Julio Soto: «Opari bat da zeure buruari ere aldaketa bat eskatu behar izatea»

  • Albistea entzun

Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazten seigarren aldia du Julio Soto Ezkurdiak (Iruñea, 1987). Azken urteetako egoerari erreparatuta, azpimarratu du Nafarroako bertsogintzan aldaketak izan direla eta loraldian dela.

Emozionatuta ikusi zintugun larunbatean [abenduaren 2an]. Nola jaso duzu txapela?

Emozio handiz jaso dut, ez txapelketa bera irabazteagatik, baizik eta lehengo larunbatean izan nuen argitasunagatik eta aldartecloseUmore.
agatik. Oso eskertuta nago horrelako egun bat egokitu zitzaidalako, ez delako hala izaten, eta are gutxiago lehiaren estutasun horretan. Beraz, bukaeran, egun argi eta, esan dezagun, presente bat, txapelarekin borobiltzen denean, poztasun handiz jaso nuen txapela.

Iragarri zenuen finalaren aurreko egunetan: maila handia izanen zela. Bete delakoan zara?

Jakina bete dela. Uste dut Nafarroako bertsogintza loraldicloseZerbaiten oparoaldia.
bete-betean dagoela. Beti izan dira Nafarroan bertsolari oso onak. Baina gaur da eguna bertsolari on kopuru hori inoiz baino ugariago dena. Bertsolari onak datoz atzetik. Heldu dira jada. Gazteek lan handia egin dute, eta uste dut hori ere azpimarragarria dela: dedikazio handia eskaini diote bertsoari, eta gero eta bertsolari hobeak izateko lanean ari dira, oso serioski. Hori ezinbestekoa da gerorako emaitza etor dadin. Beraz, bai, nik espero nuen bezalako maila izan da finalean, eta oso pozik nago gazte onak ere agertu direlako.

«Beti izan dira Nafarroan bertsolari oso onak. Baina gaur da eguna bertsolari on kopuru hori inoiz baino ugariago dena».

Julio Soto (Nafarroako bertsolari txapelduna)

Hainbat final dituzu bizkarrean, eta aldatuz joan da argazkia. Nola ikusten dituzu gaur egungo oholtzak eta bertsolariak?

Plazer handia da. Ez aurreko argazkiak itsusiak direlako, jakina. Nik suerte handia izan dut, urtez urte, oholtza gainetik aldaketa horretan egoteagatik. Aldaketa positiboa izan da, bertsoa aniztencloseUgaritzen.
joan baita, aniztasunaren ertz guztietara. Argazkia aldatu ahala, ni neu ere aldatu behar izan naiz inguruarekin bat. Ni ere ez naiz duela hamabost urteko bertsolari bera. Neure burua landu behar izan dut, eta, aurrerantzean ere, inguruan izaten ari diren iraultza txiki horien guztien aurrean nire begirada eta nire egoteko modua aldatu beharko ditut. Opari bat da, oholtza aldatuz doan heinean, zeure buruari ere aldaketa bat eskatu behar izatea.

Zure jardunari erreparatuta, zein ariketatan ikusi zenuen zeure burua indartsuen?

Arratsaldeko lehen eta azken ariketetan sumatu nuen asmatu nuela. Lehenengoa, Sarai Roblesekin egin nuen, zortziko handiclose10 eta 8 silabako zortzi lerroz osatua den bertsoa eta 8 silabako lerroetan puntua duena.
an. Buruz buruko ganbaran ere, gustura. Horietan nahiko lasai eta eroso aritu nintzen. Arratsalde osoa nahiko tenplecloseAldarte.
onez aritu nintzela esango nuke, hala ere.

Eta, kontrara, gehiago kostatu zitzaizun ariketaren bat?

