Gizakiek inoizko distantziarik handiena egin dute Lurretik Ilargira: 406.771 kilometro

  • 384 hitz

NASAk pauso handia eman du: Ilargiaren aurpegi ezkutua ikusi dute lau astronautek aurrenekoz. Artemis II misioaren helburu nagusia aurkikuntza zientifikoak egitea izan da.

Ilargia konkistatzeko lehen pausoa eman du NASAk: Artemis II misioa azken 54 urtean astronautekin satelitera egin den lehen misioa izan da, eta, helburu nagusia aurkikuntza zientifikoak egitea izan bada ere, Ilargia konkistatzeko lehiaren garaipena ere bada. Misioak hamar eguneko iraupena izan du, eta ontzian joan diren lau astronautek Lurraren eta Ilargiaren arteko ibilbide osoa egin dute, baita satelitearen aurpegi ezkutua behatucloseikusi, aztertu ere. Inoiz egindako distantziarik handiena izan da: 406.771 kilometro.

Lurraren argazki berriak bidali dituzte astronatuek. Afrika eta Europa ikusten dira lainoen azpian, baita Poloetako aurora borealak ere. «Fida zaitezte gutaz: itxura bikaina duzue; ederrak zaudete», adierazi zuen Victor Glover pilotuak. Misioa Kennedy zentro espazialetik abiatu zen (Florida, AEB), eta bi aldiz orbitatucloseplaneta edo satelite bat inguratzeko egiten den zeharkaldia zuen Lurraren inguruan, ontziaren sistema guztiek behar bezala funtzionatzen zutela bermatzeko. Bidaiaren laugarren egunean, Ilargiaren eragin eremuan sartu ziren, eta, handik, Lurra behatu.

Ilargiaren kraterrenclosemeteorito batek azalera solidoko gorputz planetario batean uzten duen sakonunea xehetasunak erretratatu zituzten kamera digitalen laguntzaz eta ikusten zutena deskribatzen zuten audioen bitartez. Misioaren asmoa ez da Ilargian lur hartzea, baizik eta bere alde ezkutuan hegan egitea, Lurretik ikusten ez den aldean. Satelitearen beste aldeko argazkiak jada atera zituzten Txinak 2019an abiatutako misioan, baina oraingo egitasmoan lehendabiziko aldiz ikusi dute astronauta batzuek bertatik bertara.

Espazioko lasterketa

Lurraren sateliteari buruzko informazioaz gain, Eguzkiari buruzkoa ere bidali zuten astronautek. 53 minutuz egon ziren izar distiratsuari begira: izan ere, Orion ontzitik eguzki eklipse totala ikusteko aukera izan zuten. Ilargia Eguzkiaren aurretik igaro zen ontziaren ikuspuntutik, eta haren argia blokeatu. Horrek aukera eman zien astronautei izarraren koroaren zati bat ikusteko, eguzkiaren kanpoko atmosfera.

«Urrats txiki bat gizakiarentzat, jauzi handi bat gizadiarentzat». Esaldi ospetsu hori Neil Armstrong astronauta estatubatuarrak esan zuen 1969ko uztailaren 20an, Apolo 11 misioan Ilargia zapaldu zuen lehen gizakia izan zenean. Gerra Hotzeko espazio lasterketaren puntu gorena izan zen hura, AEBen eta SESBencloseSobietar Batasuna. artekoa. Orain, beste urrats bat egin dute, baina oraingoan Txina eta AEBak dira inplikatuak.

Potentziek lasterketa espazialeko lidergoa lortu nahi dute; hala ere, Txinako espazio programak NASA aurreratu du: 2019an, Ilargiaren ezkutuko aurpegian lurreratzea lortu zuen lehen aldiz, Chang’e zundaren closeespaziora bidaltzen den gailu bat da; espaziontziek ez bezala, ez dute ez pertsonarik ez zamarik garraiatzen, eta esploraziorako beharrezkoak den tresneria soilik daramatebidez. Bost urte geroago, 2024an, Chang’e 6 zunda Lurrera itzuli zen, Ilargiaren aurpegi ezkututik hartutako lehen laginekin: 1.935,3 gramo material.

Jatorrizko artikuluak