Irulegiko Eskuaren inguruko dokumental bat egiten ari dira

'Eraukon. Eskuaren mintzoa' dokumentala udaberrirako egongo da prest. Oroitz Zabala eta Iban Toledo orain ari dira ikus-entzunezkoa grabatzen. Zirrara sentitu zuten hizkuntza baskonikozko idazkunik zaharrena aurkitu zela jakitean: «Egun batetik bestera bihurtu zen gure herriaren pop ikono bat».

Irulegiko Eskuaren aurkikuntzak zirraracloseEmozio berezi bateragin zuen. 2022ko azaroaren 14a zen. Aranzadi zientzia elkarteak egun horretan eman zuen aurkikuntzaren berri. Hizkuntza baskonikozko idazkunikcloseinskripziorik zaharrenaaurkitu zutela jakinarazi zuten. Oroitz Zabalak (Zizur, Nafarroa, 1983) eta Iban Toledok (Ordizia, Gipuzkoa, 1978) egun hartako poza gogoratzen dute. BulkadacloseZerbait egiteko gogo bizia bera izan zuten; ikus-entzunezko bat egitea.

Nolatan jarri zenuten proiektua martxan?

OROITZ ZABALA: Labrit Multimediak eta On Produkzioak ekoiztetxeak proiektu asko egin dituzte elkarrekin, eta Aranzadikoekin ere aritu gara aurrez. 2022aren bukaera aldera, eskuaren aurkikuntza publiko egin eta gutxira, haiekin hitz egin genuen, gaia atera zen, eta zera esan genien: «Norbaitek joko zizuen atea pelikula bat egiteko honezkero!». Eta, gure harridurarako, inor ez zen horretan hasia. Pentsatu genuen merezi zuela martxan jartzea, eta, gainera, uste genuen anbizioz jokatu behar zela.

Nola hasi zineten lana zirrimarratzencloseZirriborro bat egitea?

IBAN TOLEDO: Kontraesana eman dezake, baina duela 2.000 urteko pieza bati buruz ari gara, eta, eman dezakeen arren dena idatzita dagoela eta erraza dela hari buruzko dokumental bat osatzea, justu kontrakoa gertatzen da: gaia oso bizirik dago. Eskuaren idazkiari buruz hainbat teoria eta irakurketa ezberdin plazaratu dituzte dokumentala martxan jarri genuenetik. Horrek dokumentala moldatu beharra planteatzen dizu. Izan ere, genero dokumentala ez da fikzioacloseErrealitatean oinarritzen ez dena bezalakoa. Fikzioa itxiagoa izan daiteke, baina dokumentala irekita izan behar duzu edozein aldaketarako.

Ikerketak oraindik martxan izanda, susmoa da dokumentalak eten puntuekin bukatu beharko duela kasik derrigor.

ZABALA: Ikerketa hari diferenteak agertu zaizkigu, baina jakin behar da noiz gelditu, eta intriga puntu hori utzi beste erremediorik ez dago. Biharko egunean zer gertatuko den, ikusiko da; adi egongo gara.

TOLEDO: Halakoak prozesu mantsoak dira. Esaterako, galdera hau dugu: «Zer esaten du eskuak?». Eta, bada, ez dakigu. Eskuaren esanahiaz gehiago jakin nahi badugu gehiago ikertu beharko da. Ikerlari askok oso baldintza prekarioetancloseeskasetan, txarretan egiten dute lan, eta egoera ezegonkorretan daude. Hori ere nabarmendu nahi dugu dokumentalean.

"Eskuaren esanahiaz gehiago jakin nahi badugu gehiago ikertu beharko da. Ikerlari askok oso baldintza prekarioetancloseeskasetan, txarretan egiten dute lan, eta egoera ezegonkorretan daude". 

Iban Toledo

Izan duzue fikzioa erabiltzeko edo errekreaziorik egiteko tentaziorik?

TOLEDO: Ez, ez.

ZABALA: Baina animazioak bai, erabili ditugu.

Nolako animazioak?

ZABALA: Testuingurucloseegoera bat osatzen duten inguruko baldintza guztiak bat osatzen duten inguruko baldintza guztiak ere esplikatu beharko genuela ikusi genuen, eta horretarako erabiliko ditugu animazioak. Inportantea iruditzen zaigu, adibidez, euskararen historiaz dakiguna kontatzea, jendeak uler dezan zertaz ari garen eta zergatik den hau hain garrantzitsua. Izan ere, botatzen dugun galderetako bat zera da, eta ez dakit baieztapena ere ez ote daitekeen izan, baina behintzat bada susmoa: balitekeela euskara izatea Europan bizirik dagoen jatorri aurreindoeuroparreko hizkuntzarik zaharrena.

"Galderetako bat zera da: balitekeela euskara izatea Europan bizirik dagoen jatorri aurreindoeuroparreko hizkuntzarik zaharrena".

Oroitz Zabala

Euskal Herritik kanpo ere toki frankotancloseaskotan, ugaritan, aritu zarete filmatzen: Espainian, Frantzian, Erresuma Batuan...

TOLEDO: Bai. Ian Armit arkeologoak esan zigun haiei ere gustatuko litzaiekeela Irulegiko Eskuaren neurriko aurkikuntza bat izatea Britainia Handian, bazigula halako inbidia sano bat. 

Aurkikuntzak zirrara sortu zuen, ezta? 

ZABALA: Nafarroako Museoan pasa den abendutik dago ikusgai eskua, eta museoko bisitak aurretik halako hamar dira gaur egun. Eskua egun batetik bestera bihurtu zen gure herriaren ikonocloseerreferente bihurtzen den irudi bat bat, popclosemugimendu artistiko bat ikonoko bat, eta interesa bizi-bizi dago ,eta ez da apalduko. 

Irulegiko Eskuaren irudia. ARANZADI

Eskuko idazkunaren parte ezagunenaren ordez, Eraukon elea baliatu duzue filmari izenburua emateko. Zergatik ez sorioneku? 

TOLEDO: Hasiera batean sorioneku erabili genuen, baina gero hasi ziren esaten igual ez dela sorioneku baizik eta sorioneke. Eraukon da eskuan gainjarrita dauden bi inskripzioetan berdin-berdin idatzita ageri den hitz bakarra, marra bidez zein puntadaka. 

ZABALA: Bai, hori da.