
berrikoak dira, txikiagoak eta merkeagoak.

Txinak apustu handia egin du energia nuklearren alde, eta, herrialdean erreaktore berriak jartzeaz gain, industria oso bat sortu du haren inguruan.
Erregai fosilak kanporatzeko: nuklearra eta berriztagarriak

Energia agentziak energia nuklearraren aldeko apustua txalotu du. Haren arabera, hori eta energia berriztagarrien hazkunde azkarrak erregai fosilcloseErregai gisa erabiltzen den gai organikoa.
ak sistema elektrikotik kanporatzen ari dira, ikatza batez ere. IEAk kalkulatu duenez, energia berriztagarriak eta nuklearrak mundu osoko elektrizitatearen %46 produzituko dute 2026an; %40 izan zen 2023an.

Energia berriztagarriak soilik kontuan hartuta, IEAk dio elektrizitatea sortzeko iturri nagusia izango direla 2025aren hasieran, eta ikatza gaindituko dutela. Mundu osoan produzitutako elektrizitate guztiaren %37 energia berriztagarria izango da 2026an; %30 izan zen iaz. Energiaren agentziak nabarmendu du energia fotovoltaikoaren kostuak murriztu izana dela energia berriztagarrien hedapenaren arrazoi nagusia.

Mundu osoan produzitutako elektrizitate guztiaren %37 energia berriztagarria izango da 2026an.

Jatorrizko artikuluak