Joseba Sarrionandia idazlea Euskal Herrira itzuli da

  • Albistea entzun

2020ko apirilaren 19an etorri zen Euskal Herrira Joseba Sarrionandia idazlea, 1985ean Martuteneko espetxetik ihes egin eta erbestean denbora luzea igaro ondoren. Idazleak lau hamarkada zeramatzan bere sorleku Iurretan (Bizkaia) egon gabe. 

Anboto aldizkariak eman zuen Sarrionandiaren Euskal Herriratzearen berri, harekin eginiko elkarrizketa argitaratzearekin batera. Elkarrizketan, Sarrionandiak aitortu zuen «diskrezioz» itzuli nahi zuela, «gustura» dagoela senide eta lagunak berriro ikusita, eta sorterria zeharo aldatuta topatu duela: «Ez nuen Ertzaintza ezagutzen, ETB ere ez dut sekula zuzenean ikusi, harrituta nago hainbeste errotondagaz... Oso diferentea da dena». Hutsuneak ere sumatu ditu: «Denborak pertsona asko jaten du. Apur bat arraroa da sobrebibiente sentsazio hau».