Puntu erantzunetan gehiago kostatu zitzaidan kontzentrazioari eusten. Horrez gain, arratsaldeko lehen bakarkakoetan, sentitu nuen bigarren bertsoa ez nuela borobildu. Lehenengoarekin eta hirugarrenarekin bai, asmatu nuen, baina bigarrenean hortzak estutzeko momentua bizi izan nuen.

Buruz burukocloseFinalaren amaiera aldera, ordura arte puntu gehien lortu duten bi bertsolariren artean jokatzen den aurrez aurrekoa.
rako zure izena kasik ziurtzat ematen zuten entzuleek. Hala sentitzen zenuen zuk ere?

Egia da ikusten ari nintzela bertsolari batzuk gehixeago asmatzen ari ginela, eta horien artean ere neure burua ikusten nuen. Nolanahi ere, nitaz gain beste bertsolari asko ere baziren. Ez nuen batere argi buruz burukoa jokatuko zutenetako bat izango nintzenik. Ikusten nizkion aukerak neure buruari, eta badaezpada mentalizatuta nengoen. Baina denbora handirik ez nuen asimilatzeko, izan ere, zortzigarren kantatzea egokitu zitzaidan, eta bakarkako gaiaren ostean oso denbora gutxi izan genuen, azken zati horretan kantatuko genuenon izenak esan aurretik. Hala ere, bertsolari guztioi gertatu izan zaigu inoiz, gure barne kalkuluetan oinarrituta, sorpresa onak bezala, sorpresa txarrak ere hartzea. Badaezpada, segurtasunez eta oinak oholtzan kantatu nuen. Nire izena atera edo ez, prest nengoen.

«Bertsolari guztioi gertatu izan zaigu inoiz, sorpresa onak bezala, sorpresa txarrak ere hartzea. Badaezpada, segurtasunez eta oinak oholtzan kantatu nuen. Nire izena atera edo ez, prest nengoen».

Julio Soto (Nafarroako bertsolari txapelduna)

Beste behin ere buruz burukoa Eneko Lazkozekin batera kantatu duzu. Hirugarren aldia izanik, elkarri neurria hartu al diozue honezkero?

Ilusio handiz bizi izan nuen buruz burukoa Enekorekin egokitu zitzaidalako. Aspaldiko bertso eskolako kide. Bidea hasiera-hasieratik egin dugu elkarrekin. Bertsolari kuttunacloseMaitea.
izateaz gain, lagun handia ere badut. Ordu asko pasa dugu elkarrekin. Eta berriz ere buruz burukora elkarrekin pasatzea, uste dut bioi ilusio handia egin zigula. Edozeinekin ere ederra izango zen, jakina. Baina Enekorekin, pozik.

Azken hiru urteetan, hiru txapelketa. Datorren bi urteetan, hurrengo lehiaketa etorri bitartean, zer?

Orain dator, hasteko eta behin, atseden hartzea eta emozionalki errekuperatzea. Txapelketak oso zailak direlako guretzat, eta asko gastatzen gaituztelako zentzu guztietan, batik bat, emozionalki. Hiru urte oso gogor izan dira, eta orain dator zauri guztiak osatzeko momentua. Baina plazan bertsotan segitzea ere tokatzen da, ahal bezain ongi. Bereziki kantatzeko gogoz eta ilusioz harrapatzen nauen momentua da. Badut zer hobetu, eta lanean segitzeko gogoa ere badaukat, baina bereziki plazan kantatzekoa. Ez da besterik, gurea beti da nahiko antzekoa: txapelketak bukatzen direnean, osatu, eta gero plazan kantatzen segitu. Izan ere, gu plazari zor gatzaizkio, eta asteburuero plan hori dugu. Beraz, etor daitezela etorri beharreko saioak, ni ahal bezain ongi egitera joango naiz, beti bezala.

«Plazan bertsotan segitzea ere tokatzen da, ahal bezain ongi. Bereziki kantatzeko gogoz eta ilusioz harrapatzen nauen momentua da».

Julio Soto (Nafarroako bertsolari txapelduna)

Jatorrizko artikuluak