Irratian euskara hutsez egun eta gau oso batez aritu zireneko lehen aldi gogoangarri hura

  • 748 hitz

Loiolako eta Donostiako Herri Irratietan 24 orduz euskaraz aritu ziren lehen aldiz 1976ko martxoaren 27an. Eguna amaitzeko, jaialdi bat egin zuten Belodromoan.

Orain normala ematen du, sinplea, erraza; botoi bati eman, aparatu bat piztu, eta hor dabil irratia euskaraz, baina orain erraza eta sinplea dena ez zen batere normala duela 50 urte. Irrati gutxi batzuek euskarari leku pixka bat egiten zioten arren, uhinekcloseErradiazio elektromagnetikoko mota bat, irratian eta beste hainbat komunikazio sistematan erabilitakoak. erdaraz egiten zuten, baina erdaren itsaso haren erdian, egun gogoangarricloseahaztezina, gogoratzea meres duena bat egon zen: 1976ko martxoaren 27an, duela 50 urte, 24 orduz ia etenik gabe euskara hutsez aritu ziren Loiolako eta Donostiako Herri Irratiak.

24 orduak euskaraz. Hala deitu zioten ahalegin hari. Eta ñabardura inportantea da: 24 orduak esan zuten, ez 24 ordu. Asmoa ez baitzen ekintza bakanclosebakar bat, isolatu bat bat izatea; aldarrikatu nahi zuten irratiak eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan aritu behar zuela euskaraz. Jose Ramon Beloki Herri Irratiko erredaktorea zen garai hartan, eta hari egokitu zitzaion ekintza koordinatzea. Argi esplikatu du zein zen helburua: «Aldarrikatu nahi genuen eguneko 24 orduak euskaraz egingo zituzten komunikabideak behar zirela». 

Loiolako eta Donostiako Herri Irratietako langileak gauerditik gauerdira aritu ziren. «Hura proba bat izan zen, abiapuntu bat, erakusteko posible zela euskara hutsez egitea, eta uste dut asmatu egin genuela». Herri Irratiak berak garai hartan zabaldutako esku orri batean ere hala zehaztu zuten: «Kondairan lehenengo aldiz irrati bi euskara hutsean arituko dira 24 orduen luzera osoan». Esan, eta egin.

Diktaduraren gau beltzean kalean euskara ia aditzerik ere izan ez zuen jendeak, bat-batean, irratia piztu eta euskara aditu zuen, egun osoan. Garai hartako kroniketako batean azaltzen dute irratikoek dei bat jaso zutela goizaldeko ordu bietan, baserri batetik, «amona oheratu ezinik» zebiltzala, irratiari lotuta zegoelako. Pozezko negar malko asko isuri ziren egun hartan. Zeruko Argia-n hala idatzi zuten apirilaren 4ko zenbakian: «Euskal Herri osoa sentitu zen euskaldun egun horretan. Negar malkoak isurtzeraino sentitu zen euskaldun».

Luxuzko gonbidatuak

Euskal kultura hartu zuten programazioa ardazteko gai gisa, eta hamalau mahai inguru eman zituzten, beste hainbeste gairi buruz —literatura, musika, pintura, eskultura, bertsolaritza, poesia, antzerkia, kazetaritza...—. Horiez gainera, euskal kulturaren egoera zertan zen azaldu zuten kolaboratzailek. Jende ezagun askok egin zituen kronika horiek: Gorka Knorrek, Jean Haritxelarrek, Patxi Zabaletak, Piarres Lafittek...; horrez gain, euskal kulturan «lan berezi bat» egindako 25 lagun inguru ere elkarrizketatu zituzten.

Aurrez grabatuta eman zituzten saio horietako batzuk, tartean Jose Migel Barandiarani egindako elkarrizketa. Beste saio batzuk zuzenean egin zituzten. Eta Belokik gogoan du Jose Manuel Lujanbio Txirrita-ri behin grabatu zioten bertso batek hasi zuela saioa. Bi lagun elkarrizketatu zituzten gaztelaniaz: Jorge Oteiza eta Julio Caro Baroja. Beste dena euskaraz egin zen.

Euskaltzaindiaren aitortza

Ekintza hark izan zuen beste ardatz bat: Euskaltzaindiaren aitortza. Euskararen akademiak Espainiako erregearen aitortza jaso berria zuen, Francisco Franco diktadorea hil eta gutxira, eta erakundea ofizial bilakatzeko lehen urratsa izan zen hori; egoera alegaleancloselegez kanpo eta erdi klandestinoancloseezkutuan egiten den jarduera jardun zuen Euskaltzaindiak diktaduran, oso modu prekarioanclosebaldintza gutxirekin. Euskaltzaindiak batzar berezi bat egin zuen martxoaren 27 hartan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan, eta irratiz zuzenean eman zuten, 13:00etatik 14:30era. Herri Irratiak ondo-ondoan zuen egoitza, Garibai kalean: diputaziotik hara kable bat eraman, eta halaxe aritu ziren euskaltzainak irratian.

Eguna bukatzeko, jaialdi handi bat antolatu zuten Donostiako Anoetako belodromoan, 21:00etan hasita; lehen aldiz elkartu zen halako jendetza euskal kulturaren inguruko ekitaldi baterako. Garai hartako kroniken arabera, 12.000 lagun har zitzakeen aretoak; sarrera guztiak saldu, eta beste 10.000 lagun gelditu omen ziren sarrerarik gabe. Irabaziak Euskaltzaindiari eman zizkioten.

Orduko «puntako musikari guztiak» elkartu zituen jaialdiak: Jean Mixel Bedaxagar, Lurdes Iriondo, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Xabier Lete, Gontzal Mendibil eta Peio eta Pantxoa. Trikitilariek, txalapartariek eta ttuntturroek ere parte hartu zuten.


«Puntako» musikariak elkartu zituzten '24 orduak euskaraz' jaialdian, 1976ko martxoaren 27an, Donostiako Anoetako belodromoan. Irudian, argiak itzalita eta txiskeroak piztuta. ARTURO DELGADO / K. ORDOZGOITI

Koldo Ordozgoiti Herri Irratian aritu zen 1982tik aurrera. Maluta Films ekoiztetxea dokumental bat egiten ari da Herri Irratiaren historia jasotzeko, eta dokumental horretarako materiala biltzen eta elkarrizketak egiten aritu da. «Belodromoan 10.000 lagun baino gehiago sartzea izugarria zen. Ez zen diktadura garaia, baina diktadura garaiaren parekoa zen oraindik». Tentsioa eta beldurra ere ez ziren nolanahikoak; belodromoko atean bertan baitzegoen Polizia armatua, furgonetekin eta zaldizkoekin.

Poliziak ia eten ere egin zuen ekitaldia, hasi eta segituan, Ordozgoitik kontatu duenez. «Polizia armatua belodromora sartu zen, arduradun eske. Mariano Ferrer bidali zuten poliziengana, orduan irratiko zuzendariordea zena, eta esan zioten jaialdia etengo zutela. Ferrerrek negoziatu zuen jaialdia egin ahal izatea. Baina etetear egon ziren».

Garai hartan, Ordozgoitik 17 urte zituen, eta gogoan du «sekulako giroa» sortu zela belodromoan, eta ekitaldiak esanahi indartsua hartu zuela jende askorentzat: «Askatasunik ez zegoen hartan, askatasuna zabaltzeko momentu bat izan zen. Hemen ez zen halako jaialdirik ikusi ordura arte. Askatasunerako dei bat izan zen, poz ikaragarri handi bat».

Jatorrizko artikuluak